- Irteera: Elgea
- Helmuga: Arantzazu
- Distantzia: 16.3 km
- Goraka metatutako desnibela: 980 m. Beheraka metatutako desnibela: 915 m.
- Deskargatu ibilbidearen arrastoa GPX formatuan
- Deskargatu ibilbidearen arrastoa KML formatuan
- Irteera ordua: 8:00 (Ego gain)
- Itzulera ordua: 17:00 (ustezkoa)
[Km 0] Elgea. Parrokia ondotik Iparralderantz irtengo gara eta azken etxeen parean eskuinera egingo dugu. Berriz ere Mugarriluze eta Aumategi arteko lepora joango gara, baina oraingoan mendi honetatik gertuago irtengo gara.
[5 km] Aumategi (1.192m) Erreferentzia oso erraza da, eolikoen ilarari jarraitu Keixtuigana tontorrera iritsi arte. Aurretik, Mirubixkar, Burgamendi, Sekillaga eta Gaboño gailurretatik igaroko gara.
[11,7 km Keixtuigana (1.132m) Tontor horretara iritsita, gailurretik 450m inguru jarraitu behar dugu eta ezkerrera hartu Arantzazura jaisten hasteko.
[16,3 km] Arantzazu. Zeharkaldiaren amaiera.

Utzi erantzuna