Ortzaize – HALTZAMENDI (813m) – Heleta


Orria || Track

DESKRIBAPENA

Ibilgailua Ortzaizeko plazan aparkatuko dugu (116 m.) edota bestela, haren inguruan. Gure zeharkaldia D-8 errepidetxotik ekingo diogu Mendebalderantz joaz. San Julianen izenean eraikitako errenazimenduko eliza eta herriko frontoi zaharra gibelean utziz, oinez jarraituko dugu eraikin txukunetan barrena Tukuskustenia deritzon etxera iritsi arte, zeina errepidearen ezker aldean baitatza (bere fatxadan erakusten duen tailuagatik antzeman erraza). Haren aurretik eta iparralderantz asfaltaturiko orgabide bat eta marka horiak ikusiko ditugu: ibilbidearen hasieran jarraitu beharrekoak.

Herria atzean utziz, zelai artean abiatzen gara, errepidetxoaren ezkerrera (mendebaldean) eta, futbolzelai bat pasatu ondoren, eta apur bat aurrerago, aspaldiko baina zainduriko ikuztegira iritsiko gara.

Iparralderantz goaz berehala bidegurutze nabarmen batera helduz non ezkerrerantz jarraituko dugun. Asfalto gainean jarraitzen dugu markaturiko bidegurutze batera helduz non zutoin adierazle batek Haltzamendirantz (818 m.) doan balizaturiko bidea erakusten digun. Gure eskuinera utziko dugu (iparraldea) ezkerretik abiatuz (HM). Horretarako errekasto txiki bat igaroko dugu baserri batera iritsiz non abeltzaintzarako zenbait eraikin aurkituko ditugun. Berauen gainean eta daramagun errepidetxoaren ondoan bide adierazle batek Unhaiarantzako desbideraketa adierazten digu; berau hartuko dugu eskuin aldetik (IM). Aipaturiko etxea atzean utzi eta, zenbait metro gorago, abeltzaintza-eraikin baten ondoan, asfaltoak bide-pista zabal bati ematen dio leku zeina berehalakoan hertsita agertuko den zeharkatu beharko dugun baserri-ataka batez.

Emeki-emeki gorantz hasiko gara eta azkar bidegurutze bat aurkituko dugu zeinetan eskuinetik segituko dugun. Garaiera hartzen goazela paraje soil batera irtengo gara nondik ikuspegia zabaldu egiten den.

Jarraian agertu zaizkigun bi bidegurutzetan berriro ere eskuin aldetik jarraituko dugu, horrela pagoen gerizpera sartuko gara ostera bere. Beste bidegurutze markatu bat berriro non aurrerantz doan bidea utziko dugun (I) berriro ere eskuinekoa aukeratuz (E).

Gure ibilbidean zehar etxola baten hondakinen ondotik igaroko gara zelai baten sarrera erdietsiz non bidea xenda bihurtzen den estu-estu doalarik bitarte labur batez burdin hesi artean. Ondoren, xendak gorantz egiten du azkar zeinetan gure eskuinetik (E) agertuko zaizkigun harkaitzak ekidingo ditugun. Anbulo artean gorantz segituko dugu emeki-emeki harik eta malda belartsua iristen dugun arte zutoin adierazle baten garaieran, hau da, tontor harkaitsu baten hego hegiaren azpian. Markaturiko eta balizaturiko bidezidor batek ekialdetik inguratzen du eta berriro ere maldara iritsiko gara zeinari jarraituz oso eroso eta astiro-astiro gorantz joaz gure zeharkaldiko lehen gailurra erdietsiko dugun, Haltzamendi (818 m.)

Taket geodesiko bat begiztatuko dugu nabarmen harripila bat iritsi baino lehen zeinak gailur luzangaren lekurik garaiena adierazten duen. Ikuspegi zabal eta ederra.

Hura atzean laga eta norabide berean jarraituko dugu (IE) mendi gain erosoan zehar harkaitz tarte txikiren bat ekiditea komeni zaigularik. Lepo apal batera iritsiko gara (794 m.) non markaturiko xenda hartuko dugun, hain zuzen, eskuinetik (E) gure gainean datzan bizkar luzanga eta harkaitsuaren mendebaldeko hegiaren azpitik doana.

Beste muinotxo belartsu batera helduko gara (781 m.), zeina gailurraren hegoaldeko hegi harkaitsuan irekita baitago, hots, gure jomuga den Lainan (869 m.).

Markaturiko xendak –zeina zedarri zenbaitez adierazia baitago— inklinazioa hartzen du harkaitz artean barneratzen delarik malda belartsura iritsiz nondik gailur soilera joko dugun. Zedarri batek Lainan gaudela diosku (869m.)

Beherantz goaz orain harkaitz handiz beteta dagoen aipaturiko Lainako ipar malda belartsuan zehar (869m). Xendak harritzar multzo bat ekiditen du haren mendebaldeko aurpegiari jarraituz lepo txiki belartsu bat erdietsiz (821 m.) nondik igoera gogorrean eta zolu belartsuan barrena, zeharkaldi honetako tontorrik garaiena zapalduko dugun Baigura (897m.). Antena pila batek, beraien zerbitzura dauden etxola batzuek, bai eta zenbait harripilak “dotoretzen” dute Ipar Euskal Herriko ikurretako bat den gailur hau. Bertatik dagoen ikuspegia ikusgarria da. Iparraldeko maldatik egingo dugun jaitsiera laburraren ondoren bi mahai panoramiko aurkituko ditugu.

Norabide berean jarraituko dugu (IE), eta, hurbil dugun Mendizabalko lepotik igaroz, (850m) astiro-astiro garaiera hartuko dugu ekarri dugun mendilerro luzangan iparralderago dagoen erpinera iritsiz, Erregelu (865 m.).

