Arraten bildu ginen 100 lagunetik gora Eibarko Finalista Eguna ospatzeko eta 2025-2026 ikasturteko Haurren Mendi Irteerei itxiera borobila emateko.
Goizean goiz, eguraldi paregabearekin, Deporretik abiatu ginen, GRan gora, Santakurutzen hamarretakoa egin, Akondia tontorrean talde argazkia atera eta Arratera jaisteko.
Eguerdiko 12:00etako eliz-kanpai hotsekin domina banaketa ekitaldiari ekin genion eta guztira 69 haur izan ziren sarituak, ikasturtean zehar bost mendi irteera edo gehiagotan parte hartzeagatik.
Txangora bertaratutako haurrek mokadutxo bat janda amaitu zen domekako jaia.

















































Utzi erantzuna