Larunbatean jokatuko da Eibarko Hiria 36. Xake Txapelketa

Bi urteko etenaren ostean larunbatean arratsaldeko 16:30tatik aurrera jokatuko da Untzaga plazan Jose Mari Kruzetaren omenezko Eibarko Hiria 36. Xake Txapelketa Eibarko Klub Deportiboak antolatuta.

Euskal Herri guztiko 16 talderen partehartzearekin, arratsalde guztian zehar, 5 minutuko partidak jokatuko dituzte bertaratutako jokalariek. Partida modalitate hau xakeak duen bizi eta ikusgarriena da, minutu gutxiren buruan bukatu behar izaten baitute partida jokalariek.

Untzagan izango dira larunbatean azken edizioetako txapeldunak, Donostiako Gros Xake Taldea edo Errenteriako Fomento Cultural; eta baita Arrasate, Hondarribia, Beasain edo Gasteizko taldeak ere, batzuk esatearren.

Partidak Untzaga plazan jokatuko dira, horrela Klub Deportiboak duen xakea kalera ateratzeko helburua betez. Eguraldiak lagunduko ez balu, partidak Udaletxearen arkupean jokatuko dira.

El sábado se jugará la 36ª edición del Torneo Ciudad de Eibar de Ajedrez

Tras dos años de obligado parón, a partir de las 16:30 horas del sábado se disputará en Untzaga la 36ª edición del Torneo Ciudad de Eibar – Memorial Jose Mari Kruzeta de ajedrez organizado por el Club Deportivo Eibar.

Con la participación de jugadores de 16 equipos de toda Euskal Herria que disputarán durante toda la tarde del sábado partidas de 5 minutos de tiempo. Estas partidas constituyen la modalidad conocida como “ajedrez relámpago” y es la más espectacular de todas, dado que los jugadores deben terminar sus partidas en un breve espacio de tiempo.

El sábado estarán en Untzaga los vencedores de años anteriores, los jugadores del del Gros Xake Taldea de Donostia y del Fomento Cultural de Errenteria; y también jugadores de los equipos de Arrasate, Hondarribia, Beasain o Gasteiz, por citar a algunos.

Las partidas se disputarán al aire libre en la plaza Untzaga, cumpliendo la misión del Club Deportivo Eibar de sacar el ajedrez a las calles de Eibar; de no acompañar el tiempo, las partidas se jugarán debajo del Ayuntamiento.

Uztailaren 2an jokatuko da Eibarko Hiria 36. Txapelketa

2 urtean jokatu gabe egon ostean aurten berriz bueltan gara! Uztailaren 2an berriz ere Untzaga plaza xakez beteko dugu.

Bidali ditugu jada ohiko gonbidapenak, taulak eta piezak prest ditugu, erlojuentzat pila berriak erosi ditugu eta xake erraldoia ere badugu hurbiltzen den jendearentzat!

Laster hasiko dira taldeak beren partehartzea baieztatzen eta gu berriz ere lagun guztiak ikusteko irrikaz gaude. Bazatoz?

Hirugarren mailako txapeldunak!

Urtarriletik apirilera jokatu den Gipuzkoako Taldekako Xake Txapelketan talde bakarra aurkeztu genuen Deporreko xake taldeak, hirugarren mailan, eta aurreikusitako partida guztiak jokatu ostean, taldea lehenengo postuan sailkatu da eta ondorioz datorren urtean bigarren mailan jokatzeko txartela lortu du.

Azkenengo txandan Irungo Fiantxeto taldearen aurka 3.5-0.5 emaitzarekin garaitu ostean lortu zuen igoera Deporreko taldeak. Taldean, aurten, xake eskolako Aimar eta Unai jokalariek debuta egin dute, eta bereziki Aimarrek lortutako emaitzak nabarmentzekoak dira, bere lehenengo parte hartzean hainbat partida irabazi baititu.

Curso de iniciación al ajedrez para adultos

Desde la Comisión de Ajedrez vamos a organizar un curso de iniciación para adultos, que comenzará en mayo y durará hasta final de junio. Está dirigido a adultos y será de nivel 0 o inicación. El curso se impartirá los jueves en horario de 18:30 a 20:00 en las instalaciones del Club Deportivo Eibar en la calle Toribio Etxebarria 16.

Todos los interesados pueden obtener más información en la dirección de correo ajedrez@deporeibar.com o acudiendo al Club los viernes de 19:00 a 20:00. El precio del curso será de 30 € y el número de plazas está limitado.