2018-2019ko Haurren Mendi Irteerak Egutegia

Egutegia 2018-2019

  • Urriak 6, larunbata: Perretxikotara! (Jardunaldi Mikologikoak)
  • Urriak 21, igandea: Finalista Eguna. Billabonan.
  • Azaroak 11, igandea: Arrasate (Udala), TELLAMENDI, Aramaio
  • Abenduak 9, igandea: Zumarraga (San Kristobal), SAMIÑO, Azkoitia
  • Urtarrilak 20, igandea: Deba-Saturraran
  • Otsailak 10, igandea: Oñati(Arantzazu) ENAITZ, Arantzazu
  • Martxoak 10, igandea: Ibilaldi neurtua: Eibar
  • Martxoak 31, igandea: PR-Gi 131
  • Apirila 14, igandea: Tolosa (Urkizu), ERNIOZABAL, Iturburu
  • Maiatzak 19, igandea: Lizarrusti, SARASTARRI, Aia
  • Ekainak 2, igandea: Eibarko Finalista eguna
  • Informazio orokorra
  • Lehen Hezkuntzako  3. 4. 5. eta 6. mailakoei eta DBH ko ikasleei irekia.
  • Irteera hauetan parte hartzea dohain da
  • Mendi irteerak igandetan izaten dira. Salbuespena jardunaldi mikologikoena da, larunbatez izaten baita.
  • Irteerak umeen erritmo eta gaitasunei egokitutako ibilaldiak izaten dira.
  • Ez da beharrezkoa irteera guztietara joatea, aukeratu daitezke.
  • 6 irteera eginez gero domina irabazten dute umeek eta Arrateko Finalista egunean jasotzen dute.
  • Antolatzaileak: Eibar Klub Deportiboa eta Eibarko ikastetxeak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eibarko udalaren diru-laguntzekin.

Ohar praktikoak

  • Ordutegia: Irteerak 8:15ean Ego-gainen eta itzulera 14:00 toki berean.
  • Eibartik kanpo izaten diren mendi-irteeratarako autobusa izaten da.
  • Autobusean tokia baldin badago laguntzera joateko prest dauden zenbait guraso joan daitezke.
  • Eraman beharrekoak: mendirako oinetako eta erropa egokia, motxila txikia, hamarretakoa eta ura.
  • Irteera bakoitzaren aurretik, ikastetxean eman behar da izena.

Guraso arduradunak

Mendi-irteera bakoitzean zenbait guraso joaten dira arduradun lanetan. Umeei lagundu eta beren ardura izaten dute guraso horiek. Guraso arduradun izateko prest bazaude umearen izen-ematean jar dezakezu zure izena.

Izen-ematea

Ikastetxeetan egin behar da.