Baietz 100 aldiz!

“Baietz 100 aldiz!” Eibarko Klub Deportiboaren mendi taldeak klubaren mendeurrenaren barruan antolatutako erronka da, erronkaren helburu nagusia urtebeteko epean mendi bat 100 aldiz igotzea delarik.

Hauexek dira erronkaren arauak:

  • 2024-1-30 eta 2025-1-30 artean (biak barne), mendi bat 100 aldiz, 100 egun desberdinetan igotzean datza erronka.
  • Igoerak ziurtatzeko honako prozedura hau erabiliko da:
    • Mendizaleak ez du aurrez izena eman beharko
    • Mendizaleak ez du aurrez mendia aukeratu eta klubari jakinarazi beharrik izango
    • Mendizalea Eibarko Klub Deportiboaren bazkidea izan beharko da erronkak dirauen artean
    • Mendizaleak, bere igoerak “Mendiak” izeneko telefonoko aplikazioan igo beharko ditu, gailurreko argazki batekin eta aplikazioan “Gailurrean zaude” ziurtagiria eman beharko dio. Mendiak aplikazioa “Android” eta “iOS” telefonoetarako eskuragarri dago ohiko aplikazio dendetan eta doakoa da.
    • Aplikazioan bertan, norbere profilaren orrian, aplikazioak berezko dituen erronken artean agertuko da “Deporeibar: baietz 100 aldiz!” erronka eta mendizale horrek gehien igo duen mendiaren izena eta daraman igoera kopurua.
    • Egun bakoitzean igoera bakarra egitea onartuko da.
    • Igo daitezkeen mendiak “Mendiak” aplikazioan agertzen direnak dira.
    • Erronkaren alderdi teknikoa ziurtatzeko, CodeSyntax “Mendiak” aplikazioaren enpresa sortzailearen laguntza teknikoa izango du klubak.
  • Erronka betetzen duten mendizale bakoitzari erosketa bonoa emango dio klubak.
  • Erronkarako aurreikusitako diru-kopurua agortzen ez bada, erronkan parte hartu duten guztien artean zozketatuko dira erosketa bonoak.

Aukeratu nahi duzun mendia, berdin da Eibarkoa ala beste nonbaitekoa izan eta hasi entrenatzen! Baietz 100 aldiz!

galderak eta zalantzak

Nola erregistatu dezaket igoera bat?

Aplikazioa irekitzean zauden tokian zentratutako mapa bat agertuko da. Mendi gailurrean bazaude behean erdian agertzen den + botoia sakatu behar duzu igoera erregistratzeko (1)

Mendiaren izena agertzen den pantaila bat agertuko da eta bertan zigilu gorri batek gailurrean zaudela ziurtatuko du (2)

Argazkia gehitzeko aukera sakatuta argazkia galeriatik hautatzeko aukera duzula edo zuzenean argazkia ateratzeko aukera agertuko zaizu (3, 5)

Argazkia dagokion eran ondo gehitzen duzunean, fitxan agertuko da (4)

Gorde botoia sakatuz, igoera erregistratzeko prozesua hasiko da (7)

1. Mapa
2. Igoera gehitu
3. Argazkia gehitu
4. Argazkia galeriatik aukeratu
5. Atera argazkia
6. Atera argazkia
7. Gorde

Igoera ondo gorde den egiaztatu

Aplikazioaren beheko menuan, eskuma eskuman zure izena ikusiko duzu, hor klik eginda zure profilaren orrialdea ikusiko duzu (8).

Bertan “Nire igoerak” ikonoan sakatzen baduzu (9), zure igoera guztien zerrenda agertuko da argazki eta guzti (10).

Mendian interneterako konexioa ez da guztiz egonkorra izaten, eta batzuetan gure igoera ez da berehala agertzen. Eguneraketa pantaila beherantz arrastatuz derrigortu dezakezu.

8. nire profila
9. nire igoeretara joan
10. nire igoerak

Nire erronkaren egoera egiaztatu

Erronkaren egoera zein den jakin nahi baduzu, lehenengo zure profilera joan behar zara (8).

Bertan “Nire erronkak” ikonoan sakatzen baduzu (11) aplikazioak dituen erronka guztietan zure egoera zein den ikusiko duzu (12).

Pantailan behera egiten baduzu, “Deporeibar: Baietz 100 aldiz!” erronka agertuko da, eta bertan zein mendi zenbat aldiz igo duzun agertuko da (13).

