Actividades fin de semana 23 y 24 de abril: Diego Olmo Campeón de Gipuzkoa Infantil

Fotos Cto Gipuzkoa y San Trokaz de Abadino

Larunbatean, apirilaren 23an, Donostian jokatu zen Gipuzkoako Eskolarteko Xake Txapelketa infantil eta alebin mailetan, eta gure ordezkarien emaitza onak lortu zituzten.

Infantil mailan, Diego Olmo eibartarra (Itzio BHI) izan zen txapeldun, jokatutako 7 partidak irabazi ondoren, eta ondorioz Gipuzkoako Txapeldun bezala, maiatzaren 28 eta 29an Gasteizen jokatuko den Euskadiko Txapelketan hartuko du parte. Infantil mailan, Edu Olabe (Mogel Isasi BHI) 13. postuan sailkatu zen 3 puntu lortu ostean. Alebin mailan, Julen Garro (Iturburu Mogel Ikastola), 19. postuan sailkatu zen 2.5 puntu lortu ostean.

Igandean, apirilaren 24an, Abadiño Xake Taldeak antolatutako San Trokaz txapelketan hartu zuten klubeko jokalariek. Txapelketan 350 bat jokalarik hartu zuen parte, gehienak 12 urtez azpiko kategorietan. Kadete Sub 16 mailan, Haritz Garrok 3.5 puntu lortu zituen 7 partidatik, Infantil Sub 14an Diego Olmok 5 puntu 7 tik eta Edu Olabek 4 puntu 7 partidatik. Alebin Sub 12an Aitor Arroitajauregi, Mikel Baena eta Julen Garro aritu ziren, 3.5, 4 eta 4.5 puntu lortuz, hurrenez hurren. Hiru jokalari hauek, Asier Belategirekin batera, datorren larunbatean Gipuzkoako Taldekako Eskolarteko Xake Txapelketan hartuko dute parte, Iturburu Mogel Ikastolaren izenean.

###—###

El sábado 23 de abril, se celebró en Donostia el Campeonato Escolar de Gipuzkoa en categorías infantil y alevín, y los representantes eibarreses obtuvieron buenos resultados.

En categoría infantil el eibartarra Diego Olmo (Itzio BHI) se proclamó campeón, al ganar las 6 partidas disputadas, y por lo tanto como Campeón de Gipuzkoa, jugará el Campeonato de Euskadi a celebrar los días 28 y 29 de mayo en Gasteiz. En la misma categoría infantil, Edu Olabe (Mogel Isasi BHI), se clasificó en 13º puesto tras obtener 3 puntos. En alevines, nuestra representación corrió a cargo de Julen Garro (Iturburu Mogel Ikastola) que obtuvo 2.5 puntos y se clasificó en el puesto 19º.

El domingo día 24, los jugdores del club participaron en el torneo San Trokaz, organizado por el Club de Ajedrez de Abadiño. En total participaron unos 350 jugadores en este torneo, agrupándose la mayoría de ellos en las categorías inferiores a los 12 años. En categoría Cadete Sub 16, Haritz Garro obtuvo 3.5 puntos de 7. En Infantil Sub 14, Diego Olmo 5 puntos de 7, y Edu Olabe 4 de 7. En Alevín Sub 12, Aitor Arroitajauregi, Mikel Baena y Julen Garro, obtuvieron 3.5, 4 y 4.5 puntos respectivamente. Estos 3 jugadores, junto con Asier Belategi, representarán a Iturburu Mogel Ikastola en el Campeonato Escolar por Equipos a disputar el próximo sábado en Donostia.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada.

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.