Archivo de la categoría: Prentsa oharrak

XVI Groseko Txapelketa Irekia

Julen Garro vs. Aitor Arroitajauregi

Julen Garro vs. Aitor Arroitajauregi

Deporreko xake jokalarien denboraldia joan zen astean hasi zen
Donostiako Gros Xake Taldeak antolatutako XVI Txapelketa irekiko
partehartzearekin.

Haritz Garro, Diego Olmo eta Edu Olabe gazteak ari dira txapelketa
jokatzen, eta orain artean txapelketa bikaina burutu dute. Jokatutako 5
partidetan, 3.5 puntu lortu dituzte Haritz eta Diegok eta 2 Eduk.
Hirurek ere partida bikainak jokatu dituztelarik. Txapelketak 9 txanda
izango ditu eta datorren ostiralean bukatuko da.

Larunbatean, bestalde, Grosen bertan egun osoko partida azkarren
txapelketan parte hartuko dute klubeko jokalariek.

Urriaren erdialdean Gipuzkoako Bakarkako Txapelketak jokatuko dira, eta
klubeko jokalariek Gorengoen, 2., 3. eta kadeteen mailetako
txapelketetan hartuko dute parte.

Bestalde, aipatu inork xakean jokatu nahi badu, Deporren biltzen garela
ostiraletan arratsaldeko 18:00tatik aurrera.

KUTXA txapelketa Eibarrera etorri da

Eibarko infantilen taldea

Eibarko infantilen taldea

Aurretik Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketekin gertatu bezala, KUTXAk
antolatutako infantil mailako taldekako xake txapelketa Eibarko Klub
Deportiboko taldeak irabazi du. Julen Garro, Edu Olabe, Aitor
Arroitajauregi eta Mikel Baenak osatutako taldeak, jokatutako 3 partidak
irabazi zituen.

Final laurdenetan, Errenteriako Cristobal Gamon A taldearen aurka 1-3ko
emaitzarekin irabazi eta finalerdietarako txartela lortu zuten.

Finalerdietan, Ordiziako Oianguren taldearen aurka 0.5-3.5ko
emaitzarekin finalerako txartela eskuratu zuten.

Final handian, Donostiako Gros B taldeari 0.5-3.5ko emaitzaz irabazi
zioten eta KUTXA txapelketa Eibarrera ekarri.

Denboraldi bikaina izan da Deporreko taldearentzat 2005-2006 denboraldia.

Kadeteen mailan, Deporreko jokalari Haritz Garro eta Diego Olmok,
Zarautz, Arrasate eta Irungo beste 4 jokalarirekin batera osatutako
“Izeaga” taldea izan zen txapelduna. Donostiako Gros A, Azkoitiko
Anaitasuna-Kakute eta Donostiako San Patricio taldeen aurka, 3.5-0.5,
3-1 eta 3-1eko emaitzak lortu ostean, sailkapenaren buruan geratu ziren
10 punturekin.

El trofeo KUTXA vino a Eibar

Como ocurrió hace unas semanas tanto con el Campeonato de Gipuzkoa, como
con el de Euskadi, los jugadores del Club Deportivo Eibar Julen Garro,
Edu Olabe, Aitor Arroitajauregi y Mikel Baena, vencieron en el Torneo de
ajedrez por categorías organizado por KUTXA y la Federación Gipuzkoana
de Ajedrez, cuya final se disputó el pasado domingo en el colegio
Cristobal Gamón de Errenteria.

El equipo eibarrés, venció en los 3 encuentros disputados con buenos
resultados, quedando campeones del citado torneo. Los resultados fueron
los siguientes:

En cuartos de final, vencieron a los locales de Cristobal Gamón con un
resultado de 3-1

En semifinales, vencieron a los representantes de Oianguren por 3.5-0.5
obteniendo el pase a la gran final.

En la gran final, vencieron por 3.5-0.5 a los donostiarras de Gros B.

Sin duda ha sido un gran año para el equipo formado por estros 4 alumnos
de la Escuela de Ajedrez dirigida por Maykel Hernandez.

En categoría cadete, los jugadores eibarreses Haritz Garro y Diego Olmo,
conformaron un equipo formado por jugadores de Irun, Zarautz, Arrasate y
Eibar, y estos también obtuvieron la victoria en el torneo KUTXA.

En las 3 partidas disputadas, vencieron a Gros A, Anaitasuna Kakute y
San Patricio A, con unos cómodos resultados de 3.5-0.5, 3-1 y 3-1
respectivamente.

Equipo cadete: Erik Juez (Zarautz) y Diego Olmo (Eibar

Equipo cadete: Erik Juez (Zarautz) y Diego Olmo (Eibar

Podium Cadete

Podium Cadete

Podium infantil

Podium infantil

Mogel Isasi Euskadiko Eskolarteko Txapeldun

Partida jokatzen

Partida jokatzen

Maiatzaren 28an Tolosan jokatu zen Euskadiko Eskolarteko Taldekako Xake Txapelketaren garaile izan zen Julen Garro, Edu Olabe, Aitor Arroitajauregi eta Mikel Baenak osatzen duten Mogel Isasi ikastetxearen ordezkaritza.

Aurretik Gipuzkoako txapelketan egin zuten gisa, Euskadiko Txapelketan ere garaile izan dira xakelari eibartarrak. Oraingoan Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako beste 6 talderen aurka jokatu dute txapelketa eta match guztietan garaile izan dira batean ezik, San Ignacio ikastetxeko donostiarren aurka berdindu baitzuten.

Sailkapen nagusia hauxe izan zen:

  1. Mogel Isasi (Eibar) 17 puntu
  2. Berriozar (Nafarroa) 16.5 puntu
  3. Orvina (Iruñea) 13 puntu
  4. San Ignacio (Donostia) 12 puntu
  5. Los Herran (Gasteiz) 10.5 puntu
  6. Ellacuria (Bilbo) 7.5 puntu
  7. Calasanz (Gasteiz) 7.5 puntu

Bestalde, larunbatean maiatzaren 27an jokatu ziren Euskadiko Eskolarteko Bakarkako Txapelketaren lehen 3 txandak (datorren larunbatean ekainaren 3an jokatuko dira gainontzeko 3 txandak), eta Mogel Isasi ikastetxearen izenean jokatzen duen Julen Garro eibartarrak 2.5 puntu lortu zituen 3 partida horietan, bi partida irabazi eta Oscar Diez Gipuzkoako Txapeldun irundarraren aurka berdindu ostean.

Txapeldunak garaikurrarekin

Txapeldunak garaikurrarekin