Eibarko Astelenan jokatuko da Gipuzkoako Udaberri txapelketako Finala

Eibarko bi bikoteren arteko Udabarri Gipuzkoa txapelketako finalaurrekoa, partida oso borrokatua izan zen, oso kalitate onekoa, Narvaiza eta Aguirresarobe 9-1 irabazten hasi ziren arren, Azkargortak buruan jaso zuen  zorigaiztoko  pilotakada baten ostean, partiduak guztiz aldatu zuen kolorea eta partidua parekatua joan bazen ere, azken bultzada batean Azkargorta eta Conde 22-19 nagusitu ziren. Publikoak ederki gozatu zuen partidarekin eta lau pilotariei txalo zaparrada eskeini zieten partida amaieran.

Datorren ostiralean, martxoak 24, asteroko jaialdiak maila ikaragarria dakar: 19:00etan Astelena pilotalekuan Udaberri Gipuzkoako Mendebaldeko txapelketako finalaurrekoa jokatuko da  Ibarrak eta Caramanzanak osatutako EKD pilotako jubenil bikotea eta Aldazabal eta Egaña azkoitiarrak aurrez aurre izango dituena; eta ondoren Udaberri Gipuzkoako txapelketako final handian senior mailako  EKDko Azkargorta eta Conde eibartarrek eta Martin eta Ibargurenek osatutako legazpiar bikotearen artean izango da lehia.
Finala zoragarria iragartzen da eta pilota zale asko  erakartzea espero den jaialdia.

Debarroko Eskolartekoa Astelenan, martxoak 18

Astelena frontoia izango da larunbat honetan, martxoak 18, ESKOLARTEKO Txapelketako bigarren faseko azken jardunaldiaren egoitza, eta bertan izango dira Debarroko pilota eskola ezberdinetako pilotari benjaminak, hala nola Soraluze, Bergara, Arrasate, Oñati eta Eibarkoak bertakoak.


Jaialdia arratsaldeko 16:00ean hasiko da eta aldi berean jokatuko dira partidak aurrean eta errebotean, parte hartzen duten herri ezberdinetako ordezkarien artekoak. Formatu berria aurtengoa, oso dinamikoa, 8 tantuko partidatxoak, lelengo bi bakarkako eta bukatzeko binakakoa, parte hartzen duten pilota eskolen artean.

EKD taldeko pilotari seniorrak alkarren aurka final erdietan Astelenan

EKD piloa taldeko piltoari seniorrak finalerdira iritsi dira eta alkarren aurka jokatu beharko dute ostiral hontan, martxoak 17, arratsaldeko 20:00etan Astelena frontoian jokatuko den partiduan.

Txapelketa bikaina gure seniorrak egiten ari direna, bi bikoteak finalerdira iristea lortu dute ta oin aurrez aurre izango dira. Finalean eibartar bikote bat ziurtatuta daukagu.

Bejondeiela!!

Lagunak kantxatik kanpo, arerioak izango dira hurrengo ostiralian.

EKD Pilota taldeko Kadeteak eta seniorrak final laurdenetan Udaberri Eskuz binakako Txapelketan

Aste honetarako, Eibarko EKD Pilota taldeko kartelerak itxura interesgarria du: ostiraletako asteroko jaialdian, martxoaren 10ean, 19:00etan hasita, Azkargorta eta Conde seniorrek etxean errepikatzen dute Aloñamendi 2 ren aurka, Udaberri Eskuz Binakako Txapelketako final laurdenetako partidan. Txapelketa bikaina benetan bikote eibartarrak egin duena.
Gipuzkoako Txapelketako eskuz binakakoan Errendimendu kategorian, bigarren faseko azken jardunaldian, Eibarko infantilen bi bikoteek ere etxean jokatzen dute ostiralean: Amillategi eta Varonak Gabarain eta Lasa Tolosarrak hartuko dituzte aurrez aurre eta Gil eta Del Reyk, Urretxuko Gabarain eta Mendizabalen aurka jokatuko dute, bikote biek final laurdenetara sartzeko puntuak eskuratu nahian.
Azpilikueta eta Gisasola kadeteek, Udaberri eskuz binakako txapelketako final laurdenetako partida jokatzen dute Astelena frontoian ostiralean, Elola eta Perurena bikote tolosarraren aurka.
Ibarra eta Caramanzana jubenil bikoteak Lasarten jokatuko du martxoaren 12an, igandean, goizeko 11:00etan Diaz de Guereñu eta Urdampilletaren aurka.

Bestalde, Eibarko II. Paleta Goma Txapalektan, asteburu honetan honako karteldegia izango du: asteartean 20:30ean Bengoetxeak eta Etxanizek, Aboitiz eta Isasiren aurka jokatuko dute. Hilaren 9an, osteguna, Iker eta Titok osatutako bikoteak Iosu eta Guinea izango dituzte aurkari, eta larunbatean, hilak 11, goizeko 9:00etan hasiko den pala jaialdian, Ibarbia eta Urainek Guisasola II.a eta Gaztelu izango dituzte aurkari; jarraian, Ivan eta Sastrek, Arizaga eta Baroja izango dituzte aurkari eta, azkenik, Zabala eta Txirloi, Mendibe eta Conderen aurka jokatuko dute

Azkargorta eta Conde seniorrak Udaberri Txapelektako final laurdenetan daude.
Azpilikueta eta Gisasola kadeteak ere final laurdenetan dira, pasa den astean Elgoibarren irabazi ostean.

Pasa den asteko emaitzak

Udaberri Eskuz Binakako Txapelketan, Ibarra eta Caramanzana jubenil bikoteak 12-22 galdu zuten Hernaniko bikotearen aurka Astelenan 7 tantuko abantailarekin hasi zen partidan eibartarrentzat, baina bisitariek aldea laburtzea lortu zuten tantoz tanto eta konfiantzaz, partidua bereganatzea lortu zuten.

Azkargorta eta Conde seniorrek, partida oso konpletua jokatu zuten eta 22-12 irabazi zieten oñatiar bikoteari, Udaberri eskuz binakako final-laurdenetarako sailkatzea lortuz; aldiz, Azpilikueta eta Gisasola kadeteek 5-22ko markagailu eroso batekin bereganatu zituzten jokoan zeuden bi puntuak Elgoibarren bertako bikotearen aurka.


Errendimendu kategoriako Gipuzkoako eskuz binakako txapelketari dagokionez, Amillategi -Varona eta Gil – Del Reyk osatutako Eibarko infantil bikoteek, Urretxu eta Tolosaren aurka galdu behar izan zuten 18-17 eta 18-10 urrenez urren.

Igandean jokatu zen IUdaberri Paleta Gomazko partidan, Ginea eta Soriak osatutako bikote armaginak 19-25 galdu zuen Errenteriaren aurka

Eibarko II.Paleta Gomazko Txapelketako emaitzak honako hauek:

Sarobe/Beton 25 – Amos/Gisa 15 ; Bengoetxea/Etxaniz 25 – Egaña/Alex 10 ; Zabala/Txirloi 25 – Narvaiza Aguirresarobe 15 ; Ivan/Jose 25 – Apraiz/Korta 14 ; Juanma / Zeni 25 – Azeri-Ubillos 10 ; Etor/Agirrebeña 25 – Trontxo / Argoitz 11.

Mikel Guinea eta David Soria, Udaberri Paleta Goma binakakoan ari dira.
Ezkerretik hasita, Narvaiza, Aguirresarobe, Txirloi eta Zabala palistak Eibarko II. Paleta goma Txapelketan.

Asteko kartelera bete betea

Aste honetako kartelera betea dator: martxoaren 3an, ostirala, Astelena pilotalekuan asteroko jaialdian, Udaberriko eskuz binakako txapelketako lehen faseko azkenaurreko jardunaldia, 19:00etan hasita, EKD PIlota taldeko, Ibarra eta Caramanzana jubenil bikoteak , Hernaniko Manterola eta Azpeitia izango dituzte aurrez aurre. Jarraian, Azkargorta eta Conde eibartarrak ikusiko ditugu senior mailan, Oñatiko Loiti eta Ugarteren aurka jokatuko dutenak. Martxoaren 5ean, igandea, goizeko 9etan, Udaberri txapelketako paleta gomazko partida, Guinea eta Soria palista eibartarrak, ErrenteriakoAizcorreta eta Izquierdoren aurka jokatuko dute.


Etxetik kanpo, martxoaren 3an, ostirala, 18:30ean Elgoibarko Ikastolako frontoian, Udaberri txapelketako azken jardunaldian kadeteen mailan, Azpilikueta eta Gisasola armaginak , Algunakeko Bergua eta Uranga izango dituzte aurrez aurre, eta irabaziz gero bigarren faserako pasabide zuzena ematen die. Ostiralean, hilak 3, Urretxuko Ederrena pilotalekuan, Gipuzkoako Eskuz BinakakoTxapelketa EKD taldeko Amillategi eta Varona infantilek Mendizabal eta Garmendia izango dituzte aurrez aurre eta Tolosako Beotibar pilotalekuan Gil eta Del Rey eibartarr infantilek, Gabarain eta Lasa izango dituzte aurkari. Beotibarren baita ere, baina martxoaren 4an, 10:30ean, Udaberri eskuz binakako txapelketaren barruan, Araolaza eta Urkiaga kadete eibartar bikoteak Perurena eta Elola ren aurka jokatuko dute.

Eibarko II. Paleta Goma Txapelketari dagokionez : ostiralian jokatuko dute 17:45tan hasita Zabala eta Txirloi, Narvaiza eta Aguirresaroberen aurka. ostiralian azken oduan, esku pilotako partiduek eta gero, Ivan eta Jose, Apraiz eta Kortaren aurka neurtuko dira.

Igandean martxoak 5, Juanma eta Zeni, Azeri eta Ubillosen kontra eta bukatzeko Etor-Agirrebeña, Trontxo eta Argoitzen kontra.

Aste buruko kartelera

Ostegunian, otsailak 16, iluntzeko 20:30ean, Eibarko II. Gomazko paleta Txapelketako bigarren jardunaldiko partidu bat jokatuko da Astelena frontoian. Egaña eta Alex-ek osatutako bikoteak, Aboitiz eta Isasi izango dituzte aurrez aurre.

Otsailaren 17an, ostirala, asteroko ohiko jaialdia Astelena frontoian:  Pilota Eskolako txikienen arteko lagunarteko partidarekin hasiko da jaialdia, 18:15ean. Ondoren, 19:00etan, Udaberri txapelketako seigarren jardunaldiko partida ofiziala jokatuko da, jubenilen kategorian, non Ibarra eta Caramanzana EKD Pilota taldeko ordezkariek,  Etxaniz eta Juaristik osatutako bikote azkoitiarrari aurre egin beharko diote. .
Jaialdiari amaiera emateko, goma paletako zaleek   Eibarko II. Gomazko paleta Txapelketako  partida batekin gozatu ahal izango dute. Gorriz Tota eta Yurgui ,   Arkaitz eta Anek osatutako bikotearan aurka neurtuko dira.
Igandean, hilaren 19an, goizean,  Eibarko II. Gomazko paleta Txapelketako   bigarren jardunaldia.  Goizeko 9:00etan hasita: Ikerrek eta Titok osatutako bikoteak Etxaburu eta Aguirrebeña izango dituzte aurrez aurre; Azpilikueta eta Undak berriz, Bengoa eta Kepa izango dituzte aurkari eta jardunaldia amaitzeko, Apraizek eta Kortak Baroja eta Arizagaren aurkako partida defendatuko dute.

Eibarko II.Paleta Gomazko Txapelketa ere martxan da

Gipuzkoako txapelketako lehen faseko azken jardunaldia jokatu zuten Errendimendu mailako infantilak eta Eibarko EKD taldeko pilotariak sendo dabiltza. Amillategi eta Varonak garaipena lortu zuten Astelenan 18-9 Oñatiko bikotearen aurka eta Del Rey eta Gilek ere partidua bereganatu zuten Aretxabaletan 3-18ko emaitzarekin.

Udaberri txapelketan ari dira federatuak, lehen faseko azken jardunaldietan: Azkargorta eta Conde senior bikoteak ezin izan zituen partiduko bi puntuak lortu ostiralean Astelenan gutxi gatik , partidu bikaina jokatu ostean, aurkariak gailendu zitzaizkien 20-22.

Jubenil bikoteak ere 22-8 galdu zuen Oiartzungo Madalensorto pilotalekuan ostiralean, oso sendo aritu ziren aurkarien kontra.

Paleta gomako Udabrri binakako txapelketan berriz, Eibarko bikoteak 16-25 irabazi zion Mundarroko bikoteari.

Igande goizeko paleta gomazko Eibarko II. Txapelketako lehen jardunaldian, jende ugari gerturatu zen Astelena frontoira. Hamabi bikote izan ziren aurrez aurre liguillako lehenengo norgehiagokan eta esku pilotan urtetan dabiltzan Narvaiza eta Aguirresarobek paleta goma jokoan egin duten aurreneko debutean, ezusteko hasiera eman zioten partiduari, atzeko aldean bizitasunakin eta aurrean tantuak bukatuz, 8-2ko emaitza lortuz. Partidua aurreratu ahala, aldea murrizten joan zen 11ko berdinketararte eta tanto hortatik aurrera, aurkarien alde erori ziren ia tantu guztiak, joko oso sendoa erakutsiz, ta hasiberrien akats batzuk aprobetzatuz, 14-25eko garaipena lortu zuten Soria eta Lombraña palista beteranoek.
Maila ona eta ikuskizun bikaina Eibarko II. Paleta Gomazko Txapelketan.

Gogotsu dabiltza pilotariak!!

Emaitza onak lortu zituzten joan den astean Eibarko Klub Deportiboko pilotariek: infantil mailan, Del Rey eta Gilek osatutako bikoteak 18-4 irabazi zion Astelena frontoian Olaldeko bikoteari eta Amillategi eta Varona armagileek ere 7-18 irabazi zuten Azkoitian .
Narvaiza eta Aguirresarobe seniorrek oso garaipen garrantzitsua lortu zuten Udaberri Eskuz binakako txapelketan Aretxabaletaren aurka, partida ikusgarri batean, lehia estua eta bukaera zirraragarria izan zuena, aurreko kuadroetan tanto ikusgarriekin. Garaipen honek, gainera, multzoko bigarren jartzen ditu eta gainontzekoengandik distantzia areagotu egiten ditu.
Kadete mailan, Araolazak eta Urkiagak ezin izan zuten etxean irabazi azpeitiarren aurka, eta ostiral honetan, hilak 10, Oñatiko Zubikoa pilotalekuan, Biain eta Lizarralderen aurka neurtuko dituzte indarrak postuak berreskuratzeko sailkapenean. Azpilikuetak eta Gisasolak hauek bai, bi puntuak lortu zituzten Tolosako Beotibarren, oso puntu garrantzitsuak multzoko lehen postua jartzen direlarik.
Joan den ostiralean Astelenan jaialdia itxi zuen gomazko paleta partiduan, Soriak eta Gineak osatutako eibartar bikoteak garaipena lortu zuen Igeldoko Lizarazu eta Zubeldiaren aurka, hasiera batean parekatua izan bazen ere, behartu gabeko akats batzuen ostean, 25-16 gailendu ziren armaginak eta Udaberri de Paleta Goma txapelketaren barruan aurrera jarraitzeko aukerak mantentzen dituzte.

Asteburu honetako jardunaldirako, Ibarra eta Caramanzana gjubenilek, Mitxelena eta Olaiz oiartzuarren aurka jokatuko dute herri horretako Madalensoro frontoian otsailaren ostiralean.

Astelena pilotalekuan ostiraleko asteroko jaialdia Eibarko Pilota Eskolako txikienen arteko partidarekin hasiko da, 18:15ean. Jarraian, Gipuzkoako Errendimendu Txapelketaren barruan, Amillategik eta Varonak osatutako Eibarko infantil bikoteak, 19:00etan, Oñatiko Azkue eta Egurbideren aurkako partida defendatu beharko du eta amaitzeko, Udaberri eskuz binakako partida ikusi ahal izango dugu senior kategorian, Azkargorta eta Conde ordezkari eibartarren eta Donostiako Huegun eta Sorondoren artean.
Del Rey eta Gil infantilek berriz, Arbulo eta Sarasua izango dituzte aurkari ostiralean Aretxabaletan.
Gipuzkoako Errendimendu Txapelketako azken jardunaldi honetan, EKD Eibarko infantil mailako bi taldeak oso ondo kokatuta daude, biak euren multzoko bigarren postuan eta garaipenak bi taldeei bigarren faserako zuzeneko pasea ziurtatuko lieke gainerakoek egiten dutena kontuan izan gabe.

Astelena bizi bizi

Laugarren jardunaldia eta azkenaurrekoa,  Eskuz Binakako  Gipuzkoako  Txapelketa jokatzen ari diren Errendimenduko  bi bikote eibartarrentzat.
Joan den astean Zestoako bi taldeen aurka (18-15 etxetik kanpo eta 10-18 Astelenan 10-18) garaipenik lortu ez arren, dagozkien multzoetan bigarren eta hirugarren postuetan jarraitzen dute eibartaraketa gogo handiz aurre egiten diete aste honetako partiduei.
Del Rey eta Gilek, Antzuolako Irizar eta Iturbe  izango dituzte aurkari aste honetan ostiralean otsailak 3 Eibarko Astelena pilotalekuan 19:00etan hasiko den jaialdian. Bere aldetik, Amillategik eta Varonak osatutako bikoteak, Alberdi eta Alkorta bisitatuko ditu Azkoitiko Gurea pilotalekuan, 19:30ean, ostiralean ere.

Laugarren jardunaldia ere Udaberri Eskuz Binakako Txapelketa jokatzen ari diran federatuentzat, kasu hontan txapelketa amaitzeko jardunaldi batzuk falta dira oraindik. 

Joan den astean Ataunen aurka amore eman behar izan zuten Araolaza eta Urkiaga kadeteek ostiral honetan, hilak 3, Eibarko Astelenan  jokatuko dute , Azpeitiko Aranguren eta  Iturralderen aurka. Bestalde, Azpilikueta eta Gisasolak, aurreko jardunaldian Oiartzunen aurka irabaztea lortu ez arren, multzoko lehen postuan jarraitzen dutenak,  kanpoan jokatuko dute aste honetan Tolosako Beotibarren Caminos eta Gartzia bikotearen aurka.

Senior mailan, Narvaizak eta Aguirresarobek, Aretxabaletako  Uribetxeberriak eta Zugastik osatutako bikotearen aurka neurtuko dituzte indarrak, Eibarko Astelena pilotalekuan ostiral arratsaldeko jaialdian. Atseden jardunaldia Azkargorta eta Conde armaginentzat, hiru garaipen jarraian lortuta, euren multzoko lehen postuan jarraitzen dutenak.

Laugarren jardunaldia eta azkenaurrekoa,  Eskuz Binakako  Gipuzkoako  Txapelketa jokatzen ari diren Errendimenduko  bi bikote eibartarrentzat.
Joan den astean Zestoako bi taldeen aurka (18-15 etxetik kanpo eta 10-18 Astelenan 10-18) garaipenik lortu ez arren, dagozkien multzoetan bigarren eta hirugarren postuetan jarraitzen dute eibartaraketa gogo handiz aurre egiten diete aste honetako partiduei.
Del Rey eta Gilek, Antzuolako Irizar eta Iturbe  izango dituzte aurkari aste honetan ostiralean otsailak 3 Eibarko Astelena pilotalekuan 19:00etan hasiko den jaialdian. Bere aldetik, Amillategik eta Varonak osatutako bikoteak, Alberdi eta Alkorta bisitatuko ditu Azkoitiko Gurea pilotalekuan, 19:30ean, ostiralean ere.

Laugarren jardunaldia ere Udaberri Eskuz Binakako Txapelketa jokatzen ari diran federatuentzat, kasu hontan txapelketa amaitzeko jardunaldi batzuk falta dira oraindik. 

Joan den astean Ataunen aurka amore eman behar izan zuten Araolaza eta Urkiaga kadeteek ostiral honetan, hilak 3, Eibarko Astelenan  jokatuko dute , Azpeitiko Aranguren eta  Iturralderen aurka. Bestalde, Azpilikueta eta Gisasolak, aurreko jardunaldian Oiartzunen aurka irabaztea lortu ez arren, multzoko lehen postuan jarraitzen dute eta  kanpoan jokatuko dute aste honetan Tolosako Beotibarren Caminos eta Gartzia bikotearen aurka.

Senior mailan, Narvaizak eta Aguirresarobek, Aretxabaletako  Uribetxeberriak eta Zugastik osatutako bikotearen aurka neurtuko dituzte indarrak, Eibarko Astelena pilotalekuan ostiral arratsaldeko jaialdian. Atseden jardunaldia Azkargorta eta Conde armaginentzat, hiru garaipen jarraian lortuta, euren multzoko lehen postuan jarraitzen dutenak.