Lurraldea Nafarroa Beherea
Mendikatea Okabe
Altuera 1466 m.
Kokapena 43.03469,-1.10696
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak <>
Ibilbidea egindako eguna 2017-06-13
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Chalet Pedro
Ibilbidearen helmuga Chalet Pedro
Denbora igotzen 1:15 h.
Denbora guztira 4:00 h.
Distantzia 12 km.
Igoera desnibela 702 m.
Jeitsiera desnibela 702 m.

Okabe

SARRERA:

Hiru eguneko irteera egiteko Ekainak 12an atera ginen Eibartik goizeko 7etan Iparralderantz, mendi hauek igotzeko asmoz, Etxekortea (1), Okabe (2) eta Arthunolatze (3). Guztira 13 lagun Ángel, Pintado, Roberto, Mari Carmen, Garate, Joserra, Iñaxio, Julian, Moya, Arrate, Andoni, Agustin eta Josetxo. Taldea Lizarriturrik osatzen du, honek bere programa du eta bere kabuz ibiliko da:

Julianek, Angelek, Iñaxiok eta Garatek ipintzen dituzte autoak. Lizarriturrik berea darama.

Chalet Pedro-n (Irati, Mendibe) hartu dugu ostatu bi bungalow alokatuz, bakoitza zazpi lagunentzako. Eguraldi ona izan dugunez nahiko ondo konpondu gara, egunero kanpoan bazkaltzeko aukera izan dugulako. 44€ egunean pertsonako, gosaria eta afaria barne. Janarien kalitateekin eta zerbitzuekin pozik atera gara. Bertara autoz iristen da baina errepidetik at gelditzen da, Urbeltza errekaren ondoan, mahaiak ditu pagoen gerizpean. Ondoan presa eder bat daukagu eta bertan bainu hartzeko aukera ere izan dugu, udarako toki ederra.

Bazkari guztiak etxetik eramandakoekin egin ditugu.

  • Irteera: Chalet Pedro

Goizeko 8etan armosatu eta oinez irten gara Chalet Pedro-tik (8:35), behin errepidean ezkerrera hartu eta berehala gure eskumara bide bat ikusi dugu GR-10 marrak dituena (zuri-gorriak) (8:35) bertatik sartu gara pagadi barrenetik gorantz, behin goi belardietan goazela eta ordubete oinez gabiltzala gure ezkerretara haitz multzo bat ikusiko dugu, Okabe-ko aurre tontorra da, GR-10 utziko dugu (9.50) ezkerretara jotzeko, haitz horietarako norabidea hartuz, arroka igo genezake edo ezkerrean utzi eta zuzenean, belardi zabaletatik zehar, aurrean daukagun tontor borobil aldera joan, Okabe (1.466 m) (9:50). Pasiera erraz baten igotzen den mendia hau, Nafarroa Behera-ko mendi altuena da. Gaur, atzo ez bezala, egun garbi-garbia dugu eta paisaiaz eta ibilbideaz goza genezake.

Etorri garen bidetik itzuli gara GR-10era eta berari jarraituz Hillarrita gunera iritsi gara (10:20), hemen oso ezagunak diren Okabe-ko Cromlechak daude. Bertan geldialdi egin dugu ikusteko eta argazkiak ateratzeko. Toki honetan GR-10 utzi eta eskumara abiatu gara (Ipar-ekialde) eta baso batera ailegatutakoan bidezidor bat bilatu behar da beherantz egiteko, hitoak daude, bidetik erraz jaitsi gara Zuartzi lepora (10:45), borda eta aska, bertan geraldi bat egin dugu zerbait jan-edateko. Ibilaldia zerbait luzatzeko asmoz,norabidea mantenduz, gure aurrean Saroberri (1.338 m) (11:35) dagoen mendira joatea erabaki dugu. Gure ezkerretara zegoen gandorretik igo dugu.

Jaitsiera beste aldean dagoen bizkarretik egin dugu (Hego-Ekialde), Beira (1.239 m) menditik pasa eta Urbeltza erreka ondotik doan errepidera iritsi arte, hemendik 10 minutu besterik ez dauzkagu Chalet Pedro-raino (12:35).

Dutxa bat hartu ondoren, batzuk errekan bainatu dira, gerizpean dauzkagun mahaietan bazkaldu dugu. Afal aurretik, debora ona aprobetxatuz, pasiera batuk egin ditugu.

Powered by Wikiloc