Makea – URTSUIA (678m.) – Makea(Lapurdi)

[map style=»width: 400px; height:300px; margin:20px 20px 20px 20px; border: 1px solid black;» gpx=»http://www.deporeibar.com/mendia/files/URTSUIA-Makea-La Place.GPX»]

DESKRIBAPENA

Ibilbidea Makea La Place-n hasiko da (212 m.), organbide batean zehar zeinak laster mendiaren maldetan utziko gaituen. Horretarako marra hori-txuriak jarraituko ditugu. Zelai artean, Hirigoiena, Antxutxuna eta Ithalaitza baserriak igaroko ditugu. Geroxeago desbideraketa baten ezkerretara utziko dugu beste organbide bat zeinetara mendia inguratuz datorren bidezidorra iristen den. Guk eskuinetik jarraituko dugu, bide atseginean oraingoan, Zainhartea baserriraino, jarraian beste bidegurutze batera jaitsiko gara, non Uhurraskia baserriaren aurrean, Makeara jaisten den organbidea utziko dugun. Hemen desbideraketa eskuinetik hartuz, ezkerretara bide zabal bat utziko dugu nondik itzuli ahal izango garen gailurretik gatozenean.

Behin Larraldea, hurrengo baserria, alegia, iristen dugularik, organbideak bide zabal batera jotzen du, zeinek jaitsialdi apal eta jarraikor batean barrena abiatu eta, atzean Mendiondo herria uzten duela, Mendiondo bera Zelaiarekin batzen duen errepidera jotzen duen. Hemen aparkaleku txiki bat dago eta mahai bat eserlekuekin. Kartelak: “Barnetxo, panadero artesanal” jartzen du. Asfaltoa zapaldu beharrik gabe ibilbideak “Napoleonen bidea” deitzen den lurrezko pista zabal batean zehar jarraitzen du, zeinek ia gainbeherarik gabe beste baserri sorta batera garamatzan, Zelaiara doan organbidearen mailara. Pistak aldats etengabe eta xume bati ekiten dio Urtsuiaren iparraldeko mazeletan gora, Etxegarai izeneko auzo hurbila ikusten dugula, zeina ikusiezinezkoa bilakatzen den Zelaia herriaren gainean baitago. Kokagune honetan pistaren ondoan dagoen hilarri sail bat hasten da. Gain batean gaudela, non pista mendiaren erliebeari egokitzen doakion hegoaldeko maldaren bila, utzi egin beharko dugu bera Urtsuiaren gaina iritsi nahi badugu. Hemen ezkerretara etxola baten ondoan, antzinako pista bat hartuko dugu, PR32, “Bidegaraia” seinaleak utzi gabe. Pista honetan barrena gorantz joango gara lau batera heltzen garela, non eskorta batzuk eta komunikabide antena bat dauden. Bertan amaitzen da pista. Hemendik aldats xut belartsu bat baino ez zaigu geratzen gailurreraino. Harri pila handi batek gailurrerako ertzean erakusten digu punturik gorena (678 metro), Makea gure oinetan dugula.

Itzulaldia gailurraren azpian dagoen bide batera jaisten garelarik egingo dugu, eta, horrela, hurbil dugun mendilepo batera helduko gara (582 m.). Ondoren, hegoaldeko maldan behera jaitsiko gara etxola batzuetaraino. Metro gutxitara seinaleek ataka batera garamatzate eta, beherago, aipatu dugun Uhurraskia baserriraino. Hemendik hurrengo desbideraketan eskuinera eginez, Makea La Place-raino doan bideari lotzea baino ez zaigu geratuko.

Ordu kopurua: 3:45 m.km.
Luzera: 15,5 km
Gainbehera: 466 m.

DESCRIPCION

El itinerario comienza en Makea La Place(212 m) por un carretil que pronto nos situará en las faldas de la montaña siguiendo el itinerario señalizado de trazos amarillos y blancos.Entre prados dejamos al paso los caseríos Irigoienea, Antxutxuna e Ithalaitza. Poco después estaremos ante un desvío donde dejaremos a la izquierda el nuevo carretil por donde llega el sendero que circunvala la montaña. Nosotros seguiremos por la derecha ahora por terreno suave hasta el caserio Zainhartea, para descender más tarde a un nuevo cruce, donde dejaremos a la alura del caserio Uhurraskia, el carretil que baja a Makea. Aquí una vez girado el desvío por la derecha, dejaremos a la izquierda un amplio camino por donde regresar de la cumbre.

Una vez ganado el próximo caserio de Larraldea, el carretil de paso a un amplio camino que tras una suave y continuada bajada desemboca, tras dejar a la espalda el pueblo de Mendiondo, a la carretera que une Mendiondo con Zelaia. Aquí hay un pequeño aparcamiento y una mesa con bancos. Cartel “Barnetxo,panadero artesanal”. Sin necesidad de pisar el asfalto el recorrido continúa por una amplia pista de tierra denominada “Camino de Napoleon” que sin apenas desniveles nos llevará a un nuevo rosario de caseríos al desnivel del carretil que lleva a Zelaia. La pista inicia un suave y constante subida por los flancos norteños de Urtsuia, con vistas al cercano barrio de Etxegarai, situado sobre el invisible pueblo de Zelaia. En este lugar se inicia una sucesión de estelas situadas junto a la pista. Situados en un alto, donde la pista se nivela para continuar el contorneo de la montaña en busca de la cara meridional, estaremos en el momento de abandonarla si queremos ganar la cúspide del monte Urtsuia. Aquí a la izquierda junto una borda, tomaremos una antigua pista, sin dejar las señales del PR32 “Bidegaraia”. Por esta pista iremos ganando altura hasta ganar un rellano donde hay algunos rediles y una antena de comunicación donde termina la pista. De este lugar solamente nos separa de la cumbre una fuerte pendiente herbosa. Un gran amontonamiento de piedras señala en el borde cimero el punto culminante (678 m) con Makea a los pies. El regreso lo realizaremos bajando a un camino situado bajo la cumbre que nos situará en un próximo collado (582 m) para continuar bajando por la ladera meridional hasta unas bordas. A escasos metros las señales nos llevan a un protillo y más abajo el citado caserío Uhurraskia. De este lugar, tras girar a la derecha en el siguiente desvío, sólo nos restará seguir el itinerario hasta Makea La Place

Orria

Track GPX

 

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *