Ekainak 1: Arrosa – Jara – Irulegi

Arrosako frontoian hasiko gara, bertan etxeen artean gorantz doan asfaltozko bidea hartuko dugu errekasto baten ondoan dagoen etxe batera iritsi arte, bertan ibilbidea adierazten duen kartela ikusiko dugu. Uneoro marka horiak jarraituko ditugu “Iribarneko Bordara” iritsi arte. Hemen, zig-zagean iparmendebalderantz egingo dugu gora Ondaia leporaino. Eskuman Larla (700 m.) gailurra izango dugu. Bertatik Iparlako harresiak eta Errobiko mendiak ikusi daitezke. Igotako bidean zehar jaitsiko gara Ondaia leporaino eta hemendik “Irazabaltipiko Borda”ra joango gara. Hemendik aurrera marka horiei jarraituko diegu. Marka hauei jarraituz, lehenego pista batetik eta ondoren asfaltotik, Arrosara helduko gara berriz. Herria gurutzatu egingo dugu Baigorri eta Arrosa lotzen dituen D918 errepideraino. Hemendik 100 bat metro aurrera eginez, ezkerretara errepide bat hartuz zubi bat gurutzatuko dugu eta honen ostean eskumara doan bidea hartuko dugu, asfaltozko bide baten zehar mendilepo batera iritsi harte, bertan gure ezkerrean etxe bat ikusiko dugu eta bere ondoan kotxeak aparkatzeko lekua. Mendi lepo honetan, gure eskuman belarrezko bide bat hasten da, berau erabiliz bide naturaletik gailurrera egingo dugu. Jarraitu beharreko bidea marka horiekin ikusiko dugu. Mendiaren ertz luze belartsua garbi ikusten da eta horrek orientazioarekin lagunduko digu. Bideak poliki poliki sigi-sagan eramango gaitu gorantz. Hasieran hegoalderantz egiten du, baina Monha gaina gainditu ostean hegoekialderantz/ekialderantz egiten du. Nabarmentzekoa da Letxukohegia lepoa, bertatik abiatuz bidexka batek gailurrera eramango gaitu, bigarren gailurra ekialdean dago, antenaren ostean eta orientazio mahaiaren ondoan. Han hasten da Azkarateraino altuera galtzean doan errepidea. Gailurretik Garaiz, Baigorri eta Orzaizeko haranaik ikusi daitezke eta baita inguruko mendiak ere: Baigura, Larla, Iparla, Auza, Errozate, Adarza, Munoa, Oilarandoi, Ori eta Arbaille. Gailurrera iritsitakoan, asfaltatutako bidetik egingo dugu beherantz, beti marka horiei jarraituz, Irulegira iritsi arte.

Comenzaremos en el frontón de Arrosa, desde aquí cogeremos la pequeña carretera asfaltada que asciende ente viviendas hasta llegar a una pequeña casa junto a una regata en el que veremos un poste indicador que nos indicará la ruta a seguir. En todo momento seguiremos las marcas amarrillas hasta pasar por “Iribarneko Borda”. Desde aquí, ascenderemos en zig-zag hacia el NO, hasta el collado de Ondaia y una vez aquí a mano derecha quedará la cima de Larla (700 m). Observatorio ideal para las murallas de Iparla y las montañas del Errobi. Volveremos por el mismo camino ascendido hasta nuevamente el collado de Ondaia, desde aquí nos dirigimos a la “Irazabaltipiko Borda “, desde aquí continuaremos la senda con marcas amarillas que traíamos. Seguir estas marcas y en un primer momento por pista para pasar posteriormente por asfalto para llegar nuevamente a la localidad de Arrosa. Atravesaremos toda localidad para llegar a la carretera D918 que une las localidades de Baigorri y Arrosa. Desde este localización se continúa un centenar de metros y por una carretera local, a la izquierda, se atraviesa un puente, y tras cruzar este, se coge el camino de la derecha que ascienden por asfalto hasta llegar a un pequeño collado donde queda una vivienda a nuestra izquierda, lugar donde existe un espacio donde aparcar el automóvil. Desde este collado a nuestra derecha nace un camino herboso que nos conducirá a la altiva cima por el itinerario más natural. La ruta a seguir está, balizada con marcas amarillas. La larga cresta herbosa y despejada queda visible lo que facilita la orientación. Sobre un camino bien trazado, progresamos sin esfuerzo dado que zig-zaguea con suavidad, de forma que la ascensión es un paseo de disfrute y contemplación. En un principio se declina al S para, tras superar la humilde cima de Monha, inclinarse definitivamente al SE/E. El punto más destacado, con la montaña dominada y en el inicio del cordal cimero, es el collado letxukohégia surcado por un sendero que nos guiara hasta la primera de las dos cimas, encontrándose la 2ª en el extremo E, tras la antena y junto a la mesa de orientación. Allí nace la carretera que pierde altura hasta Azkarate. Sorprenderá el panorama, especialmente las cuencas de Garazi, Baigorri, Orzaize y las montañas que rodean a este recomendable mirador, Baigura, Larla, Iparla, Auza, Errozate, Adarza, Munoa, Oilarandoi, Ori y Arbaille. Una vez en la cima continuamos en descenso por camino asfaltado en el que un señalizado y balizado con marcasamarillas nos llevará hasta la localidad de Irulegy pueblo que da nombre a los afamados vinos con denominación.

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *