Maiatzaren 28an Tolosan jokatu zen Euskadiko Eskolarteko Taldekako Xake Txapelketaren garaile izan zen Julen Garro, Edu Olabe, Aitor Arroitajauregi eta Mikel Baenak osatzen duten Mogel Isasi ikastetxearen ordezkaritza.
Aurretik Gipuzkoako txapelketan egin zuten gisa, Euskadiko Txapelketan ere garaile izan dira xakelari eibartarrak. Oraingoan Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako beste 6 talderen aurka jokatu dute txapelketa eta match guztietan garaile izan dira batean ezik, San Ignacio ikastetxeko donostiarren aurka berdindu baitzuten.
Sailkapen nagusia hauxe izan zen:
- Mogel Isasi (Eibar) 17 puntu
- Berriozar (Nafarroa) 16.5 puntu
- Orvina (Iruñea) 13 puntu
- San Ignacio (Donostia) 12 puntu
- Los Herran (Gasteiz) 10.5 puntu
- Ellacuria (Bilbo) 7.5 puntu
- Calasanz (Gasteiz) 7.5 puntu
Bestalde, larunbatean maiatzaren 27an jokatu ziren Euskadiko Eskolarteko Bakarkako Txapelketaren lehen 3 txandak (datorren larunbatean ekainaren 3an jokatuko dira gainontzeko 3 txandak), eta Mogel Isasi ikastetxearen izenean jokatzen duen Julen Garro eibartarrak 2.5 puntu lortu zituen 3 partida horietan, bi partida irabazi eta Oscar Diez Gipuzkoako Txapeldun irundarraren aurka berdindu ostean.