Ardo eta arrain bidea 1. Oion – Laguardia

Kartela

  • Irteera puntua / Punto de salida: Oion
  • Helduera puntua / Punto de llegada: Biasteri
  • Zailtasun-maila / Dificultad: Ertaina / Media
  • Distantzia / Distancia:19,60km
  • Denbora / Tiempo: 05:10h
  • Garaiera / Altitud: 343m

DESKRIBAPENA

GR-38ko lehen etapak Oion-eko herrian hasten du bere ibilbide berezia. Jasokundeko Andra Maria elizaren ondotik hego-ekialderantz hartuko dugu errepidea, eskuinera  Lasernara daraman errepidetik biratuz. Hurrengo bidegurutzean eskuinera  biratuko dugu lursailen eta fabriken artean. Herria alde batera uzten duen partzelen arteko pistatik jarraituko dugu (0,6 km, 00:10).

Garai baten  artadi masa ohiantsu zabalez beteak zeuden inguru hauek,  gaur egun zuhaizti txiki batzuetan geratu dira. Olibadia, arbendolondoa eta mahastiak, batez ere, nagusitu dira lur hauetan, Europako ardo-saltzaile garrantzitsuenetakoa bihurtuz. Eskuinera utziko dugu Mahastietako Birjinaren ermitarantz doan bidea zuzen jarraituz mahastiaren artean. El Pozo deritzon tokian dagoen bidegurutzean aurrera jarraituko dugu mendebalderanzko norabidea mantenduz (2,1 km, 00:20).

Valmoreda-n, bat egingo du gure eskuin aldetik 84 PR-A bideak, baina guk zuzen jarraituko dugu. Partzela artean beste bidegurutze bat gainditzen da eta Alto del Pozo eta Choza Alta tartean pistak hego-mendebalderanzko bira egiten du eta,  bere eskuinerako bide bat utziz, jaisten da. Fuensalada, lezka-errenkada estuak estalitako erreka gurutzatuko dugu, eta ezkerretik jarraituko dugu bidea adarkatzen denean, mediterraneoko sastrakaz betetako hegal batetik igoz. Goialdean Alkatearen Ubidea gurutzatzen du eta ibilbideak mendebalerako norabidea  jarraitzen du (4,5 km, 00:45).

Hurrengo bidegurutzearen aurrean, Laserna herriaren gain aldean taula formaz eta abarizti-baso zabal batez osaturiko Mahaiko Muinoa nabarmentzen da. Pistak beste batekin bat egiten du eta bere jaitsiera jarraitzen du abarizti artean, Ebro ibaiaren ondoko makaldi batera heldu arte. Pista A-124 errepidera ateratzen da; hemen ibai-ertzetik jarraitzen dugu Mantible erromatar zubi historikora heldu arte. Oraindik bere zazpi arkuetatik birekin zutik mantentzen da Ebro hibaiaren uraldien aurrean. Gure eskuinera Assa herria geratzen da, meandro ertzaren gainean kokaturik eta Assa-ko biribilki bezala ezagunagoa den  tokia (7 km, 01:25).

Herri hau zeharkatu ondoren, eskumarantz joko dogu Lantziego eta Kripaneko errepidetik. Lehenengo kurban errepidea albo batera utzi eta ezkerrera joko dugu asfaltatutako bide estu batean gora. Altura irabazten goazen heinean Ebroko meandroaren ikuspegi zoragarriaz gozatzeko aukera izango dugu. Mahasti eta olibadi artean aurrera eginez San Gines errekastora jaitsi eta El Campillar herrigunean sartuko gara. Hego-mendebalderantz doan legar bide bat hartuko dugu herritik irten eta A-124 errepidearekin sortzen den  bidegurutzeraino joateko; hemen aurrez-aurre Traizioaren Bide izena duen pista jarraituko dugu. Los Mazuelos muina gainditu ondoren panoramika zabala irekitzen da gure aurrean. Pista bidegurutzera iritsi arte jaisten da; hemen aurrera jarraituko dugu. Ipar-mendebalderanzko norabidean doan pistan igoera nabarmena hasiko dugu, aurkitzen ditugun bidegurutzeak alde batera utziz. Ezkerrera utziko dugu Vallovera-ko gaina (11km, 02:40). Hurrengo bidegurutzean eskumara egingu dugu baina  berehala ezkerrera  egiteko. Toloño Mendilerroa, bere gailur oldartu eta moztuekin  gure gainean dagoela dirudi. Bidegurutze berriak ezkerrera zuzentzen gaitu arteak eta abaritzez inguratutako bide estuan zehar, BTT-bide bezala  balizatutako partzeletara ailegatzeko.

Gure ezkerrera Carravalseca-ko urmael endorreikoa geratzen da (15,5 km, 03:30). Bere urak gatzdunak dira betetzen duten azpil horren substratua igeltsuz eta buztinez osatua dagoelako. Hezeguneetako landeredia izatetik at hainbat ur-egaztirendako aterpe bezala balio du. Horregatik babestutako Biotopo eta interes komunitarioa duen toki izendatua dago Ramsar-Hitzarmenaren bidez.

