Azaroak 23: Aketegiko Mariren koba – Espeleologia irteera

  • Espeleologia irteera
  • Informazio osatua klubean: astearte eta ostegunean 19:30tatik 20:30tara

Kondairak dioenez Mari da Euskal Herrian eguraldi ona eta txarra batetik bestera eramaten dituena: Mari Anboton dagoenean euria ari du, Aketegin dagoenean lehortea eta Supelegor koban dagoenean, Itxinan, uztak oparoak izan ohi dira. Marik zazpi urtean behin aldatzen du bizilekua eta orduan erraza izaten da suzko bola baten zeruan batetik bestera ikustea, gure aiton-amonek askotan ikusi izan duten bezala.

Supelegor eta Anbotoko Mariren kobak oso ezagunak dira eta klubarekin hainbatetan izan gara bertan. Baina Aketegiko Mariren kobaren kokalekua jende gutxik daki, nahiz eta Aketegiko Dama edo Anderea izan Mari ren beste izen bat eta Zegama, Zerain, Segura eta Goierriko beste hainbat lekutako hainbat kondairaren iturburu izan.

Koba Aketegiren iparraldeko hormako lekuren baten dago, gailurretik ez oso urruti. Bertara iristeko Aketegi eta Iraule arteko 1468 metrora dagoen lepora iritsi behar da. Lepotik iparraldera jaitsi beharko gara, kontuz ibiliz jakina eta ahuntzei laguntza eskatuz ipar aurpegiaren oinarria aurkitu.

Kobak 75 metroko galeria bakarra du, hestua hasieran eta zabalagoa lehenengo 20 metroak pasatu ostean, bukaeran gela handi batera iritsiko gara eta bertan sabaia blokez beteta ikusiko dugu. 1884an R. Adan de Yarza aipatu zuen jada koba hau eta bertan Ursus spelaeusen arrastoak zeudela aipatuz, kobetako hartzaren arrastoak hain zuzen ere.

La leyenda dice que Mari es la encargada de llevar el buen y el mal tiempo de un lado a otro en el País Vasco: cuando Mari está en Anboto llueve, cuando está en Aketegi hay sequía y cuando está en la cueva de Supelegor, en Itxina, las cosechas son abundantes. Mari cambia de morada cada siete años y entonces es fácil verla cruzar el cielo en un carro de fuego, que muchas de nuestras amonas afirman haber visto en alguna ocasión.

Las cuevas de Mari en Supelegor y Anboto son muy conocidas y ya han sido visitadas en varias ocasiones por el Depor. Sin embargo, muy pocos conocen la localización precisa de la morada de Mari en Aketegi, pese a que Aketegiko Dama edo Anderea es uno de los nombres más utilizados para designar a la diosa y que en esta cueva tienen asiento numerosas leyendas mitológicas que aún perduran en Zegama, Zerain, Segura y otros pueblos del Goiherri guipuzcoano.  

La cueva se encuentra en algún lugar en la base de la imponente pared norte de Aketegi, no lejos de su cumbre. Para llegar a ella es necesario alcanzar por cualquiera de las vías habituales el pequeño collado situado entre las cumbres de Aketegi e Iraule, a 1468m de altitud, que algunos montañeros intrépidos se atreven a atacar desde la vertiente norte. Desde el collado es necesario bajar con cuidado un corto tramo por la abrupta ladera norte de la sierra, y en compañía de las cabras buscar por la base del impresionante paredón norte.

La cueva consiste en una única galería descendente de 75 m. de longitud, estrecha al principio y más amplia a partir de los primeros 20 m., hasta culminar en una gran sala de suelo cubierto por bloques. La cueva es citada ya en 1884 por R. ADAN DE YARZA, quien señala en ella la existencia de restos de Ursus spelaeus, oso de las cavernas

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *