Eguna: 2018-06-17

  • XXIV. SAN JUAN TORNEOKO FINALAK, BARIXAKUAN

    Dena prest dago San Juan torneoko aurtengo finalak jokatzeko. Betiko moduan Astelena frontoian izango da hitzordua, arratsaldeko seiak eta laurdenetan. Kartel polita osatu da. Hona hemen:

  • DEBAKO ESKOLARTEKO TXAPELKETAN ERE, TXAPELA EIBARTARRENTZAT

    I. Debako eskolarteko txapelketa jokatu da aurten. Bertan aritu dira Eibarko pilota-eskolako zenbait pilotari eta txapelarekin bueltatu dira gainera. Batetik, Ugaitz Segurolaren, Iker Ortegaren eta Eneko Ortegaren taldea izan da txapeldun, eta, bestetik, Ekhi Azpilikuetaren, Aratz Ibarraren eta Xuban Varonaren taldea txapeldunorde. Benjaminetak biak ala biak. Zorionak, danori!    

  • MIKEL AZKARGORTA BIGARREN GIPUZKOAKO FINALEAN

    Ekainaren 15ean jokatu ziren Gipuzkoako¬† txapelketaren eskuz banakako lehendabiziko finalak. Bertan MIKEL AZKARGORTA eibartarra, txapeldunorde gelditu da, kadeteen 2. mailan (10-22), eskuz banakako lau t’erdian. Urtean zehar egindako lanaren fruitua. Zorionak, Mikel!!!