Irailak 15: Bizkaiko Bira 18: Elorrio – Intxorta – Eibar

Azalpena

  • Track
  • Igoeretan batutako desnibela: 892 m
  • Eibartik irteera: 8:00etan Ego Gaingo autobus geltokia

Gure ibilbidea Elorrio-Elgeta errepidean aldapa hasten den tokitik abiatuko dugu, hau da, Morgaondo kaletik; erreferentzitzat, ELGETA irekita/abierto dioen zutoin adierazlea dugu (01).

Berehala, bidean zehar, San Eloy Fundizio lantegiaren ondotik igaroko gara. Bide bat topatzean, ezkerretik agertzen zaigun errekastoaren ondotik segi eta 10 minututan, bide ondoko berdegune batean, jarlekuak eta panel argigarri bat aurkituko ditugu. Guk ezker aldetik gora egiten duen bidexka bati jarraituko diogu. Aldapa oso tentea da eta 20 minuturen inguruan Gazeta auzo politera iritsiko gara. Errepideari jarraituko diogu gorantz eskuin aldean antena bat utziz. Gas bidea izango da gure erreferentzia nagusia Intxorta gailurreraino. Gorantz goaz etenik barik pinudian barrena. 30 minutura gutxi gorabehera, bidegurutze batean, gas bidearekin egingo dugu topo berriro. GRa agertuko da, nondik zuzen-zuzen Intxorta gailurrera helduko garen. Buzoia eta etxola (743 m) (02).

Hego ekialderantz gure bistan dagoen leporaino jaisten gara eta gure ezkerrera, Ipar ekialderantz doan bidea hartzen dugu. Laster Salvadorreko ermitara helduko gara eta geroxeago Elgeta herrira (03). Iparrerantz gurutzatuko dugu eta Eibarrera doan errepidearekin aurkitzen gara. Karabieta mendateraino iritsi arte jarraitzen dugu. Puntu honetan eskuin aldera dagoen zementuzko pista hartzen dugu, 800 metrora gutxi gorabehera pista utzi eta lur bidea hartuko dugu Azkonabitza mendia ezker aldetik inguratuz Arraoz izeneko baserrietara doan bidegurutzera iristeko (dorre elektrikoa). Zementuzko pista jarraituz Azurtza auzora helduko gara eta hemen asfaltuzko bidetik beherantz joanez gure ezkerrera jaisten den bidea hartuko dugu. Beherago dagoen bidegurutze batean eskuinera egingo dugu Altamiragoikoa baserriaren ondotik igarotzeko; jaisten jarraitzen dugu eta gure eskuinera eskailera batzuk hartuko ditugu, autobidea gurutzatu eta jada Eibar hirigunean gaude (04).

Descripción

  • Track
  • Desnivel acumulado en subidas: 892 m
  • Salida de Eibar: 8:00 h en la Estación de autobuses de Ego Gain

Nuestro caminar comienza en cuanto divisemos en la carretera Elorrio-Elgeta la señal de tráfico que indica ELGETA irekita/abierto (01). Estamos en el comienzo de la subida al puerto y justo unos metros antes cogemos la calle Morgaondo.

El camino asfaltado transcurre a nuestra derecha pasando al lado de la fundición San Eloy. Seguimos hacia delante; al encontrar un camino que desciende del monte nos unimos a él y avanzamos junto a un riachuelo hacia nuestra derecha. En unos minutos llegaremos a un espacio verde con bancos y un panel explicativo. De este punto parte un camino muy pronunciado hacia arriba que nos llevará en unos 20 minutos al pintoresco barrio de Gazeta. Continuamos subiendo por la carretera dejando a nuestra derecha una antena. Aparece la senda de la conducción del gas que nos lleva hasta la misma cima de Intxorta. Será una referencia clara de la dirección a seguir.

Continuamos subiendo sin pausa hasta el pinar y, a continuación un cruce en el que de nuevo toparemos con la conducción de gas. Aparece la GR, siguiendo a la cual ascenderemos recto y en poco tiempo a la cima de Intxorta (02). Buzón y chabola (743 m.).

Descendemos hacia SE hasta el collado que está a nuestra vista y tomamos la senda que sale por nuestra izquierda, NE. En breve alcanzaremos la ermita de San Salvador y poco más adelante la población de Elgeta (03). La cruzamos hacia el Norte y nos encontramos con la carretera que comunica con Eibar. La seguimos hasta llegar el alto de Karabieta. En este punto tomamos la pista cementada de la derecha, a unos 800 m dejamos la pista de cemento y por la izquierda tomamos un camino de tierra que bordea el monte Azkonabitza y nos deja en el denominado llano de Arraoz (torreta eléctrica). Seguimos la pista de hormigón y llegaremos a los caserios Azurtza, continuamos bajando por la carretera asfaltada; más adelante veremos un camino que desciende por nuestra izquierda, lo tomamos y seguimos por él. Más abajo tomaremos por la derecha el camino que pasa junto al caserío Altamiragoikoa; seguimos bajando y a nuestra derecha tomaremos unas escaleras, cruzamos la autopista y sin más que añadir, estamos ya en el núcleo urbano de Eibar (04).

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *