Lurraldea Nafarroa / Nafarroa Beherea
Mendikatea Iparla
Altuera 1049 m.
Kokapena 43.22823,-1.37834
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak <>
Ibilbidea egindako eguna 2015-04-15
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Izpegiko mendatea
Ibilbidearen helmuga Izpegiko mendatea
Denbora igotzen 2:25 h.
Denbora guztira 4:45 h.
Distantzia 15,7 km.
Igoera desnibela 1065 m.
Jeitsiera desnibela 1065 m.

Iparla

Gaur zortzi lagun batu gara goizeko 7:30etan Eibartik irteteko, autoak Julianek eta Andonik ipintzen dute, besteak, Roberto (orain aurre-jubilatua), Joserra, Pintado, Angel, Garate eta Moya. Eguraldi ona, beroa, goizean 15º genituen , baina zorionez gero ez da askoz gehiago igo, aurreko egunetan bezala. Egunean zehar goi-lainoak eta ego-haizea izango ditugu, eguraldi ederra mendian ibiltzeko.

Autopista hartu dugu muga aldera joateko, Elizondotik pasa eta Izpegi mendatera igo, goizeko 9:05etan oinez hasi gara. Eguraldi epelarekin animatuta, denok fraka motzetan.

Mendatean ezker aldera (Iparra) jo dugu bide nabarmen batetik, lehenengo aldapa igotakoan, bidezidorra Larremear deitzen den mendi bizkar ondotik doa, hau eskumara utziz, gero Lapitxi lepora jaitsiko gara, norabidea mantenduz, gorantz doan bidetik, Aintziago mendia eskuman utzita, erraz ailegatuko gara Buztenzelhaiko lepora (9:55). Hemen Baigorri eta Bidarrai batzen duen GR-10ekin bat egingo dugu, beren marrei jarraituz Iparalara joan gintezke.

Segidan Buztanzelhai (1.026 m) (10:10) igo dugu, gero gainez gain erraz egiten da aurrera Harrietako lepora jaitsi arte (10:42), ondo markatua dagoen bideari jarraituz, nahi izanez gero Tutulia.tik (984 m) (11:05) pasatuz, Iparlara iritsi gara(1.049 m) (11:30).

Oso ibilaldi edarra gozatzeko aukera izan dugu, gehiena goi-zelaitik eta paisai garbiekin, tontorretik Orhy, Aiako Harria, Larun eta abar ikus ditzakegu. Gure itsasoa, zabal gure aurrean.

Ipar aldeko jende askokin topo egin dugu, agian jairen bat izango da, edo eskoletako oporrak..

Itzul bidea, ekarri dugun berdina da Harrietako leporaino, hemen GR-10 utzi eta eskumara joko dugu, iturri baten bila, gure ezkerretara Hurdos herrira jaisten den bidezidorra utziko dugu. Iturritik (12:25) igaro eta bideari jarraituko diogu altura galdu barik, bidegurutze (12:48) batera ailegatutakoan ezkerretara hartu, hasieran behera eginten du, baina gora egin behar dugu Lapitxiko lepora igotzeko (13:15), hemen hasierako bidearekin bat egiten dugu.

Etorri garen bidetik segituz Izpegira heltzen gara (13:50). Etortzerakoan ego-haizea indartsu ibili da, baina ez du eragozpen handirik sortu.

Bazkaltzera Iruritara joatea erabaki dugu, Olari jatetxera, aurreko txangotik ezaguna delako. Menuak 11,5 €tan, ez du aukera askorik baina denak onak, ardoa arrunta, baina mantela eta eskuzapiak telazkoak eta zerbitzu ona, komen garria. Kafeak eta patxaranak gehituz 14 €. Bidaia luzea izanik (140X2 Km) eta bazkal aurreko tragoa kontatuta, 24 € guztira.

Powered by Wikiloc