Lurraldea Zuberoa
Mendikatea Lakhura
Altuera 1877 m.
Kokapena 42.95478,-0.83704
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak Lakora
Ibilbidea egindako eguna 2016-08-31
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Belaguako aterpetxea
Ibilbidearen helmuga Belaguako aterpetxea
Denbora igotzen 2:15 h.
Denbora guztira 4:15 h.
Distantzia 8,9 km.
Igoera desnibela 600 m.
Jeitsiera desnibela 600 m.

Lakhura

SARRERA:

Abuztuko 31n irten ginen Eibartik Izaba aldera goizeko 6:30etan, hiru egunetan hiru mendi igotzeko asmoaz, (Lakhura (1), Auñamendi-Anie (2) eta Barazea-Sardekagaña (3)). Taldeak 9 parte-hartzaile ditu Angel, Pintado, Roberto, Mari Carmen, Garate, Joserra, Txurruka, Iñaxio Abanzabalegi eta Andoni, taldea Lizarriturrik osatzen du, baina berak bere programa pertsonala du eta bere kontura ibiliko da egunero. Julianek antolatu zituen ibilbideak baina azkenean, emaztearen osasun arazoengatik, ezin izan du etorri.

Autoak, Joserrak, Robertok eta Andonik ekarri dituzte. Lizarriturrik berea darama, bere kabuz ibiliko delako.

Txikin hartu dugu ostatua, pentsio erdia 39 € dira egunean pertsonako, Ekainean baino 2 € gehiago. Afarietan edan ditugun patxaranak, ez dira asko izan, ez dizkigute kobratu. Zerbitzu eta arreta onak izan ditugu.

Lehenengo egunean “Rincón de Belagua”n, etxetik eramandako janaria bazkaldu genuen; 2.ean menua hartu genuen Juan Piton (12,5 €, kafeekin eta patxaranekin 15€), nahiko txarto; eta azkeneko egunean, Hotel de Isaban (15€, kafeekin eta patxaranekin 15€), oso pozik atera ginen kalitateekin eta zerbitzuekin.

  • Irteera: Belaguako aterpera iritsi baino metro batzuk lehenago: 9:25 h

Eibartik gatozela Izabako Hotel de Isaban gelditu gara zerbait gosaltzeko, gero kotxeak utzi ditugu Belaguako aterpera iritsi baino metro batzuk lehenago, eguraldi ona daukagu eta besterik gabe oinez hasi gara 9:25etan.

Ginbatako lepora doan GR-12a hartu dugu eta Binbaleta eta Lakhura artean dagoen Urdaiteko lepora ailegatutakoan (10:05) 180ºko bira egin dugu gure eskumara, Ekialderuntz begira jarri, Lakhura aldera doan bizkarra hartzeko. Hasieran pareta batek oztopatzen digu ibilbidea , baina berriz gailurra hartutakoan bidezidorra erreza bihurtzen da. Mendebaleko tontorretik pasatu gara, Cortaplana (1.822 m) (11:30), eta apur bat aurrerago ezkerretara hartuko dugu (Iparraldera), aurre-tontorra igaro ostean berehala benetako tontorrera Lakhura (1.877 m) (11:42) ailegatzeko. Azpimarratzekoa da, 9 parte-hartzaileak puntan gaudela.

Etorritako bidetik atzera egin behar dugu, berriz Ekialdera doan gailurretik jarraitzeko. Atseden txiki bat hartu dugu zerbait jan-edateko. Jaitsiera baten ondoren, Lakhurako Ekialdeko tontorra (1.803 m) (12:20) igo dugu.

Hemendik aurrera gailurra zaildu egiten da, bidea errazteko, gure ezkerretara, argi behera doan bidezidor batetik jo dugu, haitzak gure eskumara utzita, berari jarraitzen itzultzen gara gailurrera.

Hemen bi aukeretan banatzen gara; batzuk bertatik, Belaguako aterpe aldera, aldapa piku eta belartsuetatik behera jaistea erabaki dute; bestok, orain lehen baino askoz ere harrizko, zaila eta bertikala den mendi bizkarretik, jarraitzea pentsatu dugu. Azken hauek, bizkarra belartsu eta zabala bihurtzen denean (13:08) utzi egiten dute eta eskumara hartu zelaietatik behera zuzen errepide aldera jotzeko(13:18). Behin errepidean, berari jarraitu diogu, Belaguako aterpea atzean utzi, eta autoetara iritsi arte (13:40).

Juan Piton zerbait edan eta “Rincón de Belagua”ko mahaietara abiatu gara, gu ekarritako bazkaria jatera. Angelek ekarritako hozkailuak Gia Michelineko jatetxe baten bezala sentitzera lagundu digu.

Izaban ardo batzuk harten gabiltzala, Lizarriturrikin batu gara eta Erretzu mendia igo duela esan digu, Atharratzetik joanda.

Powered by Wikiloc