Eibarko Itzulia 2017

 

 

 

Track (berriztuta, parlamentotik pasatzen)

Eibarko itzuliaren 20. edizioa antolatu dugu ekainaren 3rako. Irteera 7:00etan izango da Klub Deportiboaren egoitza aurrean, Toribio Etxeberria kalea 16-1º. 31,5 km-ko ibilbide zirkularra izango da, Eibarko gailur garrantzitsuenetatik pasatuz. Nahi duenak aukera izango du ibilbide motzagoa egiteko, Azitainen amaituta (ibilbidearen erdia baino zertxobait gehiago). Bidean zehar bi anoa-postu egongo dira, bata Asurtzan eta bestea Arraten.

Ibilbidea puntu horiz markatuta dago eta webgunean bertan aukera dago track-a deskargatzeko.

Irteera hau doakoa da eta ez da beharrezkoa izena ematea. Eibarko itzuliaren kamisetak salgai jarri ditugu bulegoan. Prezioa: 7 €.

 

 


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude