Apirilaren 22an jokatu da Donostiako Gros Xake Taldearen egoitzan, Gipuzkoako alebin eta infantil mailako xake txapelketa.
Hodei Perez, Ibai Portugal eta Diego Olmo
Eibarko ordezkaritza Diego Olmo, Edu Olabe eta Julen Garroren eskuetan egon da eta lan ona egin dute. Diego txapelduna izan da infantilen mailan eta honenbestez Gasteizen ospatuko den Euskadiko Txapelketarako txartela lortu du, partida guztiak irabazi ondoren. Edu aldiz, 13. postuan gelditu da, hau ere infantil mailan.
Alebinetan Julen Garro 19. sailkatu da, espero genuena baino zertxobait beherago, 2,5 puntu lortuta. Hala ere, joan zen astean Durangon irabazi ostean, gogo biziz jokatzen du Julenek eta bihar Abadiñon partida guztiak irabazteko asmoarekin dabil.
Deja una respuesta