Archivo de la categoría: Prentsa oharrak

Egoera zaila bi taldeentzat asteburuko emaitzen ostean

Haritz Garro izan zen berriz ere, Gorengoen mailan puntuak lortu zituen
bakarra, Angel Fernandez beasaindarrarekin berdindu ostean. Eibartarrek
3.5-0.5ko emaitza ekarri zuten etxera, Emilio Freire, Jon Arana eta
Manuel Lopezek galdu eta esan bezala, Haritz Garrok berdindu ostean.

Sailkapenean azkenengo postuan daude, 14 punturekin eta txanda baten
faltan. Kontuan izanda 4 talde jeisten direla 1go mailara, ziurra da
Gorengoen mailari eustea ezinezkoa dela. Horrenbestez datorren urtean
1go mailan jokatu bhearko dute.

Datorren astean Tolosa-Ibarra taldea hartuko dute etxean.

Hirugarren mailako taldeak ere galdu egin zuen bere partida Errenteriako
Fomento Beraun D taldearen aurka 1.5-2.5ko emaitzaz. Nahiz eta hasiera
baten partidak eibartarren alde irtengo zirela zirudien, azkenean Julen
Garrok galdu egin zuen eta gainontzekoaek (Diego Olmo, Aitor
Arroitajauregi eta Edu Olabek) berdindu. Hala ere eibartarrek 2. mailara
igotzeko aukera badute oraindik, sailkapenean 5. postuan baitaude 12
punturekin.

Datorren astean Easo D taldearen aurka jokatuko dute Donostian.

Bi taldeek galdu zuten asteburuan

Deportiboko Xake taldeek galdu egin zituzten larunbatean jokatutako
partidak. Gorengoen mailako taldeak 0.5-3.5ko emaitzarekin galdu zuen
Idiazabal A taldearen aurka eta zaildu egin du, bi txandaren faltan,
Gorengoen mailari eustea. Sailkapenean azken postuan dira eibartarrak bi
txandaren faltan, eta zaila izango da mailari eustea. Larunbatean,
Emilio Freire, Jon Arana, Manolo Lopez eta Haritz Garrok jokatu zuten,
eta Haritzen bakarrik lortu zuen partida berdintzea. Datorren asteburuan
Beasainen dute partida, Alfil A taldearen aurka.

Hirugarren mailako taldeak ere estropozu egin du bigarren mailarako
bidean, La Salle C taldearen aurka 0.5-3.5 galdu ostean. Igoera faseko
taldeko liderrak talde indartsua aurkeztu zuen Eibarren, eta Julen Garro
izan zen berdintzen bakarra, Diego Olmo, Aitor Arroitajauregi eta Mikel
Baenak galdu egin zuten. Hala ere, eta beste taldeen emaitzak kontuan
izanik, sailkapenean hirugarren daude (igoera postuan), Atletiko Zaleak
bergararrengandik puntu erdira. Datorren astean Easo D taldeari egingo
diote bisita Donostian.

Bestalde, Euskal Xake Federakuntzak, Euskadiko Jubenil eta Kadeteen
txapelketak Eibarren jokatuko direla konfirmatu du. Txapelketok
Unibertsitate Laboralean jokatuko dira apirilaren 18tik 22ra. Kadeteen
txapelketan Deporreko bi xakelarik hartuko dute parte, Haritz Garro eta
Diego Olmok.

Berdinketa bikoitza

Emaitza berdina lortu zuten Deporreko bi taldeek Gipuzkoako taldekako
txapelketaren 6. txandan. Gorengoen mailako taldeak Andoainera bisita
egin eta binako berdinketa ekarri zuen etxera, Jon Aranaren garaipena,
Manuel Lopez eta Haritz Garroren berdinketa eta Emilio Freireren
galtzearekin. Ondorioz 10. postuan daude eibartarrak 10 punturekin,
9.arekin berdinduta, eta Gros B liderrarengandik 8 puntura. Datorren
asteburuan Hernani hartuko dute etxean, ligako azken sailkatua.

Hirugarren mailako taldeak ere binako berdinketa egin zuen Bergaran,
Diego Olmok galdu zuen partida bakarra, Aitor Arroitajauregi eta Mikel
Baenak berdindu eta Julen Garrok irabazi. Horrenbestez, lehenengo fasea
bukatzeko ihardunaldi baten faltan, lidertzan daude eibartarrak 14
punturekin eta datorren astean Azkoitiko Anaitasuna-Kakute taldea izango
dute aurkari. Gainera, 2. mailara igotzeko Play-offa jokatzeko
sailkatuta daude jadanik matematikoki.

3. txandan Preferenten galdu eta Hirugarrenean irabazi

Urtarrilaren 28an jokatu zen Gipuzkoako Taldekako Xake Txapelketaren 3. txanda.

Gorengoen mailako taldeak 3-1 galdu zuen Donostian Gros B taldearekin. Haritz Garro gazteak irabazi zuen bere partida Arturo Bañuelosen aurka. Kontuan hartzekoa da Gorengoen mailan jokatutako lehenengo partida izan zela Haritzentzat. Jon Arana, Emilio Freire eta Manolo Lopezek euren partidak galdu zituzten.

Hirugarren mailako taldeak aldiz, eta hirugarren astez jarraian, bere partida irabazi zuen, oraingoan Tolosa-Ibarra Bren aurka. Julen Garro eta Edu Olabek irabazi, Diego Olmok berdindu eta Aitor Arroitajauregik galdu egin zuten, guztira 1.5-2.5 irabaziz. Nabarmentzekoa da Diegok
azken momentuan lortutako berdinketa.

Datorren astean Gorengoen mailako taldeak Hondarribira egingo du bisita eta hirugarren mailakoak atsedena dauka.