Lurraldea Lapurdi
Mendikatea Larrun
Altuera 903 m.
Kokapena 43.30904,-1.63551
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak Larhun
Ibilbidea egindako eguna 2014-06-18
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Bera
Ibilbidearen helmuga Lizuniaga
Denbora igotzen 2:15 h.
Denbora guztira 3:45 h.
Distantzia 11,5 km.
Igoera desnibela 982 m.
Jeitsiera desnibela 797 m.

Larrun

Gaurkoan ere, Angel txofer bezala dator, horrek zirkular txiki bat egiteko aukera ematen digu, Beratik irtengo gara Lizuniagan bukatzeko. Goizeko 7etan irten Eibartik eta 8etan oinez hasiko gara, Julian, Garate, Pintado eta Andoni. Ibardinera doan errepidetik abiatzen gara, laster utzi eta errekako ezker aldera pasatuko gara zuri/hori marka batzuei jarraituz, baserri bat ikustean, markak utzi eta eskumara hartuko dugu gorantz egiten duen bide bati helduz. Bidea pista bihurtuko da, bizpahiru bunker ikusiko ditugu bidean. Basoa laga eta belardi zabaletan aurkituko gara, hemen gorantz doan bidea jarraituz Larunera doan pista ikusiko dugu, aurrean Larun ikustean ezkerretara jo beharko dugu Larun Txikira (703 m) jotzeko (9:40). Nahiz eta egunagarbi egon lainoak azaltzen dira mendi tontorretan. Gure aurrean, Hondarribia, Donibane Lohizune, Biarritz, ea , garbi dakusagu.

Aldapa motza baina gogorra igo eta gero laster gaude Laruneko puntan (903 m) (10:15). Tontorra trenez etorritako ehunka jubilatuz beteta dago, honek mendi zapore guztia kentzen dio.

Ekialdera doan bizkarrari helduko diogu, laster hegoaldera joko dugu markatuta dagoen bide bati jarraituz, beheko zelaietan eskumara hartuko dugu Lizuniaga iristeko(11:45) .

Hemen Angel daukagu zain, errepide bertan iturri eder baten garbitzen gara eta kotxez Berara. Sagardo botila baten inguruan jartzen gara bost lagunok jar. Bertako jendeari kasu eginaz Zalain tabernara joango gara bazkaltzera oso ondo ematen digute, menua 11 €tan aukera asko ditu, kafeak eta patxaranekin 12€. 8,5eko nota. Gasolina, sagardoa et bazkaria 20€ guztira pertsonako.

Powered by Wikiloc