Hernani (UGALDETXO) – Oiartzun (ALTZIBAR)

 

 

I TRAVESÍA PARQUE NATURAL AIAKO HARRIA

HERNANI (UGALDETXO) – OIARTZUN (ALTZIBAR)

 

Descargar el track

 

Descargar los waypoints

 

Aiako Harriko parke naturala zeharkatzen duen ibilaldiaren lehen etapa hau Hernaniko Ugaldetxo auzoan hasiko dugu. L Ibaia eta taberna artean dagoen pista hartuko dugu eta 200m  ibili ondoren, ezkerreko pista hartuko dugu Lizarregiko leporantz, beti ere, GR 121aren marka txuri gorriak segiz.  Bidegurutze baten eskumako pista hartuko dugu eta Aparraingo atsedenlekua pasa ondoren, beste bidegurutze baten eskumako zidorra hartuko dugu. Aldapa gogor bat zig-zagean igo ondoren Lizarregiko lepora iritsiko gara (2,9 km). Bertatik, nahi duenak, Urdaburuko tontorrera igotzeko aukera izango du, bestela, mendiaren iparraldeko magaletik doan pista hartuko dugu Malbazar aldera. Pagosardeko atsedenlekua pasa eta beti ere marka txuri gorriak segita Malbazarrera iritsiko gara, iturri bat pasa ondoren (5,6 km)

 

                Malbazarren eskumako pista hartuko dugu eta 300 metro aurrerago, nahi duenak, Aldurako tontorrera igotzeko aukera izango du. Beste aukera mendiaren hegoaldeko magaletik doan pista jarraitzea da eta poliki poliki jeisten, Iruritako txabolara iritsiko gara, beti ere GR 121a segiz (8,7 km). Iruritako txabola pasa eta zuzen zidor bat hartuko dugu goruntz hasieran eta ezkerrerantz ondoren. Beste iturri bat pasa ondoren Otraitzeko atsedenlekura iritsiko gara (10 km). ADI: Bertan norabide aldaketa bortitz baten ostean, Zariako tontorrera igoera hasiko dugu, hemen ere marka txuri gorriak segiz. Zariatik Aiako Harriko tontorretako ikuspegi ezin hobea izango dugu (11,2 km)

 

                Antena pasa eta gainez gain Uzpuruko lepora iritsiko gara (bertatik Oiartzundik Artikutzara doan bidea igarotzen da). Uzpuru atzean utzi eta gainez gain Kausoroko lepora iritsiko gara. (12,8 km) Hemen GR 121aren marka txuri-gorriak utziko ditugu eta errepidea igaroz, ezkerrera basora sartzen den pista hartuko dugu, marka txuri horiak jarraituz. Pagomotzen baso ikusgarri bat pasa ondoren Oianlekuko mairubaratzera iritsiko gara (14,4 km) Parkeko leku esanguratsuenetako batetik igarotzen ari gara. ADI: Ataka bat igaro eta marka txuri horiak jarraituz jeisten hasiko gara. 200 metro beherago eskumara doan pista hartu eta Zaldinera iritsiko gara, bertatik Pillotasorora jeisteko(16,7 km) Hemen Artikutza eta Oiartzun lotzen zituen trenbide zaharraren bidea erabiliko dugu ibilaldian aurrera egiteko PR-Gi 1007a jarraituz, Zorrola aldera. 200 metro trenaren bide zaharretik ibili ondoren, eta harrizko egitura erori batera iritsi aurretik, ADI: ezkerretara senda txiki bat hartu behar da markak segiz.

 

                Aldapa zig-zagean jeitsi ondoren, pistan ezkerretara hartuko dugu eta iturri bat pasa ondoren igotzen hasiko gara. 100 metro aurrerago eskumara jeisten den pista hartuko dugu. ADI: jeisten ari garela, momentu batetan, pista utzi eta eskumatara, nahiko zikina dagoen bide bat hartu behar da, marka txuri horiak segiz. Gurdibide hau ia pasaezina dagoenez ezkerrean sortu den senda batetik segiko dugu, bidea paraleloan jarraituz. Jeitsiera gogor baten ostean, bidegurutzean ezkerrera hartuko dugu eta bertatik Zorrolako zubira iritsiko gara. Ibaia gurutzatu gabe, berriz ere Artikutzako trenbide zaharretik jarraituko dugu Karrikara norabidean. Zorrolako zubia pasa eta 50 metrotara eskumara trenbide zaharraren “plano inklinatua”** ikus daiteke. Momentu batean, tunel bat pasa ondoren ibaia beste aldera pasako dugu zentral elektriko zahar baten ondotik. Pista jarraituz Karrika (21,4 km) auzora iritsiko gara. Bertatik errepidea segi eta berehala Altzibar auzora iritsiko gara (23 km).

** Plano inklinatua: Trenbideetan desnibel handiak gainditzeko erabiltzen zen kontrapeso bidezko sistema. Orokorrean goiko bagoia mineralez kargatuta zegoen eta behekoa urez betetzen zen kontrapesua egiteko  helburuarekin. 

 

Igor Aldalur & Iker Espilla 2010/05/22

 

 

 


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude