Julen Teran Gipuzkoako Kros Txapelduna eta Master taldea Gipuzkoako bigarrena

Gaur goizean Oianguko zelaietan (Ordizian) ospatu da Txindoki Krosa, aurten 2025 urteko Gipuzkoako Kros Txapelketa ere bazena. Eguraldi ona lagun eta espero zena baino lokatz gutxiagorekin, goi mailako lasterketa bizi eta ikusgarria izan da. Bertan, Deporreko ordezkarien partaidetza arrakastatsua izan dugu.

CD Eibar atletismo taldeko Julen Teran izan da irabazlea, 6.350 metro, hiru itzuli handi eta bat txiki, zituen ibilbidea 19:57 minututan egin ostean. Horrela, atleta eibartarrak iaz Arraten irabazitako titulua berretsi du, eta erakutsi du krosaren aditu sendoa dela. Bigarren postuan AZK ETA AZP XEYE Atletismo taldeko Bingen Arambarri helmugaratu da, 20:12 minuturekin, eta hirugarren izan da Goierri Garaia taldeko Imanol Inza (20:17). Proba berdinean, CD Eibar atletismo taldeko Txomin Osoro-k 8. postu txalogarria eskuratu du, 21:23 denborarekin.

Eibarko atletek emaitza bikainak lortu dituzte oro har. Master mailako CD Eibar taldeak Gipuzkoako azpi-txapeldun titulua eskuratu du, Atletico San Sebastian taldearen atzetik eta Goierri Garaiaren aurretik. Master taldea honako atletek osatu dute: Iñigo Trokaola, 3. postuan sailkatua, Roberto Gartzia, 7. postuan eta Marcos Untzetaberrenetxea, 13. postua helmugan, probarako prestatutako ibilbideak 2.750 metro zituelarik.

Bestetik, emaitza onak lortu dituzte Deporreko gazteenek: Ugaitz Gartzia laugarrena sailkatu da gizonezkoen Sub 20 kategorian, hirugarren sailkatua izan den Super Amara BAT-eko Urko Ibarguen-en denbora berdinarekin (11:53); eta Nora Martinez laugarrena sailkatu da ere bai Sub 18 kategorian emakumezkoetan, hirugarren izan den Real Sociedad taldeko Anne Campanillas-etik oso gertu. Sub 20 zein Sub 18 proba biak 3.830 metro (bi itzuli handi) zituen zirkuituan gauzatu dira.

Atletismo eskolako Jone Hernandez (benjamin kategoria) eskolarren Gipuzkoako txapelketan parte hartu du.

Gipuzkoako Txapelketa Master Sailkapena Taldeka
Gipuzkoako Txapelketa Master Sailkapena Taldeka

Zorionak guztiei lan bikainagatik eta Julen Teran-i bereziki, Gipuzkoako txapeldun izateagatik berriro!

Julen Teran Gipuzkoako Kros Txapelduna 2025, Argazkia Gabriel Beldarrain
Julen Teran Gipuzkoako Kros Txapelduna 2025
Ugutz Gartzia (Eibar KE) Ordiziako Krosean, lasterketa buruko laukotean, Ekhi Cívico (Tolosa), Julen Mendoza eta Urko Ibarguen-ekin batera (Super Amara BAT), Argazkia Gabriel Beldarrain
Ugutz Gartzia (Eibar KE) Ordiziako Krosean, lasterketa buruko laukotean, Ekhi Cívico (Tolosa), Julen Mendoza eta Urko Ibarguen-ekin batera (Super Amara BAT)
Txindoki Krosa. Gipuzkoako Kros Txapelketa
Txindoki Krosa. Gipuzkoako Kros Txapelketa
Ordizia Krosa. Ordutegia eta Ibilbidea
Ordizia Krosa. Ordutegia eta Ibilbidea

Argazkiak: EKD, Gabriel Beldarrain, Txindoki Atletismo Taldea.

Klub Deportibo Eibar atletismo taldeko ordezkariak 2025 Gipuzkoako Txapelketan
Klub Deportibo Eibar atletismo taldeko ordezkariak 2025 Gipuzkoako Txapelketan EKD

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.