Atletismo Eskola 2025-2026 martxan

Dagoeneko martxan dago Klubeko Atletismo Eskola 2025-2026 denboraldian. Klubeko Atletismo Eskola infantil (2012-2013), alebin (2014-2015) eta benjamin (2016-2017) kategoriek osatzen dute, aurten ia 40 neska-mutil gazte eman dute izena (baina norbaitek nahiko balu, oraindik apuntatu daiteke), eta aste honetan atletismo eskolako (2012-2017) gurasoen bilera izan da klubeko egoitzan.

Bertan aurkeztu ziren Atletismo Eskolaren helburuak eta gidalerroak eta hemen laburtzen ditugu:

ZER LANTZEN DUGU KLUB DEPORTIBOKO ATLETISMO ESKOLAN?

  • Atletismoaren disziplina guztiak lantzen saiatzen gara: Lasterketak, hesiak, jaurtiketak, jauziak eta martxa.
  • Aukera berdintasuna eskaintzen duen kirola emakume zein gizonentzat.
  • Kirol indibiduala izan arren norbanako zein talde baloreak lantzen dira.

ORDUTEGIA

  • Ordutegia, arratsaldeetan 17:25-18:45.
  • Jai egunak eskola egutegiak definituko ditu.
  • Irailak 9tik Ekainaren 5era.

LEHIAKETAK

  • Ez dira nahitaezkoak, baina esperientzia aberasgarriak dira gazteentzako.
  • Krossetara zein pistan antolatzen diren eskola lehiaketetara joaten gara, Gipuzkoan zehar.
  • Izen-emate epeak txapelketentzat errespetatu egin behar dira, mesedez.
  • Krossak igandeetan ospatzen dira. Eibarren abenduak 14an izango da. Arraten, Bolumburu Oroigarria
  • Denboraldian zehar hainbat probak egiten dira Unben atletek markak egiteko, eta ondorioz Gipuzkoako txapelketetan parte hartu ahal izateko.
  • Gipuzkoako txapelketak normalean apirila-maiatzean dira: 3 jardunaldi bakarka, beste bat taldekakoa eta beste bat proba konbinatuena

MONITOREAK

Aurtengo denboraldiko monitoreak honakoak dira:

  • Kepa Markez (Atletismo Eskolako arduraduna)
  • Enara Magunazelaia
  • Markel Gutierrez
  • Nora Martinez

Hemen duzu informazio gehiago eta bestela hona idatzi dezakezu «atletismoa a bildua deporeibar.com»

CD Eibar Atletismo Eskola 2025-2026
CD Eibar Atletismo Eskola 2025-2026
Atletismo Eskola 2025-26
Atletismo Eskola 2025-26

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.