3-1eko garaipen bikoitza

Asteburuan jokatu den Gipuzkoako Taldekako Txapelketaren 9. txandan Deporreko xake talde biek 3-1eko garaipena lortu dute.

Lehenengo mailako taldeak, Arrasate-San Andres Bren aurka jokatu zuen partida Arrasaten, eta José Luis Amado, Haritz Garro eta Manuel Lópezek euren partida irabaztea lortu zuten eta Emilko Freirek bere partida galdu egin zuen.

Garaipen honen ostean, eibartarraek hirugarren postuan diraute, Easo bigarrenarengandik puntu erdira eta Zarautz liderrarengandik puntu t’erdira.

Bigarren mailarako igoera fasea jokatzen ari den taldeak ere 3-1eko emaitzarekin garaitu zuen Hernani B. Julen Garro, Aitor Arroitajauregi eta Mikel Baenak irabazi eta Edu Olabek galdu egin zuten. Ondorioz, eibartarrak sailkapenaren lehenengo postuan daude 13 punturekin, eta Fortuna D bigarren sailkatua puntu erdira dute.

Datorren asteburuan, bi taldeek etxean jokatuko dute. Lehenengo mailako taldeak Donostiako Fortuna C hartuko du eta Bigarren mailarako igoera fasea jokatzen ari denak Donostiako Gros I. Partidak arratsaldeko 16:00tatik aurrera jokatuko dira Eibarko Klub Deportiboaren egoitzan.


Comments

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.