Hainbat menditara igotzen bazara, automatikoki igoera gehien duzun mendia agertuko da. Hau da, Urkora 4 aldiz igo bazara eta Kalamuara 10, erronkaren ondoan “Kalamua (10)” agertuko da, eta aplikazioa bera joango da kontaketa egiten.

8. nire profila
11. nire erronkak erakutsi
12. nire erronkak
13. Gure erronkako egoera

Aplikazioak konexiorik ez dudala esan du! Igoera ez da gordeko?

Nahiz eta gure inguruko mendi gehienetan telefonoko estaldura oso ona izan, batzuetan estanldura hori ez da kalean bezain egonkorra. Beraz, gerta daiteke igoera bat erregistratzen saiatzen ari garenean konexio gabe gaudela dioen errore bat agertzea (14).

Lasai hartu! Aplikazioak igoera hori telefonoan gordeko du eta konexio hobea duzun momentu baten sinkronizatzeko aukera emango du. (15)

Horretarako pantailan behean eskuman gure izena agertzen den tokian ikono gorri bat agertuko da, sinkronizatu gabeko igoerak daudela esanez (16). Bertan sakatuz gero, gure profilera joango gara, eta han sinkronizatu gabeko zenbat igoera ditugun agertuko da (17). Botoi horretan sakatuz gero sinkronizazioa hasiko da (18).

Berau amaitzean, aurreko atalean bezala, gure igoeretara joan eta han agertuko dira igoerak egun eta ordu zuzenarekin.

14. igoera telefonoan gorde da
15. igoera telefonoan gorde da
16. profilera joan
17. sinkronizatu igoerak
18. igoerak sinkronizatzen

Mendiak aplikazioa erabiltzeko jarraibideak

GPSa aktibatu behar dut?

Bai. Mendiak aplikazioak benetan gailurrean zaudela jakiteko zure telefonoko GPSrako sarbidea izan behar du. Horretarako zure gailuaren “Kokalekua”, “Ubicación” edo “Location” (gailuaren arabera desberdina izan daiteke) ezarpena aktibatu behar duzu gutxienez igoera gordetzera zoazen unean. Hori egin ezean aplikazioak ezingo dizu “Gailurrean zaude” zigilua eman.

Edonork ikusi ditzake nire igoerak? Jarri ditzaket pribatuan?

Bai. Defektuz zure profila publikoa da, eta mendi bateko igoeren zerrendan zein aplikazioaren azken igoeren zerrendan agertuko dira zuk egindako igoerak.

Bai. Zure igoerak pribatuan ere jarri ditzakezu. Horretarako zure profilera joan behar zara eta goian eskuman dagoen ezarpenen ikonoa sakatu (19). Agertzen den pantailan zure profila pribatu egiteko aukera daukazu.

19. nire profila. Ezarpenetara joan
20. profilaren ezarpenak aldatu

Nire lagunen igoeren berri izan dezaket?

Bai. Mendiak aplikazioan profil publikoa duten erabiltzaileak jarrai ditzakezu eta mendiren batera igoera egiten dutenean jakinarazpena jasotzeko aukera duzu.

Horretarako zure lagun hori bilatu behar duzu lehendabizi, edo mendi baten igoeren zerrendan begiratuz (21), azken igoeran zerrendan begiratuz (22) edo mendizaleen zerrendan bilatuz (23)

21. mendi bateko igoerak
22. azken igoerak
23. mendizaleen zerrenda
24. mendizalea jarraitu
25. mendizalea jarraitzeari utzi

Ez dut erronkan gehiago parte hartu nahi eta nire datuak ezabatu egin nahi ditut

Horretarako zure profilera joan behar zara eta goian eskuman dagoen ezarpenen ikonoa sakatu (19). Agertzen den pantailan zure profila ezabatzeko aukera daukazu.

19. nire profila. Ezarpenetara joan
20. profilaren ezarpenak aldatu

Laguntza gehiago behar dut!

Aurreko puntuetan azaldu ez den zalantza edo galderaren bat baduzu, edo aplikazioa erabiltzean arazoren bat izan baduzu, idatzi guri mesedez. Horretarako honako puntu hauek kontuan hartu:

  • Aktibatu GPSa
  • Esaiguzu zein menditan zeunden.
  • Bidali mendi horretan atera duzun argazkia
  • Esaiguzu ahalik eta xehetasun handienarekin, zein den izan duzun arazoa
  • Eposta bidez mezua mendia@deporeibar.com helbidera bidali