Julen Teran (absolutua), Ugaitz Gartzia (U20), Nora Martinez (U18) irabazle eta Isabel Pita 2. alebina Arraten 2025eko Bolunburu krosean

Eguraldia lagun, gaur goizean 2025 urteko Bolunburu Oroigarria ospatu da Arraten, bere 74. edizioan, Eibarko Klub Deportiboak eta Gipuzkoako Atletismo Federazioak antolatuta, III. Euskal Kros Ligako parte izan dena ere bai.
Goizeko 10:30etatik eguerdirarte izan dira lasterketak kategoria ezberdinetan, 300 atleta inguru parte hartu dute eta emaitza nabarmenak lortu dituzte Eibarko Klub Deportiboko atletek.

Bideo egilea. Iker Martinez

Julen Teran irabazle Federatu absolutuetan


Maila absolutuan CD Eibar Atletismo taldeko Julen Teran Belastegi izan da irabazle 22 minutu eta 47 segundo eman ondoren probako 6.750 metroak egiteko, Azk eta Azp Xeye Ake-ko Bingen Aranberri (23’28 min.) eta Mintxeta Atletismo Taldeko Iñigo Lariz-en (23’44 min) aurretik. Lehen 10 sailkatuak kategoria absolutuan honako hauek izan dira.

Bolunburu 2025 Top 10 Absolutua
Bolunburu 2025 Top 10 Absolutua

Emakumezko absolutuan Goierri Garaia taldeko Ainhoa Sanz izan da irabazle (25’26 min) Atletismo Laudiko Haizea Solaun-en (20`29 min.) aurretik.

Ugaitz Gartzia (U20) eta Nora Martinez (U18) kategoriako irabazle

Sub 18 eta Sub 20 kategorietan emaitza bikainak lortu dituzte Ugaitz Gartzia (U20) eta Nora Martinez (U18) beraien probak irabaziz. Ugaitz Gartziak (11`25 minutu) atzean utzi ditu Super Amara Bidasoa Atletiko Taldeko Urko Ibarguen (11`36) eta Gorka Garcia (12`22). Hemen ondoren sailkatu direnen zerrenda:

Bolunburu 2025 Top_S18-20_mutilak
Bolunburu 2025 Top S18-20 mutilak

Bikain aritu da CD Eibar Atletismo Taldeko Nora Martinez Baroja 14’34 minutuko denborarekin irabazle amaitu du bere proba, 18 urte azpiko emakumezkoena, Atletismo Laudio-ko Sara El Kahli Ibarretxe (15`08 min) eta Mikele Aldama Larrea-ren (15`49 min) aurretik. Hemen sailkapena eta podium-eko argazkia.

Bolunburu 2025 Top 3 Emakumezkoak sub 18
Bolunburu 2025 Top 3 Emakumezkoak sub 18
U18 emakumezkoen podium-a 2025 Bolunburu Oroigarrian.
U18 emakumezkoen podium-a 2025 Bolunburu Oroigarrian.

Deporreko Atletismo Eskolako gazteek bikain

Atletismo eskolako gazteek gogor aritu dira ere bai eta emaitza politak lortu dituzte parte hartu duten proba guztietan.

Alebin nesketan Deporreko Atletismo Eskolako Isabel Pita Lozano (5:43 min) bigarren postua eskuratu du, Azk eta Azp Xeye Ake-ko Mara Lizaso Oyarzabal-ren (5:37 min) atzetik eta Real Sociedad-eko Elsa Rodriguez Perez-Mosso (5:44 min) aurretik.

Gainera alebin eta benjamin kategorietan partaidetza zabala izan du Eibarko Klub Deportiboko Atletismo Eskolak: Marina Morales, Saioa Guerrero, Maddi P. de Obanos, Lucía Arkotxa, Lucia Calvo, Isabel Pita, Luke Litago, Jone Hernández, Nicolás Cardenas, Jule Azurmendi, Markel Arrieta, Iker Caño, Amets Rubio, Markel Urain, Markel Laskurain eta Eider González.

Zorionak eta eskerrik asko antolatzaile, babesle, borondatezko laguntzaile, ikusle, entrenatzaile eta parte hartzaile guztiei!

CD Eibar Atletismo eskolako gazte taldea, 2025 Bolunburu Oroigarria Krosean
CD Eibar Atletismo eskolako gazte taldea, 2025 Bolunburu Oroigarria Krosean
Bolunburu 2025 Arraten. Garazi Alzola eta Uxue Rodriguez leia bizian.
Bolunburu 2025 Arraten. Garazi Alzola eta Uxue Rodriguez leia bizian.
Julen Teran (ezkerrean) eta Nora Martinez (eskuman) Bolunburua ibilbidean
Julen Teran (ezkerrean) eta Nora Martinez (eskuman) Bolunburua ibilbidean
Gazteen Podium-a
Gazteen Podium-a
Deporreko Atletismo Eskolako hainbat atleta pozik parte hartzearekin
Deporreko Atletismo Eskolako hainbat atleta pozik parte hartzearekin
Ikusleek gazteen lasterketak jarraitzen
Ikusleek gazteen lasterketak jarraitzen

Argazkiak: EKD/CDE, Arrate Gutierrez, Olga, Lara Larreategi

Julen Teran, lasterketa buruan Bolunburu Krosean 2025. Argazkia Arrate Gutierrez
Julen Teran, lasterketa buruan Bolunburu Krosean 2025. Argazkia Arrate Gutierrez

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.