Kantauri Mendilerroko Zeharkaldia 2. Herrera Mendatea – ESKAMELO (1.297m) – Pipaon

Kartela

Orria || Tracks

AZALPENA

Ibilaldi hau egiteko 1.100m altitudean kokatutako Herrera mendatetik   abiatzen gara (01). Errioxarantz errepidez jaisten gara eta lehen bihurgunean gure ezkerrera irteten den legar pistatik (02)  igotzen gara Pipaon mendateraino; metro batzuk jaitsi eta  bidegurutzea  aurkituko dugu.

Gailurrean zeharreko ibilbideak arretaz ibiltzea eta bertigorik ez izatea behar duenez, bi alternatiba planteatu ditugu bidegurutze honetan: gailurretik doa 1a,  eta 2a, tontor dena sahiestuz, pagaditik zehar egiten du eta  Vallehermosako (09) gazteluko mendixkan lehenarekin elkartzen da.

1go alternatiba. Aurrera diraugu, usategi batzuk pasa ondoren, Pico de los Cuervos (1.208m)(04) deritzon mendi magalera iristerakoan bideak bere ezkerretik jarraitzen du eta gero gain aldera igotzen da. Hegoalderantz begiratuz jarraitzen dugu Errioxako mahastien dimentsio itzela ikusten dugun bitartean. Dehesarroque (1.269m) (05) deituriko tontor ondotik pasatzen gara eta muino batera iritsi arte jarraitzen dugu; gure helburua ezkerrera dago: erraz  gora eginda Eskamelo Mendabaldeko (1.297m)(06) gailurrean gaude eta ondoren, gailur zabalagotik bi Eskamelo mendien hasierako zokoraino  jaisten gara (07).

Aurretik aipatutako muinotik bada gora egitea eta gailurretik jaistea  saihesteko aukera eskuin aldera eta haitz-hormara erantsita doan  bidexka lausoa  zoko ondoraino jarraituz (07).
Puntu honetan bi aukera planteatzen ditugu:

A Aukera. Bertigorik gabeko trebatuentzat.

Eskamelo Ekialdeko gailur erakargarrira iristeko zuzeneko ibilbidea Ekialderantz irteten den gailur zorrotzetik egiten da. Lehen tartea babes gabekoa, airekoa da eta bigarrenean gailurra zabaltzen da. Gailurrera helduta Vallehermosako gazteluko mendiaren  aurreko zokora jaitsiko gara zenbait haitz-orratz saihestuz,  ondoren Vallehermosako  gaztelura(1.263m) (10) igotzeko.

B Aukera .

Eskamelo mendien zokotik (07) Iparrerantz hautemanezinezko bidexka irteten da eskumatik, berehala ezkerrera eta eskuinera berriro biratzen du; bide zehatzik gabe jaisten gara pagaditik zehar  Iparrerantz lehen, Ekialderantz  ondoren Pipaon (08) mendatetik datorren eta, hain zuzen  2. Alternatiba den bidea topatu arte. Bertatik  jarraitzen dugu Ekialderantz Vallehermosako (09) mendixkara iritsi arte; bide honetatik mugarri batzuk ikusiko ditugu.

2. Alternatiba:  Iparekialderanzko norabidean jaisten gara bidetik  1.000 metroetako kotara iritsi arte, eskuinera biratzen dugu, Ekialdera, eta pagaditik zehar bidea jarraituko dugu Vallehermosako mendixkaraino (09), hain zuzen hiru aldaeren bat-egite punturaino.

Mendixka honetatik igo gaitezke Vallehermosako Gazteluko  gailurrera (1.263m) (10). Aurreko puntura (09) itzultzen gara eta mendixkaren punturik baxuenera  jaisten gara; landarediak batzuetan estalitako bidetik jarraitzen dugu, harana gurutzatzen dugu ezkerretik eskuinera Mendigorriako gailur harritsu azpian kokatu arte, bizkarrera heltzen gara eta ibilbide motza egiten dugu Mendebalerantz Mendigorria gailurrera (1.285m) (11) heltzeko.

Ekialderantz gain aldetik jarraituz  Artesilla gailurra(1.339m) (12)  lortuko dugu. Cervera gailurra (1.385m) (13)  da hurrengo helburua lapiaz bat zeharkatu ondoren.  Hemendik Ekialderantz jaisten gara Recilla (14) mendixkaraino. Mendi gehiagotarako gogoarekin jarraitzen badugu eta indarrek laguntzen badigute mendixka honetatik  hel gaitezke Recilla gailurrera (1.376m) (15).

