Zugarramurdi – ATXURIA (758m.) – Etxalar

[map style=»width: auto; height:400px; margin:20px 0px 20px 0px; border: 1px solid black;» gpx=»http://www.deporeibar.com/mendia/files/Zugarramurdi-ARXURIA-Etxalar.gpx»]

Track

DESKRIBAPENA

Zugarramurdiko elizaren ondotik (01034) irtengo gara,  Hego aldera eta gorantz doan PR Na 90 bideko marka hori-zuriei jarraituz;  aurrerago hilerria uzten dugu ezkerrera. Bidegurutzean (02034) aurrera jarraitzen dugu Hegorantz, gero hormigoi pista batera (03034) irteten gara eta  ezkerrera biratzen dugu; Gaineko Borda baserria uzten dugu ezkerrera eta markei jarraituz igotzen jarraitzen dugu. Arxuria eta Airagarri  gure eskuin-ezker aldera dauden tontorren arteko mendi-lepora iristen gara, Ibaiñetako mendixka (04034) deritzona;  PR Na 90 bideko markak uzten ditugu eta Arxuria gailurrerako igoera hasteko eskuinera biratzen dugu, Mendebalerantz. Lehenik, gailurretik Ekialderantz jaisten den mendi-gaina igotzen dugu;  gero zedarri batez (05034)  nabarituko dugun puntutik  pasatu eta marka horiak jarraituz Arxuria gailurrean  (756m) aurkituko gara (06034).

Arxuria tontorretik jaisteko bi aukera ditugu:

a.- Igo garen toki beretik  itzuli 350m inguru  zedarria dagoen  puntura (05034), hemen eskuinera biratu eta mendi-haitz oinarritik jarraituz Hego aldeko mendi-gain ertzean aurkituko gara;  gain-ertz horretatik jaisten gara  estatuko 57 zenbakia duen mugarriraino (07034).

b.- Zuzeneko jaitsiera  adierazten diguten bi mugarri aurkitu arte metro gutxi batzuk atzera eginez.  Hasieran, euskarri onez, metro-pare bateko  bera egin behar motz bat dago,   gero bidea aldapatsua da baina erraza; haitz oinarrian gaudenean, gain-ertz bertatik 57 zenbakia duen mugarriraino jaisten gara.

Irazakuko bidea deritzonetik (08034) bidegurutzeraino  jaisten gara; ur-banatzaile gaina jarraitzen dugu eta bidegurutzera (09034) iristerakoan aurrera egiten dugu Zentinela  mendiaren lepoa jarraituz  gorantz doan bidetik; monumentu megalitikoez josita dago tarte hau. Gorago, gure eskuin aldera doan bide bat  aurkitzen dugu baina alde batera utzi eta igotzen jarraituko dugu;  laster iritsiko gara Orizki edo Zentinela  gailurrera (674m) (11034).

Gailur honetatik jaisteko alanbre-hesirantz  ibili behar dugu lehenik, Hegorantz,  eta gero haren parean iraun Ekialderantz;  muturrera iristerakoan  90º biratzen dugu  eta Hegorantz jaisten gara; Hego-muturrera iristerakoan eskuinera biratu  eta alanbre-hesiaren eta pinuen artean  pasatzen den bidetik jarraitzen dugu. Laster iritsiko gara dorretxo metaliko batez  identifikatutako Bagoil mendixkara (12034);  ezkerrera biratu eta jaitsiera hasten dugu, ehiza-postu baten ondoan ere  ezkerrera biratu eta  mendi-lepo batera  jaisten den bidea jarraitzen dugu; han  GR11 bidearen  (13034) marka gorri eta zuriak aurkitzen ditugu. Ezkerrera, Ekialdera, biratzen dugu tarte luze batean  zehar utziko ez ditugun aipatutako markei jarraituz.

Gure eskuinera  uzten dugu  Oianberri izeneko gaina  Etxalar-Zugarramurdi errepideko bidegurutzera  (14034) iristeko;  GR 11 bideko marka zuri-gorriak jarraitzen ditugu. Aurrerago,  gure eskuinera  Kaskoaundi  eta ezkerrera Gañeko Saroia  gainak  uzten ditugu. Marka zuri-gorriak margotuta duen haritza dagoen tokira (15034) iristerakoan GR 11k ezkerrera, beherago kokatutako txabolarantz  biratzen duela ikusiko dugu, guk eskuinerantz dagoen bidea hartuko dugu,  beherago kokatuta dagoen  baserrira zuzentzen dena;  haren ondotik pasatzen gara eta bide onetik jarraitzen dugu. Eskuinera pago batez eta ezker aldera zedarriz nabarituta dagoen bidegurutzean (16034) adi egon  behar dugu,  legar-pista gorantz doa  baina guk lur bide batetik jarraitzen dugu eskuinera;  apur bat beherago, hain zuzen ere bi  pago  eta bi haritz dauden tokian, eskuinera doan bidetik   jaisten gara pago batzuetarantz. Baserri bat uzten dugu gure eskuinera  eta pixka bat  aurrerago  alanbre-hesi eta gaztainondo batzuen albotik paralelo doan bidea hartzen dugu  eskuinera (17034). Beherago Etxebertze bordatik Infernuko Errotara (18034) doan bidea aurkitzen dugu, marka berde eta zuriak;  eskuinera biratu eta bidea igotzen hasten den tokiraino (19034) jaisten gara. Metro gutxi batzuk beherago, ibaiaren ondoan,  Infernuko Errota dugu.  Leku bitxia,  istorioen arabera XVII mendetik  funtsean artoa ehotzen zuen errotak; geroago frantziarrek erre zuten, berriro berreraikia izan zen eta  gerra ondorengo garaietan merkatu beltzean jarduera asko  izan zuen. Uholdeak ondatu zuen  eta oraintsu berreraikia izan da.

Itzulera  (19034) puntura bueltatuz egiten dugu, ezkerrera biratu  eta  Orizki gaina aldera marka zuri-berdez dagoen bidea jarraitzen dugu; Baztanen borda  ondotik pasatzen gara, hasieran pista lauan doa eta gero leunki igotzen da; puntu garrantzitsura iristen gara (20034), pistak eskuinerako kurba zabala egiten duen tokian, guk pista utzi egiten dugu eta lehenik gain-ertzetik doan bidetik jaisten gara, gero eskuinera biratzen dugu sigi-saga eginez baso barrutik doan bidetik  Alzata Erreka  aldera jaisteko.

¡¡Adi!! Guztiz garrantzizkoa da  Alzata Erreka errekastoa  zubixka batetik (21034) zeharkatzea; harek daramakigu ondorengo mendixka erdi inguruko hegaletik inguratzen duen bidera. Bide honek Hirigoenko bordaren hurbilera daramakigu. Hurrengo puntuan (22034) ezkerrera biratzen dugu eta alanbre-hesi baten ondoan pasatzen den bidetik jaisten gara. Beherago Tolareko borda eta izenik gabeko  txabola  eskuinera  uzten ditugu. Bidegurutzean (23034) ezkerrekoa hartzen dugu, sigi-saga egiten dugu, txabola baten ondoan pasatzen gara eta laster pistara (24034) iristen gara; eskuinera biratu  eta zementu-pistatik baserri batzuetara (25034t) iristen gara. Seinale bat aurkitzen dugu: Etxalar.
Errepidea utzi  eta harrizko bidea hartzen dugu, kilometro batera  Etxalar gunea dago (26034).

DESCRIPCION

Salimos  junto a la iglesia de Zugarramurdi (01034)  ascendiendo en dirección Sur y siguiendo las marcas  amarillas y blancas de la PR Na 90;  más adelante dejamos el cementerio a la izquierda.  En el cruce (02034) seguimos de frente hacia el Sur, luego  salimos a una pista   de  hormigón (03034) donde  giramos a la izquierda; dejamos a nuestra izquierda el caserío  Gaineko Borda y continuamos ascendiendo  siguiendo las marcas . Llegamos al collado entre Arxuria a nuestra derecha y  Airagarri  a nuestra izquierda, denominado col de  Ibaiñeta (04034);  dejamos las marcas de la PR Na 90 y giramos a la derecha,  Oeste,   para iniciar la subida  a la cima de Arxuria. Primero llegamos al cordal que desciende de su cima hacia el  Este, pasaremos por el punto (05034) marcado con hito que nos servirá para retornar de la cima y proseguir la travesía por la base del roquedo, las marcas amarillas nos guiarán hasta la cima Arxuria (756m) (06034).

La bajada de Arxuria la podemos hacer por dos caminos:

a.- Retrocedemos unos 350m por donde hemos subido  hasta el punto (05034),  giramos a la derecha y recorriendo  la base del roquedo nos situamos  en el cordal  Sur; desde aquí,  descendemos por el mencionado cordal hasta toparnos con el mojón  estatal  nº 57 (07034).

b.- Retrocedemos unos pocos metros hasta encontrarnos con dos  grandes hitos que nos indican la bajada directa. Al comienzo  hay un destrepe corto, de un par de metros, con buenos apoyos, luego la senda es empinada pero fácil; una vez en la base,  descendemos por el cordal hasta el mojón nº 57.

Bajamos hasta el cruce  con el  denominado Irazakuko bidea (08034); seguimos por lo alto de la divisoria de aguas y al llegar al cruce (09034) avanzamos de frente por la senda que sube por la loma hacia  el Centinela;  este tramo está plagado de monumentos megalíticos. Más arriba encontramos un camino que sale por nuestra derecha (10034), lo  obviamos y seguimos  subiendo, en breve llegaremos a la cima del Orizki o Centinela (674m) (11034).

Para bajar de esta cima  debemos primero caminar hacia la alambrada, Sur, y luego seguir paralelos a ella hacia el Este;  al llegar al extremo   giramos 90º y bajamos hacia el Sur;  al llegar al extremo Sur giramos  a la derecha y  seguimos por el camino que discurre  entre la  alambrada y los pinos. En breve llegaremos al collado  de Bagoil (12034), identificado por una torreta metálica;  giramos a la izquierda e iniciamos la bajada, pasaremos por un puesto de caza  donde giramos a la izquierda para seguir bajando por una senda que nos lleva a un collado donde nos encontramos con las marcas rojas y blancas de la GR11 (13034). Giramos a la izquierda, Este, siguiendo las mencionadas marcas que no las abandonaremos  durante un buen tramo.

Dejamos a nuestra derecha   una cota denominada Oianberri para llegar luego  al cruce  con la carretera Etxalar–Zugarramurdi (14034);  nosotros seguimos por las  marcas rojas y blancas  de la GR11. Más adelante dejamos a nuestra derecha la cota de Kaskoaundi y luego a nuestra izquierdaGañeko Saroia. Al llegar al punto (15034) identificado por un roble que tiene pintadas  las marcas rojiblancas veremos que la GR11 gira a la izquierda hacia una chabola situada más abajo, nosotros tomaremos el camino que sale por la derecha que se dirige a un caserío situado más abajo, pasamos junto a él y seguimos por buen camino. Debemos estar atentos al próximo cruce  identificado por una haya a la derecha y un hito de piedras a la izquierda (16034), la pista de grava asciende pero nosotros seguimos por un camino de tierra por la derecha, un poco más abajo justo donde hay dos hayas y dos robles descendemos por la senda  de la derecha  hacia unas hayas.  Dejamos un caserío a nuestra derecha y poco más adelante tomamos el camino por la derecha (17034) que discurre  paralela a una alambrada y unos castaños.  Más abajo nos topamos con la senda que baja de la borda Etxebertze hacia Infernuko Errota (18034), marcas verde y blanca; giramos a la derecha y  descendemos hasta   el punto (19034) donde la senda empieza a subir. Tenemos el Infernuko Errota unos pocos metros más abajo junto al río, lugar pintoresco y con una gran historia que data del siglo XVII donde básicamente se molía maíz;  posteriormente fue quemado por los franceses, nuevamente reconstruido y tuvo mucha actividad en la postguerra durante el estraperlo. Una riada lo arrasó y recientemente fue reconstruido.

Volveremos al punto (19034),  giramos a la izquierda y seguimos la senda marcada con verde y blanco  que se dirige al  alto de Orizki;  pasamos junto a  Baztanen borda, la pista primero llanea y luego sube suavemente; llegamos al punto importante marcado como (20034), donde la pista hace una amplia curva a la derecha,  nosotros la  abandonamos  y bajamos  primero por una   senda que discurre por el cordal, después giramos a la derecha haciendo un zigzag  bajando por  senda dentro del bosque en dirección al río Alzata.

¡¡ Atencion!! es un punto clave pasar el regato Alzata Erreka por un puentecillo (21034) que nos lleva a la senda que a media ladera bordea un montículo. Esta senda nos lleva hasta las proximidades de Hirigoenko borda. En el punto (22034) giramos a la izquierda y bajamos por un camino que discurre junto a una alambrada. Más abajo  dejamos a nuestra derecha Tolareko borda y después una nueva chabola sin nombre. En el cruce de caminos (23034) tomamos el  de la izquierda, hacemos un zigzag,  pasamos junto a  una chabola y en breve llegamos a la pista (24034);  giramos a la derecha  y por pista de cemento llegamos a unos caseríos  (25034). Encontramos una señal: Etxalar.

Dejamos la carretera y tomamos el camino empedrado, a 1 km está el  centro de Etxalar (26034).

Dejar un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *