Xake Eskolarako matrikulazioa irekita dago

Irekita dago jada 2017/2018 ikasturterako Xake Eskolako matrikulazioa.

Aurreko ikasturtean bezala, bi talde osatuko dira:

  • Berriak / hastapena / jarraipena 1: Ostiralak 17:30 – 18:30
  • Aurretik hasitakoak / jarraipena 2: Ostiralak 18:30 – 19:30

Klaseak euskaraz izango dira. Plazak, batez ere lehenengo mailan, mugatuta daude. 

Taldeetan osaketak monitoreek egingo dituzte. Kasu-bereziak ere aztertuko dira. Matrikula egiteko bi bide daude: epostaz xakea@deporeibar.com helbidera mezu bat bidalita edo presentzialki ostiraletan 18:30tatik 20:30tara Eibarko Klub Deportiboaren bulegora etorriz.

Klaseen prezioa, hiruhilabeteko 30 €koa da eta gainera klubeko bazkide izan beharra dago bertara etortzeko. Matrikularen prezioa ordaintzeko kontu-zenbakia eta bazkide egiteko txartela, klubean bertan lortu daitezke.

Matrikula egiteko azken eguna irailaren 29a izango da. Ondoren jakinaraziko zaizkie partaideei taldeak eta ordutegiak. Lehenengo klase eguna, urriaren 6a izango da.


Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.