Gailur honetatik eta, ekialderantz, markaturiko bide zidor bat Kurutzeko Paretetik jaisten doa; malda polit batean goaz nondik beherantzakoan belarrezko ordekatxo batera joko dugun zeinak, bide zabal bihurtuz, ezker alderantz okertzen den (IE), solaserako esparru polit batera helduz; bertan mahaiak eta jarlekuak zein eta zutoin panoramikoak nabarmentzen dira.

Puntu honetan bideari segituko diogu marra zuriei lotuz eta Heletaraino iritsiko gara (230 m.).

DESCRIPCION

Estacionaremos el vehículo en la plaza de Ossés/Ortzaize ( 116 m ) o en sus inmediaciones para comenzar a caminar por la carreterita D-8 en dirección Oeste. Dejando la iglesia renacentista erigida en honor a San Julián y el viejo frontón de la localidad a nuestra espalda, caminaremos dejando a nuestro paso su cuidado caserío hasta alcanzar la casa Tukustenia, situada a la izquierda de la carretera y fácilmente identificable por la talla situada en su fachada. Frente a esta y en dirección Norte nace un carretil asfaltado y unas balizas amarillas que seguiremos en este comienzo del itinerario.

Abandonamos la localidad para caminar entre prados, dejando a nuestro paso, a la izquierda (W) de la carreterita, un campo de fútbol y dando alcance poco más adelante a un antiguo pero cuidado lavadero.

Continuamos al frente (N) para alcanzar de inmediato una marcada bifurcación en la que continuaremos por la izquierda. Caminamos por asfalto hasta alcanzar un marcado cruce en el que destaca un poste indicador que señaliza el camino balizado que continúa hacia Haltzamendi (818m). Lo dejamos a nuestra derecha (N) para seguir por la izquierda (SW), atravesando una pequeña regata y alcanzando un caserío junto al que aparecen varios pabellones ganaderos. Sobre estos y junto a la carreterita por la que caminamos destaca un indicador que señaliza el desvío hacia Unhaia, el cual tomaremos por la derecha (NW). Dejamos atrás la citada casa y pocos metros más arriba, junto a una nave ganadera, el asfalto da paso a un amplio camino-pista que de inmediato aparece cerrado por un rústico portillo que debemos atravesar.

Comenzamos un paulatino ascenso para de inmediato toparnos con una bifurcación en la que continuaremos por la derecha. Ganamos altura y salimos a terreno despejado, abriéndose la panorámica. Dos sucesivos cruces en los que volveremos a optar por continuar por la derecha nos volverá a “meter“a la sombra de las hayas. Volvemos a toparnos con un marcado cruce en el que abandonaremos el camino que continúa al frente (N) para de nuevo tomar a la derecha (E). Dejamos a nuestro paso una borda en ruinas para alcanzar la entrada a un prado, lugar en el que el camino se convierte en sendero y continúa encajonado en un corto tramo entre alambradas. Dejado atrás este, el sendero comienza un acusado ascenso en el que evitaremos unas rocas que asoman a nuestra derecha (E). Rodeados de asfódelos continuamos en suave ascenso hasta alcanzar la herbosa loma a la altura de un poste indicador, situado bajo la vertiente meridional de una cota rocosa. Un marcado y balizado sendero la bordea bajo su vertiente oriental para posteriormente volver a alcanzar la loma por la que continuaremos caminando cómodamente y en paulatino ascenso hasta desembocar en la primera cumbre de la jornada, Haltzamendi ( 818 m ). Un taco geodésico destaca unos metros antes de alcanzar el hito de piedras que señaliza el punto más elevado de la alargada cima. Abierta y bella panorámica.

La dejamos atrás para continuar en la misma dirección (NE) caminando por el cómodo cordal en el que deberemos evitar algún pequeño tramo rocoso. Desembocaremos en un discreto collado (794m) en el que tomaremos el marcado sendero que por la derecha (E) discurre bajo la vertiente oriental de la alargada y rocosa loma que se eleva ante nosotros. Alcanzamos otro herboso colladito (781m) abierto bajo la rocosa vertiente meridional de la cima hacia la que nos dirigimos, Laina (869 m). El marcado sendero, señalizado con esporádicos hitos, gana en inclinación para adentrase entre el roquedo yendo alcanzar la rampa herbosa que desemboca en la despejada cumbre. Laina (869m), un hito la señaliza.

Perdemos altura por la herbosa ladera septentrional de Laina (869m), salpicada de grandes rocas. El sendero evita una zona de rocas discurriendo bajo su vertiente occidental para desembocar en un herboso colladito (821m) desde el que en acusado ascenso y por terreno herboso, alcanzaremos la cumbre más elevada de las que pisaremos en esta jornada, Baigura (897m). Numerosas antenas, varias casetas que les dan servicio, así como varios hitos de piedra “engalanan“esta emblemática cumbre desde la que disfrutaremos de una espectacular panorámica. Corto descenso por la vertiente septentrional y damos alcance a dos mesas panorámicas.

Continuamos en la misma dirección ( NE ) para, tras pasar por el cercano collado de Mendizabal (850m), ganar suavemente altura yendo a desembocar en la cima más septentrional del alargado cordal por el que hemos caminado, Erregelu (865m).

Desde esta cumbre y en dirección Este, un marcado sendero desciende por Curuzéko Pareta, bonita loma por la que perderemos altura hasta alcanzar una herbosa terraza donde, convirtiéndose en amplio camino, este tuerce a la izquierda (NE) para desembocar en una bonita área de descanso en la que destacan unas mesas con bancos y unos postes panorámicos.

En este paraje continuamos el camino, siguiendo las marcas  blancas hacia Hélette/Heleta (230m)

ALBERTO GORDOA

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *