Gaintza – INTZAKO DORREA (1.431m) (MALLOAK) – Amezketa

TRACK GPX

ORRIA

DESKRIBAPENA

Nafarroako Araitz ibarrean kokaturik dagoen Gaintza (01035) herri polit honetatik hasiko dugu ibilaldia.  Hego-mendebaldeko norabidean gorantz joango gara eta goi aldean dagoen auzoko azken etxeen ondoan eskumara doan bidea hartuko dugu (02035). Gorago, Matxindoko etxearen ondoan (03035),  ezkerra doan bidea hartu behar dugu. Bi baserriren  gain aldean kokatzen garenean (04035) eskumara joko  dugu, mendebaldera. Aurrerago, 500 metrotara gutxi gorabehera, ezkerrera abiatu behar gara.  Eta berriz ere, monolito bat aurkituko dugun tokian (05035), ezkerrera, hego-ekialdera, biratu behar dugu.

Gorantz jarraituko dugu eta pixkanaka zuhaiztian sartuko gara;  mugarri bat duen hesi batera helduko gara (06035), ondoren iturri bat aurkituko dugu (07035). Aldapa zail batzuk gainditu ondoren mendi-lepora iritsiko gara(08035). Hemen ikustatuko dugu gure helburua izango den gailurra  ezker aldera dagoela, hego-ekialdera. Laster igoko gara Aralar mendiko tontorrik garaienera, Intzako dorrea/Soilazbizkargaina (1.431m) (09035).

Gauden gailurretik  jarraitzeko, sakonunea eskuma aldetik ertzatu dezakegu edo berriro aurreko mendi-lepora jaitsi eta hemendik Aldaon (1.411m) gainera heldu (10.035). Oraingoan, ipar norabidean, mendi gailurretik joatea dagokigu, eta  hainbat tontorretatik igaroko gara: Egurbide (1.317m) (11035) lehenengo, Beoin (1.350m) (12035) ondoren, eta azkenik Uakorri (1.306m) (13035).

Astunalde mendi-lepora jaitsiko gara (14035);  ezkerrera 90ºko bira egingo dugu  eta beheranzko norabidea hartuko dugu hego-mendebalderantz. Txabola batzuen ondotik igaroko gara eta  Arrizaga erreka aurkituko dugu (15035); eskumara biratu eta errekaren ondotik, Amezketara doan  jaitsierako bidean gaude. Beherago erreka egurrezko zubi gainetik zeharkatu eta pista zabala jarraituko dugu  250 metro gutxi gorabehera (16035).  Hemen pista alde batera utzi eta eskumara doan bidexka hartu behar dugu; beherago aurretik utzi dugun pista zeharkatu (17035) eta bidexkatik jarraituko dugu.  Bertsolari eta plazagizon gipuzkoar famatua izan zen Pernando Amezketarra  jaio zen baserriaren ondotik igaro eta gero,  laster, Amezketa herrira (18035) ailegatuko gara.

DESCRIPCION

Partimos del bonito pueblo navarro de Gaintza (01035) ubicado en el valle de Araitz, subimos en dirección SO, al llegar al las últimas casas del barrio alto tomamos el camino de la dcha (02035). Más arriba a la altura de la casa Matxindoko (03035) tomamos el camino de la izda. Al llegar a la parte alta de dos caserios (04035) giramos  a la derecha Oeste.  Quinientos metros más arriba seguimos por la izquierda. Alcanzamos una zona donde veremos un monolito de piedra (05035) y  giramos a la izquierda SSE.

Seguimos subiendo y poco a poco nos vamos adentrando en el arbolado, llegamos a la altura de una valla con un hito (06035), luego  nos toparemos con una fuente (07035) donde podemos llenar las cantimploras. Tras superar unas fuertes rampas llegaremos al collado (08035) donde nuestro objetivo esta a nuestra izquierda SE, en breve llegaremos a la cima de Intzako dorrea 1431m (09035).

Desde aquí podemos optar por contornear la hondonada por la derecha o bajar de nuevo al collado anterior y desde aquí subir el Aldaon 1411m. (10035).Ahora toca crestear en dirección Norte pasando sucesivamente por Egurbide 1317m (11035), luego por Beoin 1350m (12035) y finalmente por Uakorri 1306m. (13035).

Bajamos al collado de Astunalde (14035), giramos 90º a la izquierda e iniciamos la bajada hacia el SO, pasaremos junto a unas bordas y seguimos bajando hasta llegar al rio Arrizaga (15035) giramos a la derecha e iniciamos la bajada hacia Amezketa paralelos a cauce del mencionado rio.  Más  abajo cruzamos el rio por un puente de madera y  bajamos por amplia pista durante unos 250 m. (16035) donde abandonaremos la pista y tomamos una senda por la derecha, más abajo nos cruzamos con la pista que antes hemos dejado (17035) la cruzamos y seguimos bajando por senda. Pasaremos junto al caserío donde nació el ilustre Pernado Amezketarra para llegar a Amezketa (18035).

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *