Lurraldea Nafarroa / Zuberoa
Mendikatea Sardegaña
Altuera 1889 m.
Kokapena 42.96392,-0.90569
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak Barazea Alta
Ibilbidea egindako eguna 2016-09-02
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Belagua aterpetxea
Ibilbidearen helmuga Juan Pitoren borda
Denbora igotzen 2:35 h.
Denbora guztira 5:00 h.
Distantzia 12,9 km.
Igoera desnibela 812 m.
Jeitsiera desnibela 1070 m.

Barazea – Sardekagaña

SARRERA:

Abuztuko 31n irten ginen Eibartik Izaba aldera goizeko 6:30etan, hiru egunetan hiru mendi igotzeko asmoaz, (Lakhura (1), Auñamendi-Anie (2) eta Barazea-Sardekagaña (3)). Taldeak 9 parte-hartzaile ditu Angel, Pintado, Roberto, Mari Carmen, Garate, Joserra, Txurruka, Iñaxio Abanzabalegi eta Andoni, taldea Lizarriturrik osatzen du, baina berak bere programa pertsonala du eta bere kontura ibiliko da egunero. Julianek antolatu zituen ibilbideak baina azkenean, emaztearen osasun arazoengatik, ezin izan du etorri.

Autoak, Joserrak, Robertok eta Andonik ekarri dituzte. Lizarriturrik berea darama, bere kabuz ibiliko delako.

Txikin hartu dugu ostatua, pentsio erdia 39 € dira egunean pertsonako, Ekainean baino 2 € gehiago. Afarietan edan ditugun patxaranak, ez dira asko izan, ez dizkigute kobratu. Zerbitzu eta arreta onak izan ditugu.

Lehenengo egunean “Rincón de Belagua”n, etxetik eramandako janaria bazkaldu genuen; 2.ean menua hartu genuen Juan Piton (12,5 €, kafeekin eta patxaranekin 15€), nahiko txarto; eta azkeneko egunean, Hotel de Isaban (15€, kafeekin eta patxaranekin 15€), oso pozik atera ginen kalitateekin eta zerbitzuekin.

  • Irteera Belaguako aterpe ondotik: 7:55etan

Gaur ere lortu dugu gosaria goizeko 7etan izatea, horrela 7:55etan Belaguako aterpe ondotik oinez hasteko moduan gaude. Aurretik bi auto Juan Pitora jaitsi ditugu , txangoa han bukatzeko asmoa dugulako. Andonin kotxeak gurpil bat zulatuta dagoela adierazi dio, ala ere bidaia egin du.

Kartxela aldera doan GR-12a hartuta ekiten diogu ibilbideari, Binbaleta mendia gure eskuman utzita ailegatzen gara Ginbaletako lepora (9:20), goiz ibili arren, izerdi ederra atera dugu aldapa igotzen. Turrukak eta Angelek Binbaletako bidea hartu dute, besteok lepotik behera jo dugu Ipar aldera, gero Mendebal aldera joateko, gure ezkerretara Kartxelako paretak utzita, GR-12aren marrei jarraituz Belaiko lepora ailegatuko gara, hor bide zidorrak eskumara egiten du eta , maldan zehar altura galdu gabe, Sotalepoara garamatza (10:05). Zuberoko haran sakonetik gorantz izugarrizko artalde bat etorri da Belai aldera eta gero geure atzetik etorri da. Gure aurrean azaltzen den aldapa pikoa eta belartsua igotzea soilik falta zaizu, bizkar zorrotza pasa ondoren, tontorrera iristeko Barazea (1.889 m) (10:30). Puntan toki asko ez dagoenez zerbait jan-edateko , etorri garen tokitik, lepora itzuli gara. Ardiak ere ,poliki-poliki eta belar jateari utzi gabe, tontorraren inguruetara iritsi dira.

Itzuliari etorri garen bidetik ekiten diogu, Ginbaletako lepoa pasa eta Binbaleta mendia atzean utzi dugunean, Arrakogoitiko lepora ailegatutakoan (12:20) (Lakhura eta Binbaleta bitartean Urdaite lepoaren ondoan), GR-12 utzi eta eskumara jo dugu, behera zuzen eta garbi Juan Pito aldera doan bidezidor bati jarraituz, pinturak gorri-urdinak, Ego-ekialdera.

Juan Pitora heldu gara 12:55etan, Txurruka eta Angel ia batera iritsi dira, dirudienez ez dute ondo aukeratu bidea. Bertan garaje baten berri galdetzen dugu , Andoni zuzen abiatzen da Izaba aldera zulatua konpontzera, bazkal osterako egin da egongo dela.

Hotel Isaban bazkaldu dugu, eta 16:15tanEibar aldera irten gara.

Egun osoan ez dugu Liza ikusi, baina gero jakin genuen Otsogorrigaina (1.922 m) y al Gaztarria (1.722) mendiak igo zituela Larrautik joanda.

Powered by Wikiloc