Aldapa bat gainditu ondoren bidegurutzeko eskuineko adarra hartuko dugu, hortaz bere iparraldeko sektoretik Carralogroño-ko urmaela inguratuko dugu (17,5 km, 04:40).      A-124 errepidera iritsiko gara eta  eskuinera jarraituko dugu, ondoren El redondillo  tontorra inguratzen duen pista asfaltatua ezkerrera hartzeko. Ezponda batetik igo ondoren El Prao urmael artifiziala gure aurrean agertzen da. Pista utziko dugu eskuinera agertzen den  lur-bidea hartzeko  eta urmaelera joateko; bere ezker aldetik inguratuko dugu. Makaldi baten ondora iristerakoan ezkerreko bidea hartuko dugu ondoren Laguardia hiribilduko  tontorrera igotzen duen pistarekin lotzeko (19,6 km, 05:10).

DESCRIPCION

La primera de las etapas del GR-38 inicia su singular andadura en el pueblo de Oyón. Desde la iglesia parroquial tomaremos la carretera en dirección sureste, girando a la derecha por la carretera que conduce a Laserna. En el siguiente cruce de caminos giraremos a la derecha entre parcelas de cultivo y fábricas. Proseguiremos por la pista parcelaria que abandona el pueblo (0,6 km, 10’).

Las extensas masas boscosas de carrascal que antaño ocupaban estos parajes han quedado reducidas hoy en día a pequeños bosquetes. El olivar, el almendro y sobre todo el viñedo se han hecho dueños y señores de estas tierras, forjando una de las tierras vinateras de mayor importancia de Europa. Dejaremos a la derecha el desvío hacia la ermita de la Virgen de las Viñas, prosiguiendo recto entre el dilatado viñedo. En el término El Pozo se alcanza una bifurcación en la que continuaremos de frente, manteniendo un rumbo hacia el oeste (2,1 km, 20’).

En Valmoreda, recibiremos los pasos del PR-A 84 por nuestra derecha, mientras nosotros continuaremos recto. Se supera otro cruce de parcelarias y entre el Alto del Pozo y Choza Alta la pista describe un giro hacia el suroeste y desciende dejando un camino a su derecha. Cruzaremos el arroyo Fuensalada, cubierto por una estrecha hilera de carrizos, y proseguiremos por la izquierda cuando el camino se bifurca, ascendiendo por una ladera poblada de matorral mediterráneo. En su alto se cruza la Acequia del Alcalde y el itinerario prosigue siguiendo rumbo oeste (4,5 km, 45’).

Ante la siguiente encrucijada se destaca la forma tabular del Cerro de la Mesa sobre el pueblo de Laserna, que alberga un dilatado coscojar. La pista converge con otra y prosigue su descenso con un coscojar, hasta alcanzar una chopera junto al cauce del río Ebro. La pista desemboca en la carretera A-124; desde aquí proseguimos por la margen del río hasta alcanzar el histórico puente romano de Mantible, aún desafiante con dos de sus siete arcos en pie a las crecidas del río Ebro. A nuestra derecha queda el pueblo de Assa, sobre la margen externa del meandro al que da nombre esta localidad, más conocido como redondo de Assa (7 km, 1 h 25’).

Tras superar esta localidad nos desviaremos a la derecha siguiendo la carretera que conduce a Lanciego y Cripán. Tras una curva ascenderemos a nuestra izquierda por un camino que alcanza un promontorio sobre la llanura aluvial. Continuaremos entre viñedos y olivares y descenderemos en busca del Arroyo de San Ginés y la población de El Campillar. Un camino de grava con dirección suroeste es la salida de esta localidad, que nos conduce hasta el cruce con la carretera A-124 para proseguir de frente por una parcelaria que recibe el nombre de Senda de la Traición. Una extensa panorámica se abre ante nosotros tras superar el cerro de Los mazuelos. La pista desciende hasta llegar a una bifurcación, en la que continuaremos de frente. Iniciamos una pronunciada subida por pista con dirección general hacia el noroeste, obviando las bifurcaciones que encontremos a nuestro paso. A la izquierda dejaremos el alto de Vallovera (11 km, 2h 40’). En el siguiente cruce nos desviaremos a la derecha para enseguida hacerlo a la izquierda. La Sierra de Toloño parece abalanzarse sobre nosotros, con su recortado y desafiante cresterío. Una nueva bifurcación nos dirige a la izquierda a través de un estrecho sendero entre encinas y coscojas, que desemboca en una parcelaria balizada como ruta para BTT.

A nuestra izquierda queda la laguna endorreica de Carravalseca (15,5 km, 3h 30’). Sus aguas ocupan una cubeta cuyo sustrato yesífero y arcilloso le confiere un carácter salobre. Además de albergar una vegetación característica propia de humedales, sirve de refugio a un sinfín de aves acuáticas, lo que ha motivado su declaración como Biotopo Protegido, Lugar de Interés Comunitario y humedal protegido por el Convenio de Ramsar.

Tras superar una cuesta tomaremos el ramal derecho de la bifurcación, de forma que bordearemos por su sector septentrional la laguna de Carralogroño (17,5 km, 4h 40’). Desembocaremos en la carretera A-124, por la que continuaremos a nuestra derecha, para a continuación tomar a la izquierda la pista asfaltada que rodea el promontorio de El redondillo. Tras el ascenso por un talud aparece ante nosotros la laguna artificial de El Prao. Abandonaremos la pista para tomar el primer camino de tierra que surge a la derecha y conduce a la laguna, que rodaremos por su izquierda. Al llegar junto a una chopera tomaremos el camino que nace a la izquierda para a continuación enlazar con una pista que asciende hasta el promontorio en el que se alza la monumental villa de Laguardia (19,6 km, 5h 10’).

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *