Herritarren laguntza behar-beharrezkoa izango da, aurtengo programa aurrera ateratzeko; 50.urteurrena da eta asmo handiak ditugu eta martxan gabiltza; zu ere laguntzeko prest bazaude pasatu deporretik astelehenetan arratsaldeko 18:30etatik aurrera. Eskerrik asko
49. Euskal Jaia 2014: egitaraua
Hona hemen maiatzaren 23tik 25ra antolatuko dugun 49. Euskal Jaiaren egitaraua.
MAIATZAK 23, OSTIRALA
KALIAN JOLASIAN
Untzaga plazan Astixako begiraleek 5, 6 eta 7 urteko umeentzako jolasak dinamizatuko dituzte. Jolasak honako hauek izango dira: Zubiri-zubiri, zapitxoan, sokakoak, txingorka, gomakoak…
Umeek ikastetxeetan jolas-orduetan ikasi dituzten jolasak plazaratzen dira egun horretan. Hamar begirale egongo dira, bost multzotan banatuta. Bikote bakoitzak bere inguruko umeak jolastera gonbidatuko ditu, eta jolas desberdinak landuko dituzte.
Arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara Untzaga plazan.
Udaleko Euskara sailaren eskutik
EIBARKO KANTUZALEAK
19:30etatik 22:00etara herriko kaleak alaituko dituzte kantuz, eta jarraian,
MAGIA PARRASTAN
23:00etan, Untzagako karpan, Magia ikuskizuna Imanol Ituiñoren eskutik.
MAIATZAK 24, LARUNBATA
ARTISAU ETA BASERRITARREN AZOKA
10:00etatik 14:00etara Toribio Etxebarria kalean, Eibarko eta kanpoko artisauen azoka; Eibarko baserritarren azoka.
Artisauak:
1.- Arrate Bidasoro, kosmetika naturala
2.- Nieves Maidagan, telazko marko eta panpinak
3.- Marta Irusta, zilarra
4.- Iratxe Unanue, ume arropa pintatua
5.- Jone Perales, larrua
6.- Arrate Espilla / Karri kitchen, artilea eta liburua
7.- Ahiztak, tela pintatuak
8.- Aittu, erropa eta serigrafia
9.- Debako Arte Eskola
10.- Idoia Areta, argazkilaritza
11.- Ana Orozko, bitxigintza
12.- Eskulan, beira
13.- Manu Teresa, burdinezko lanak
14.- Miren Monasterio, bitxiak.
15.- Jose Luis Vivar, egur taila
16.- Elexamendi, larrugintza.
17.- Igor Unanue, egur taila
18.- Jesus Belaustegi, zeramika
19.- Anemona Studioa, serigrafia eta diseinu grafikoa
20.- Eider Diaz, bitxiak
21.- Mariasun Fernandez
22.- Janire Vila, bitxiak
23.- Haize Eroa, kosmetika naturala
24.- Txotxongillo tallarra
25.- Maria Baskaran, bitxiak
26.- Gorostidi, harri pintatuak
27.- Gabi, papel mache
28.- Victor, egur taila
29.- Bittor, pilotak
30.- Idoia Gabrek, erropa
31.- Nerea Agirre
32.- Bojarekin egindako bitxiak
Baserritarrak:
– Mandiola (gazta)
– Zelaieta (barazkaik)
– Sumendixa (barazkiak)
– Barrundi (barazkiak)
– Mendigoitxi (barazkiak)
– Gisasola (barazkiak)
– Sosola (ogi eta gazta)
– Gorostixa (pastelak)
11:30ak inguruan Dastaketa
gastronomikoa Eibarko baserrietako produktuekin, Arrate Kultur Elkartearen eskutik.
11:45ean HERRI-KIROLAK + BERTSOLARIAK
Egitaraua: Lastoa jaso, Lastoa bota, Ingudea, Trontza.
Herri kirolariak: Jose Lapazaran, Jon Lapazaran, Jose Mari Atutxa eta Jose Martin Bustinza (Tubi).
Bertsolariak: Mikel Arrillaga eta Jon Mikel Mujika
-12:30etan ESKOLEN ARTEKO VII. HERRI-KIROL LEHIAKETA.
Eskolak: Mogel Isasi, Aldatze eta Itzio.
Goiz osoan zehar TALOPOSTUA AEKren eskutik
Dena Toribio Etxebarria kalean.
BENTAZAHARREKO MUTIKO ALAIAK
Arratsaldeko 18:30etatik Untzagako karpatik.
Bentazaharreko mutiko alaiak taldea Urretxu-Zumarragako eta Urrestillako kideez osatua dagoen boskotea da. Taldekideak aspalditik ezagutzen badira ere, eta elkarrekin kalean arituak badira ere, boskote moduan 2006ko udan hasi ziren martxan. Taldeak, funtsean, euskarazko abestien errepertorioa duten emanaldiak eskaintzen ditu, eta eskusoinua, biolina, gitarra, dultzaina, txirula, aho-soinua eta perkusioaz laguntzen dira.
Arrate kultur elkartearen eskutik.
KANTU AFARIA
Gaueko 21:30etan Kantu afaria Untzagako karpan.
23:00etan KANTUAK (Adolfo Jainagak eta Josu Garatek musikatuta) + ERROMERIA Jainaga eta Narbaizarekin (karpan).
Janaria Eibarko elkarte gastronomikoen eskutik.
Sarrerak:
- 7€ (langabetuak, ikasleak, umeak…).
- 10€ (langileak edo dirua dutenak…).
Salgai maiatzaren 2tik 18ra Deportiboan
MAIATZAREN 26, IGANDEA
-12:00etan EUSKAL JAIKO KALEJIRA Urkizutik Untzagaraino: Ezpalak
jaialdiko talde guztiak, gaiteroak, joaldunak, Eibarko Musika Eskolako eta
Jainagaren eskolako trikitilariak. Baita aurtengo Euskal Jairako elkartu den
aspaldiko txistulari talde ederra ere.
-12:30etan EZPALAK dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdia
Aurtengo Ezpalak jaialdiak “Danbolinteroak” dauka gaitzat, eta dantzen doinuak jotzeko orduan, hiru zuloko flauta eta perkusio-tresna batek osatzen duten multzoaren inguruan garatuko da.
Aurtengo jaialdian honako danbolintero eta honako dantza-taldeak izango ditugu Eibarren:
- Stepehen Rowley pipe and tabor jotzailea, Ingalaterrako Gloucesterhire eskualdean den Stroud herrikoa, eta bertako Feet Togheter Jump! taldeko Alex Merry dantzaria.
- Katalunian, Tarragonako Cambrils herriko Àngel Vallverdú flabiolaire-a eta bertako ball de bastons.
- Gaztela-Leonen, Zamoran den Muelas del Pan herriko dantzariak. Danbolintero gisa, Mario Martínez Roncero dator.
- Berrizko San Lorenzoko dantzariak eta German Aldekoa txistularia.
- Lapurdiko Itsasu herriko dantzariak. Txirulari eta ttun-ttun jolea Xabier Itzaina da.
- Eibarko Kezka dantza taldeko dantzariak Andoni Altzibar, Iñaki Barua , Jose Migel Laskurain, Amaia Baglieto eta Roberto Altzerrekak jotako doinuetara arituko dira.
Gainera, Ezpalak jaialdia larunbatean Iruñean izango da, bertan hemen aipatutako dantza-taldeez gain Iruñeako Duguna Dantza Taldea ere arituko da. Ikusi egitarau osoa Dantzan.com-en.
Talde guztien informazioa eta informazio orokorra Dantzan.com-en aurkitu dezakezue.
-14:30etan HERRI BAZKARIA Untzagako karpan.
Janaria Eibarko elkarte gastronomikoen eskutik.
Sarrerak:
- 7€ (langabetuak, ikasleak, umeak…).
- 10€ (langileak edo dirua dutenak…).
Salgai maiatzaren 2tik 18ra Deportiboan
17,00 ERROMERIA Untzaga plazan Aiko taldearekin.
19,00: LARRAIN- DANTZA popularra Untzaga plazan.
20,00: LARRAIN- DANTZA popularra DEPORTIBO parean.
Apirilaren 2tik maiatzaren 21era, asteazkenero, arratsaldeko 19:00etan DANTZA IKASTAROA Arrate kultur elkartean. Arrate kultur elkartearen eskutik
Oharra: Euria egingo balu, Ezpalak jaialdia eta arratsaldeko ekitaldiak, Untzagako karpan izango lirateke.
IGANDEAN DENOK BASERRITAR JANTZITA!!!!
Dokumentazioa
Euskal Jaiko argazkiak
Argazkiak: Felipe Loiola, Fernando Retolaza, Dantzan.com eta eta kitto.
49. Euskal Jaia Eibarren: prentsaurrekoa
- Gaia: 49. Euskal Jaia Eibarren 2014
- Tokia: EIBARKO KLUB DEPORTIBOA (Toribio Etxebarria, 16)
- Eguna: Maiatzak 15 (Osteguna)
- Ordua: Arratsaldeko 18.00etan
Ostegunean, hilaren 15an, aurkeztuko dugu Eibarko Klub Deportiboan Euskal Jaiaren 49. edizioko egitaraua, arratsaldeko 18.00etan hasiko den ekitaldian.
Euskal Jaiaren aurtengo programazioa hilaren 23an hasiko da, eta ostiraletik igandera arte iraungo du.
Eibarko Klub Deportiboak antolatzen duen jai-egitarauak Eibarko Udalaren, Arrate Kultur Elkartearen eta Debemen-en laguntza du.
Aurtengo Ezpalak jaialdiak “Danbolinteroak” dauka gaitzat, eta dantzen doinuak jotzeko orduan, hiru zuloko flauta eta perkusio-tresna batek osatzen duten multzoaren inguruan garatuko da. Ezpalak Jaialdiak, Eibarko eta Iruñeako Udalen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza du.
Antolatzaileek dei egiten herriari kalera baserritar jantzita irteteko deialdia egiten diogu.
Aldi berean, bai kantu-afarian eta baita herri-bazkarian ere parte hartu nahi dutenei jakinarazten zaie txartelak maiatzaren 18rako jaso beharko dituztela Klub Deportiboan.
48. Euskal Jaia 2013: egitaraua eta kartelak
Hona hemen 2013 urteko Euskal Jaiaren egitaraua eta kartelak
Maiatzak 18, larunbata
-
20:00tan Coliseoan Besta Berri ikuskizuna, Argia Dantzari Taldearen eskutik eta Jose Antonio Urbeltzen gidaritzapean. Sarrerak 10 €
Maiatzak 21, asteartea
- 19:00tan Arrate Kultur Elkartean, “Eibarko Plazia” mahaiingurua, baserritarren eta bezeroen arteko gogoeta. Debemenen eskutik.
Maiatzak 23, osteguna
- 18:00tatik 19:30tara Arrate Kultur Elkartean, “Palindromoen Tailer irekia”, Markos Jimenorekin eta Arrate Kultur Elkartearen eskutik
Maiatzak 24, ostirala
-
17:00tatik 19:00tara Untzagan, “Kalian Jolasian” Eibarko Udaleko Euskara sailaren eskutik.
- 19:00tatik 22:00tara, kale animazioa erdiguneko kaleetan zehar
- 22:30tan Untzagako karpan, eMePebo5t RockMerixa taldearen kontzertua, Eibarko Udaleko Kultura sailaren eskuktik
Maiatzak 25, larunbata
- Goizean zehar: artisau eta baserritarren azoka, Eibart elkartea eta Eibarko baserritarren eskutik Toribio Etxebarria kalaean.
- Eguardian: herri-kirolak eta bertsolariak: lasto-jasotzea, ingudea, lastoa botatzea eta burdia. 12:00tan Toribio Etxebarria kalean
- 13:00tan Eskolen arteko VI. Herri-kirol lehiaketa: Mogel Isasi, Aldatze eta Itzioren artean.
- Arratsaldean, 18:30tan Untzagako karpatik irtenda: Bertso-triki herri parranda, Hankamotxak Bertso Eskola eta Eibarko trikitilariekin.
- 22:00tan Untzagako karpan kantu afaria, Adolfo Jainaga eta Josu Garatek musikatuta. Jarraian erromeria Adolfo Jainaga eta Unai Narbaizarekin
Maiatzak 26, igandea. Euskal Jai Eguna
-
12:00tan Urkusuko parketik Untzagara Euskal Jaiko kalejira, Ezpalak jaialdiko taldeak, gaiteroak, joaldunak eta Eibarko, Musika Eskolako eta Jainagaren eskolako trikitilariek lagunduta.
- 12:30tan Ezpalak Nazioarteko Dantzen Jaialdia. Gaia: sorgin dantzak. Parte hartuko duten taldeak:
- Kezka dantza taldea (Eibar, Gipuzkoa)
- Oinarin dantza taldea (Antzuola, Gipuzkoa)
- Byttomfoten folkedansgruppe (Oslo, Norvegia)
- Callús-eko bastoners-ak (Callús, Katalunia)
- Xiberoko Ikastoletako Ikasle Ohien Elkartea (Zuberoa)
- Loramendi Dantza Taldea (Aretxabaleta, Gipuzkoa)
- Le Quadrille Occitan (L’Union, Frantzia)
- Esbart català de dansaires (Bartzelona, Katalunia)
- 14:30tan Untzagako karpan: Herri Bazkaria
- 17:00tan Untzagan erromeria Aiko Taldearekin
- 19:00tan Untzagan Larrain Dantza Herrikoia
- 20:00tan Klub Deportiboaren aurrean Larrain Dantza Herrikoia
Argazkiak: Fernando Retolaza, dantzan.com-en artxiboa eta eta kitto-ren artxiboa.
Eskerrik asko 2013ko Euskal Jaiaren antolaketan lagundu duzuen guztioi: Eibarko Udala, Arrate Kultur Elkartea, Debemen, Oberena Harategia, Exclusivas Direna eta Eibarko Txirixo, Gazte gogor, Ipurua, Jaiki, Karramarroak, Legarre Gain, Umbe, Usobide, Zatixa, Ospelak, Bide Alde, Amaña eta Batuak Elkarte Gastronomikoei. Baita ere eskerrak Ezpalak Nazioarteko Dantza Tradizionalaren jaialdirako laguntza eskaini duzuen guztioi Iruñeako Duguna Dantza Taldea, Maritzuli Konpainia, dantzan.com, Iruñeko Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza.
47. Euskal Jaia Eibarren
MAIATZAK 24, OSTEGUNA: HITZALDIA: SLOWFOOD MUGIMENDUA
- Arratsaldeko 19:00etan Arrate Kultur elkartean.
- Hizlaria: Juan Manuel Garmendia (Slowfood Donostia lehendakaria)
MAIATZAK 25, OSTIRALA: KALIAN JOLASEAN
- Umeentzako eta gurasoendako jolasak.
- Arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara Untzaga plazan.
- Jolasak:
- Zubiri-zubiri
- Zapitxoa
- Gurutzeko txingoa
- Fruituak, fruituak, kanpora (txingoka)
- Hilabeteak saltoka (sokasaltoa)
- Lapikoa (sokasaltoa)
- Udaleko Euskara sailaren eskutik.
- KONTZERTUA: Patxi Saiz
- Gaueko 11etan karpan. Barra ere egongo da.
- Eibarko Udalaren eskutik
MAIATZAK 26, LARUNBATA GOIZEAN ARTISAU ETA BASERRITARREN AZOKA
- 10,00etatik 14,00etara Toribio Etxebarria kalean Eibart elkartea eta Eibarko baserritarren eskutik.
- Artisauak
- Kanpokoak:
- -Felix Larrañaga, Egurra talla
- -César Alcoz, forja artistikoa
- -Nuria Viso, bikiniak eta arropak
- -Carmén, zeramika
- -Lorratz, grabatu artistikoa
- -Katxarrismos, luthier
- -Garbiñe Osa, lore sikuak
- -Espiral, alanbrea eta jokoak
- Eibarkoak:
- -Igor Unanue, egurra talla
- -Ana Orozko, bitxiak
- -Eskulan, beira
- -E-mendi, larrua
- -Marta Irusta, silarra
- -Eider Díaz, bitxiak
- -Jone Perales, larrua, bitxiak
- -Arrate Espilla, gantxiloa
- -Jose Luis vivar, egurra talla
- -Ione Martinez, arropa margotuak
- -Miren Monasterio, bitxiak
- -Arrate Bidasoro, aromaterapia
- -Juncal, osagarri margotuak
- -Mariasun Fernandez, pertxa margotuak
- -Enrique Cialceta, egurra talla
- -Iratxe Unanue, umeentzat arropa margotuak
- -Nieves Maidagan, berrikuntzak eta panpinak
- -Debako arte eskola, zeramika eta egurra talla
- -RAKU, zeramika Udal eskola
- Baserritarrak:
- -Gisasola!
- -Zelai!
- -Barrundia!
- -Mandiola!
- -Mendigoiti!
- -Gorostixa!
- -Itturrua!
- -Sosola
MAIATZAK 26, LARUNBATA
-Goizeko 11:00etatik aurrera Toribio Etxeberrian, gatzatua nola egiten den ikasi nahi dutenentzako tailerra, Sosola baserriko ardi esnearekin eta DEBEMENen eskutik
-Eguerdiko 12,00etan HERRI-KIROLAK + BERTSOLARIAK
Harrijasotzaileak: Idoia Etxeberria eta Beñat Telleria
Aizkolariak: Aratz eta Ugaitz Mugerza
Bertsolariak: Mikel Arriaga eta Aimar Goenaga
-13,00etan ESKOLEN ARTEKO V. HERRI-KIROL LEHIAKETA.
Eskolak: Mogel Isasi, Aldatze, Itzio eta La Salle
-Goiz osoan zehar TALO POSTUA.
A.E.K.ren eskutik
Dena Toribio Etxebarria kalean.
ARRATSALDEAN: BERTSO-TRIKI HERRI PARRANDA
Trikitilariak eta Hankamotxak bertso eskolako bertsolariekin batera, Eibarko kaleetan zehar trikitixa eta bertsoz osatutako parranda herrikoiaz gozatzeko aukera paregabea. Arratsaldeko 18:30etatik Untzagako karpatik Hankamotxak bertso-eskola eta Eibarko trikitilarien eskutik.
KANTU AFARIA
Gaueko 22,00etan Kantu afaria Untzagako karpan.
23,00etan KANTUAK + ERROMERIA Jainaga eta Narbaizarekin (karpan)
Sarrerak:14 eta 20 €
Maiatzaren 4tik 20ra sarrerak salgai Deporren.
MAIATZAREN 27, IGANDEA
-12,00etan EUSKAL JAIKO KALEJIRA Urkizutik Untzagaraino: Ezpalak jaialdiko
talde guztiak, gaiteroak, joaldunak eta Eibarko, Musika Eskolako eta Jainagaren
eskolako trikitilariak.
-12:30etan Ezpalak, Zinta dantzak nazioarteko jaialdia Untzaga Plazan.* Euskal
Herriko eta atzerriko dantza erakustaldia:
-La Victoria de Acentejo-ko folklore taldea (Tenerife)
-L ́ArboÇ-eko ball de gitanes (Tarragona)
-Cortes-eko udal paloteaoaren taldea (Nafarroa)
-Eltziego-ko dantzariak
-Eibarko Kezka dantza taldea.
-14,30etan HERRI BAZKARIA Untzagako karpan.
Sarrerak:14! eta 20!
Maiatzaren 4tik 20ra sarrerak salgai Deporren.
-17,00: ERROMERIA Untzaga plazan Patxi eta konpania taldearekin.
-19,00: LARRAIN- DANTZA popularra Untzaga plazan.
-20,00: LARRAIN- DANTZA popularra DEPORTIBO parean.
Oharra: Euria egingo balu, Ezpalak jaialdia eta arratsaldeko ekitaldiak, Untzagako
karpan izango lirateke.
IGANDEAN DENOK BASERRITAR JANTZITA!!!!
45. Euskal Jaia Eibarren
Gaur arratsaldean aurkeztu dugu Deporreko, Arrate Kultur Elkarteko eta Eibarko Udaleko ordezkariek Eibarko Euskal Jaiaren 45. edizioa.
Hurrengo domekan, hilaren 23an, “Aurrez-aurre” dantza ikuskizunarekin hasiko den Eibarko 45. Euskal Jaiak 27tik 30era arte biziko du egitarau osotuena. Eibarko Klub Deportiboak antolatzen duen programaren barruan, 27an Kalamuako Parlamentuko lehiaketa izango da jokoan; 28an urteroko Kalian Jolasianekin batera, Arrasateko Gose taldearen kontzertua izango da Untzagan; 29an goizeko Artisau eta Baserritarren Azokari jarraituz, herri-hirolak eta bertsolariak izango dira eguerdian, Eskolen Arteko IV. Herri-Kirol lehiaketarekin batera eta, arratsaldean, Bertso-Triki Herri Parrandaren ostean, Kantu Afariak eta erromeriak biribilduko dituzte eguna; 30ean, amaitzeko, Euskal Jaiko kalejira egin eta Ezpalak dantza-jauzien nazioarteko jaialdiaz gozatzeko aukera izango da. Azken egun horretako Herri Bazkariaren atzetik, egingo den erromeria eta larrain-dantzarekin amaituko da aurtengo Euskal Jaia.
Zapatuko Kantu Afarirako eta domekako Herri Bazkarirako txartelak salgai daude, 14 eta 20 eurotan, Deporren eta Kultun hilaren 23ra arte.
Hona hemen, Ezpalak jaialdiaren esku-programa.
Ezpalak dantza jaialdiaren esku-programa
Hona hemen prentsa dossierra, Euskal Jaiaren informazio guztiarekin.
44. Euskal Jaia Eibarren
EGITARAUA
MAIATZAK 19, ASTEARTEA
MIKEL LABOA: BELARRITIK BIHOTZERA.
-
Mikel
Laboaren bizitzari buruzko hitzaldia. -
Arratsaldeko 19:00etan Arrate
Kultur Elkarteko areto nagusian Pako
Aristik Mikel Laboaren bizitzaren inguruko hitzaldia. -
Ordu eta erdi inguruko saioa, kantak entzunez
eta historia komentatuz…
MAIATZAK 22, OSTIRALA.
KALIAN JOLASIAN BETIZUEKIN
-
Arratsaldeko 17:00etatik 19etara Untzaga plazan
-
Umeentzako eta gurasoendako tailerrak eta jolasak.
-
Betizu, Betisuis eta Emeu gurekin ibiliko dira jolasean.
-
Hasieran tailerrak egongo dira eta ondoren ikastetxeetan
ikasitako jolasak. -
Antolatzailea: Eibarko Udala
TXALAPARTA ETA ADAR HASTAPENAK
-
Arratsaldeko 19:00etatik 20:30etara Arrate Kultur Elkarteko
areto nagusian. -
Tailerrak izango dira.
-
Antolatzailea: Arrate Kultur Elkartea
BERTSOA
& JAZZA
-
Gabeko 22,00etan Coliseo antzokian.
-
Bertsolariak: Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Amets Arzalluz
eta Jon Maia. -
Musikariak: Bixente Martinez, Haritz Oleaga,
Asier Ituarte, Jon Piris eta Julen Izarra. -
Sarrerak interneten eta egunean takilan
-
Prezioa: 10 ?
-
Antolatzailea: Eibarko Udala
MAIATZAK 23, LARUNBATA
GOIZEAN ARTISAU ETA BASERRITARREN AZOKA
10,00etatik 14,00etara Toribio Etxebarria kalean.
GAIA: Pintura
-
Antolatzailea:
Eibart elkartea eta Eibarko baserritarrak. -
Eguerdiko 12,00etan
HERRI-KIROLAK (Herri-kirolari gazteak)+ BERTSOLARIAK
(hamaika bertuteko bi bertsolari gazte). -
13,00etan ESKOLEN
ARTEKO HERRI-KIROL LEHIAKETA (La Salle, Itzio, Mogel-Isasi eta
Aldatze). -
Goiz osoan zehar
TALO POSTUA. -
Antolatzailea:
A.E.K -
Dena Toribio
Etxebarria kalean.
ARRATSALDEAN
BERTSO-TRIKI-POTEOA
-
Arratsaldeko 19:00etatik aurrera kale animazioa.
-
Eibarko trikitilariak
-
Bertsolariak: Julen Zelaieta eta Mikel Arrillaga
-
Antolatzailea: Hankamotxak bertso-eskola
KANTU AFARIA
-
Gaueko 22,00etan Kantu afaria Untzagako karpan
-
Sarrerak Deportibo eta Kulturalean (apirilaren 24tik
maiatzaren 17ra) -
Prezioak: 15E eta 20E
-
23,00etan KANTUAK + ERROMERIA Jainaga eta Narbaizarekin
(karpan)
MAIATZAREN 24, IGANDEA.
-
12,00etan EUSKAL JAIKO KALEJIRA Urkizutik
Untzagaraino: Ezpalak jaialdiko talde guztiak, gaiteroak,
joaldunak eta Eibarko, Musika Eskolako eta Jainagaren eskolako
trikitilariak. -
12,30ean EZPALAK, dantza tradizionalen
nazioarteko jaialdia, Untzaga Plazan. Euskal Herriko eta atzerriko
dantza preklasikoen erakustaldia. Honako herrialdeetako taldeek
hartuko dute parte:-
Eskozia
-
Proventza
-
Zuberoa
-
Bizkaia
-
Gipuzkoa
-
-
14,30etan HERRI BAZKARIA Untzagako
karpan. -
Sarrerak Deportibo eta Kulturalean (apirilaren
24tik maiatzaren 17ra) Prezioak: 15E eta 20E -
17,00: ERROMERIA Untzaga plazan PATXI ETA
KONPANIA taldearekin. -
19,00: LARRAIN- DANTZA popularra Untzaga plazan.
Oharra: Euria egingo balu, Ezpalak
jaialdia Coliseoan izango litzateke, eta arratsaldeko ekitaldiak,
Untzagako karpan.
IGANDEAN DENOK BASERRITAR
JANTZITA!!!!
43. Euskal Jaia Eibarren
Euskal Jaiko programa deskargatu
MAIATZAK 23, OSTIRALA.
- Gabeko 22,00etan Coliseoan KEN ZAZPI
Sarrerak interneten eta egunean takillan
Prezioa: 19 !
Antolatzailea: Eibarko Udala
MAIATZAK 24, LARUNBATA
TANTANEZ TANTAN EIBARREN EUSKARAZ BLAI
- 12,00etatik 13,00etara giza katea Urkizutik Untzagara.
- 13,00etan Ekitaldia Untzaga plazan (jubilatuen egoitzaren
aldean).
Antolatzailea: Eibarko Euskalgintza.
MAIATZAK 27, ASTEARTEA.
