Lurraldea Lapurdi
Mendikatea Urtsua
Altuera 679 m.
Kokapena 43.34365,-1.33404
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak Ursuia, Urtsumendi
Ibilbidea egindako eguna 2022-05-11
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Makea
Ibilbidearen helmuga Makea
Denbora igotzen 1:45 h.
Denbora guztira 3:25 h.
Distantzia 11.8 km.
Igoera desnibela 625 m.
Jeitsiera desnibela 625 m.

Urtsua

Eibartik irteera: 7:30etan.

Parte-hartzaileak: Julen, Julian, Garate, Ávila, Joserra, Pintado, Arrate, Andoni, Angel eta Eskudero.

Autoak: Julen eta Joserra.

Lapurdin, Makea eta Asparren herrien artean dagoen Urtsua mendia aukeratu dugu gaurko txangorako. Goizean lainoak mendietan baina eguna aurrera zihoala garbitzen joan da.

Proposatutako ibilbidea zirkular bat da Makean hasi eta bertan bukatzen dena. Bidean zehar marra horiak eta seinaleak ikusi ditugu “Urtsuko itzulia” ibilbidea markatzen.

Makean ekin diogu txangoari (9.15) ipar aldera doan asfaltatutako bide batetik. Baserri batzuk pasa ondoren (9:30) bidegurutze batean ezkerrera jo dugu, hurrengoan ere (9:45) ezkerrera. Bide zabal eta eroso batetik egin dugu aurrera mendiaren magaletik zehar. Astiro astiro mendiaren ipar aldera hurbildu gara eta borda batera iritsitakoan (10:30), eskumara biratu mendi bizkarretik gorantz zuzen egiteko. Laster gaude lepoan (10:45) eta eskumara eginez, gorantz goazela (ipar aldera), azkeneko aldapari egin diogu aurre, Urtsua (11:00) (679m.).

Lainoak desegiten joan arren oraindik baditugu arrasto batzuk, ala ere, garbi ikusten ditugu inguruko mendiak, Orhi, Larhun eta abar.

Jaitsierari ekin diogu Eki aldera joanez mendiaren muinoetatik, hauek pasa eta beherantz segi dugu, norabidea mantenduz, arbola bakarti batekin topo egin arte (11:50), hemen eskumara biratu dugu bide zabal batetik segitzeko beherantz. Aurrerago bidea asfaltatuta dago, gure eskuman baserri batzuk pasa eta berehala (12:05) eskumara gorantz errepidetik jo dugu, eta hurrengo bidegurutzean (12:15) ezkerretik behera hasierako puntura iristeko, Makea (12:40).

Herriko frontoian bazkaldu dugu guk etxetik eramandakoa. Bertan dauzkagu komunak eta ura garbitzeko. Edarien aukera zabala eta ederra izan dugu. Andonik kafea denontzat eraman du, Garatek bizkotxoa eta rona, eta Julianek, berriz, patxarana.

Denok pozik ibilbidearekin eta pasa dugun egunarekin.

Powered by Wikiloc