Aurreko mendixkara (14) itzuli ondoren pagadiko itzaletik Iparalderantz  jaistea falta zaigu soilik. Beherago aurkituko ditugun GR 1eko marka zuri-gorriak jarraituz Arabako Pipaon (16) herrira helduko gara.

DESCRIPCION

Para realizar esta etapa partimos del  puerto de Herrera (01) situado a 1.100m. de altitud. Descendemos por la carretera dirección a La Rioja, después de la primera curva a nuestra izquierda sale una pista de grava (02), y subimos por ella hasta el puerto de Pipaón; descendemos unos metros  hasta toparnos con un cruce de sendas.

Debido  a que el recorrido por la cresta requiere caminar con atención y no tener vértigo, en este cruce  hemos planteado dos alternativas, la 1 que discurre por la cresta y la 2 que lo hace por el hayal y se junta con la primera en el collado del castillo de Vallehermosa (09), evitando todo el cresterío.

Alternativa 1. Seguimos de frente, pasamos por unas palomeras, al llegar a la base del Pico de los Cuervos (1.208m) (04) la senda sigue por su izquierda y luego sube hasta lo alto del cordal. Continuamos  dando vista al Sur donde podremos ver la enorme dimensión de los viñedos de La Rioja. Pasamos junto al promontorio  llamado Dehesarroque (1.269m) (05), continuamos hasta llegar a un colladito; nuestro objetivo lo tenemos a la izquierda: hacemos una trepada  fácil  hasta la cima del Eskamelo Occidental  (1.297m) (06), luego descendemos por una ancha cresta hasta la horcada (07) entre los dos Eskamelos.

Dese el colladito mencionado cabe la posibilidad de evitar la trepada y posterior bajada por la cresta, por una difusa senda que parte por la derecha y pegados a la pared  desciende hasta cerca de la horcada (07).

En este punto planteamos dos opciones:

Opcion A. Para expertos  sin vértigo.

Para llegar a la  atractiva cima Oriental del Eskamelo el recorrido directo se hace por la afilada cresta que sale hacia el  Este. El primer tramo es aéreo y  en el segundo la cresta se ensancha. Alcanzada la cima bajaremos a la horcada previa al castillo de Vallehermosa sorteando unas cuantas agujas para finalmente ascender al mencionado castillo de Vallehermosa (1.263m) (10).

Opcion B .

Desde la horcada (07) hacia el norte sale una imperceptible senda por la derecha, enseguida gira a la izquierda y  de nuevo a la derecha; sin  senda definida  bajamos por el hayal primero hacia el Norte y luego hacia el Este hasta toparnos con la senda  que viene desde el puerto de Pipaón (08) que es la  llamada alternativa 2. Seguimos por ella hacia el Este hasta llegar al collado de Vallehermosa (09); algunos hitos  veremos por esta senda.

Alternativa 2.: Descendemos por la senda, dirección NE, hasta llegar a la cota de los 1.000 metros, giramos  a la derecha, Este, y caminamos por dentro del hayal siguiendo la senda que desemboca en el collado de Vallehermosa (09), punto de unión de las tres variantes.

Desde este collado podemos subir a la cima del Castillo de Vallehermosa (1.263m) (10). Volvemos al punto (09) y descendemos  hasta el punto más bajo del collado; seguimos por la senda  a veces cubierta  por la vegetación, cruzamos el valle de izquierda a derecha hasta situarnos debajo de  la rocosa cima de Mendigorria , alcanzamos la loma y hacemos un corto recorrido hacia el Oeste para alcanzar la cima de Mendigorria (1.285m) (11). Continuamos hacia el Este por lo alto  del cordal para alcanzar la cima de Artesilla (1.339m) (12).  Atravesamos un lapiaz  en busca del siguiente objetivo que es la cima de Cervera (1.385m) (13). Desde aquí descendemos  dirección  Este hasta el collado de Recilla (14). Si seguimos con ganas de más monte y las fuerzas  nos acompañan desde este collado podemos  alcanzar la cima de Recilla (1.376m) (15).

De vuelta al collado anterior (14) sólo nos queda descender hacia el Norte por  la sombra del hayal. Más abajo nos encontraremos con las marcas rojas y blancas de la GR 1 que nos llevan hasta la localidad alavesa de Pipaon (16).

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *