LXXIV. Memorial Bolunburu Krosa. Zirkuito berria eta ia 300 partaide Arraten igandean.

Eibarko Klub Deportiboak eta Gipuzkoako Atletismo Federazioak antolatuta, 2025eko Bolunburu Krosa, LXXIV. Bolunburu Oroigarria, abenduaren 14an jokatuko da, goizeko 10:30etatik aurrera, eta aspaldiko partez aurten ibilbide berria izango du.

Arrateko elizaren pareko zelaian hasita eta amaituta gauzatuko da Klubak antolatzen duen ohiko krossa, aurten bere 74. edizioan. Probaren antolakuntzarako, kolonietako instalazioak erabiliko dira aldagela eta idazkaritza gisa.

Ibilbide berriak, hein handi batean, 1970eko hamarkadako ibilbidea berreskuratzera dator, eta atleten zein ikusleen hurbiltasuna eta erosotasuna hobetzea espero da, Arrateko kanpetan izango baita krosaren gune nagusia. 2025eko Bolunburu Oroigarriaren krosaren kartelean antzerako ibilbidean gauzatutako krosetan Marcial Del Amo-k ateratako argazkiak ikus daitezke. Marcial del Amo Eibarko atletismoaren sustatzaile eta erreferentea izan zen urte askotan, gure Klubaren lehendakaria ere izan zen 1987-1988 urteetan.

Aurten, gainera, proba III. Euskal Kros Ligako parte izango da, eta Euskadiko Atletismo Federazioak (EAF-FVA), Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako federazioek, eta Euskal Herriko kros antolatzaileek elkarlanean antolatutako egutegi ofizialean kokatzen da.

Bolunburu Krosa izango da liga honetako azkenaurreko proba, eta ondoren, Amurrioko Nazioarteko Krosa jokatuko da abenduaren 28an.

Kategoriak eta ordutegiak

EIbarko LXXIV. Memorial Bolunburu Krossean kategoriak eta ordutegiak honako hauek izango dira ibilbide berrian:

  • 10:30 – SUB 16 + MASTER FEM (2.700 m | 2AB)
  • 10:50 – SUB 16 + MASTER MASC (2.700 m | 2AB)
  • 11:05 – SUB 18 + SUB 20 FEM/MASC (3.480 m | A + 2AB)
  • 11:30 – ABS + SUB23 FEM/MASC (6.750 m | 5ABC)
  • 12:05 – INFANTIL NESKAK (2.340 m | 3A)
  • 12:20 – INFANTIL MUTILAK (2.340 m | 3A)
  • 12:35 – ALEBIN NESKAK (1.380 m | 3C)
  • 12:50 – ALEBIN MUTILAK (1.380 m | 3C)
  • 13:00 – BENJAMIN LOKALAK (460 m | 1C)

Partaidetza zabala eta atleta eibartarren presentzia Arraten

Dagoeneko 28 klubeko 158 atleta federatuek eman dute izena igandean parte hartzeko LXXIV. Bolunburu Oroigarrian. Hemen duzue Gipuzkoako Atletismo Federazioak onartutako federatuen zerrenda osoa, Gainera Atletismo eskoletatik beste hainbeste infantil, alebin eta benjamin espero ditugu.

Hauek dira parte hartuko duten Eibartar korrikolari federatuak: Julen Teran, Roberto Gartzia, Marcos Untzetabarrenetxea, Nora Martinez eta Ugutz Gartzia.

Guztira, federatuen kategorian, 28 klub ezberdinetako atletek parte hartuko dute, horietako askok Araba eta Bizkaiatik etorriko dira. Gernikako Atletismo taldea da atleta federatu gehien inskribatu duen kluba, 30 atleta, eta jarraian Atletismo Laudio, 20 atleta laudiotarrak izango bait dira Arraten igandean. Hauek dira Bolunburu krosean izango diren klub guztiak:

Aloña-Mendi K.E. (3 atleta), Antoniano K.E. (atleta bat), Artunduaga (4 atleta), Atletico Renteria (atleta bat), Atletismo Laudio (20 atleta), Azk eta Azp Xeye Ake (10 atleta), Beste Bira Loiu (5 atleta), Bilbao Atletismo (3 atleta), C.A. Sendoa (2 atleta), C.D. Eibar (5 atleta), C.D. Hernani (4 atleta), Gasteizko C.A. El Prado (12 atleta), C.A. Oinkariak Amurrio (10 atleta), Castilla-Leon Ermua (9 atleta), Donostiako Jakintza Atletismo Kluba (4 atleta), Durango Kirol Taldea (2 atleta), Gernikako AT (30 atleta), Goierri Garaia (4 atleta), Mintxeta Atletismo Taldea (4 atleta), Mungia AT (1 atleta), Sopelanako Munarri (8 atleta), Super Amara BAT (5 atleta), Trikaia Atletismo Kluba ( atleta bat), Txindoki A.T. (3 atleta), Xanju Kirol Kluba (atleta bat), Zumaiako Triatloi (6 atleta), Zumeatarra (atleta bat), eta independiente bat.

Gainera, 12:05etatik aurrera antolatu diren gazteenentzat probetan, CD Eibar, Deporreko Atletismo Eskolako beste 16 gazte eman dute izena infantil, alebin eta benjamin kategorietan: Marina Morales, Saioa Guerrero, Maddi P. de Obanos, Lucía Arkotxa, Lucia Calvo, Isabel Pita, Luke Litago, Jone Hernández, Nicolás Cardenas, Jule Azurmendi, Markel Arrieta, Iker Caño, Amets Rubio, Markel Urain, Markel Laskurain eta Eider González. Guztira, 115 gazte eskolarrak eman dute izena.

Gonbidatuta zaude parte hartzera edo animatzera.

Giro aparta eta kirol-lehiaketa maila altua izango dira Arraten!

Ibilbidea Bolunburu 2025 Recorrido Cross Campa de Arrate
Ibilbidea Bolunburu 2025 Recorrido Cross Campa de Arrate

Bolunburu LXXIV. Oroigarri Krossa 2025. Kartela. Argazkiak Marcial Del Amo fondoa
Bolunburu LXXIV. Oroigarri Krossa 2025. Kartela. Argazkiak Marcial Del Amo fondoa

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.