LORE JOKOAK EIBARREN: 1908-2008
- Egilea: Antxon Narbaiza Azkue
- Aurkezlea: Andoni Egaña
- Arratsaldeko 19,30etan Portalean liburu digitalaren
aurkezpena. - Ediziogilea: Ego Ibarra batzordea, Eibarko Udala
MAIATZAK 30, OSTIRALA. - ALIAN JOLASIAN.
Umeendako jolasak familia giroan. Arratsaldeko
18,30etan Untzagan
Antolatzailea: Eibarko Udala - Filamento Farolaria ” Clown, mimoa.
Xabi Larrea
Publiko guztiak
20:30ean Karpan.
Antolatzailea: Arrate Kultur Elkartea
MAIATZAK 31, LARUNBATA
GOIZEAN
- ARTISAU ETA BASERRITARREN AZOKA 10,00etatik 14,00etara
(Toribio Etxebarria kalean).
Antolatzailea: Eibart elkartea. - Eguerdiko 12,00etan HERRI-KIROLAK + BERTSOLARIAK .
Harri jasotzen “Urdax” 10 urteko mutiko bizkaitarra.
Trontzan: Ana eta Itziar Nafartarrak eta Etxeberria aizpak
bizkaitik. - Aizkolariak.
- Bertsolariak: Julen Zelaieta eta Ander Lizarralde
- 13,00etan ESKOLEN ARTEKO HERRI-KIROL LEHIAKETA. (La Salle,
Itzio, Mogel-Isasi eta Aldatze). - Goiz osoan zehar TALOPOSTUA.
Antolatzailea: A.E.K (dena Tor ibio Etxebar r ia
kalean)
ARRATSALDEAN
- Arratsaldeko 19,30 kale animazioa.
ZPEIZ MUKAKI taldearekin dantza tradionalean
oinarritutako kale animazio umoretsua.
Gabeko 22,00etan KANTU AFARIA karpan
Sarrerak salgai deportibo eta kulturalean (maiatzaren
2tik-25ra)
Prezioak: 12E eta 20E - 23,00etan KANTUAK + ERROMERIA Jainaga eta Narbaizarekin
(karpan)
EKAINAK 1, IGANDEA.
- 12.00: EUSKAL JAIKO KALEJIRA Urkizutik Untzagaraino: Arku- Arkudantzen
dantzen jaialdiko talde guztiak, gaiteroak, joaldunak eta
Eibarko, Musika Eskolako eta Jainagaren eskolako trikitilariak. - 12.30: Ezpalak, AKU-DANTZEN NAZIOARTEKO JAIALDIA
Untzaga Plazan. Euskal Herriko eta atzerriko arku-dantzen
erakustaldia: - Danzas Burgalesas Justo del Río – Burgos: Arco de
Frías eta La Campiña. - Danzas gremiales de marineros y labradores
Xovenes do pobo – Betanzos (A Coruña) – Danza
de marineros. - Grupo de danzas de Chimiche – Chimiche (Santa
Cruz de Tenerife): Danza de varas de Chimiche. - Le Poutou – Toulouse: Les treilles.
- Arkaitz, Añorgako dantzariak – Añorga: Gipuzkoako
uztai handien eta uztai txikien dantzak. - Danzantes de San Lorenzo – Iruñea: Danzas de San
Lorenzo. - Oinatz dantza taldea – Oñati: Oñatiko Corpus
dantzak. - Kezka dantza taldea – Eibar: Ibartzabal arku-dantza
- 14.30: HERRI BAZKARIA Untzagako karpan.
Sarrerak salgai Deportibo eta kulturalean (maiatzaren
2tik-25era)
Prezioak: 12E eta 20E - 17.00: ERROMERIA Untzaga plazan PATXI ETA KONPANIA
taldearekin. - 19.00: LARRAIN- DANTZA popularra Untzaga plazan.
Oharra: Euria egingo balu, Arku-dantzen jaialdia Coliseoan
izango litzateke, eta arratsaldeko ekitaldiak, Untzagako
karpan.
IGANDEAN DENOK BASERRITAR JANTZITA!!!!