Lurraldea Nafarroa
Mendikatea Satrustegi (Andia)
Altuera 1128 m.
Kokapena 42.88179,-1.85610
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak
Ibilbidea egindako eguna 2020-09-16
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Ekai
Ibilbidearen helmuga Ekai
Denbora igotzen 1:25 h.
Denbora guztira 3:45 h.
Distantzia 10,9 km.
Igoera desnibela 800 m.
Jeitsiera desnibela 800 m.

Txurregi

Eibartik irteera: 8etan.

Parte-hartzaileak: Julián, Iñaxio, Garate, Pintado, Arrate, Roberto, Mari Carmen, Joserra, Moya, Agustin eta Andoni.

Autoak: Andoni, Roberto eta Moya

Ekai herritik hasita ibilaldi zirkular bat egin dugu, Txurregi eta Gaztelu tontorretik igaroz.

Herritik oinez hasi gara (9:05) Andia mendizerra aldera hartuz (Hego aldera), herritik irtetean, aska bat pasa ondoren, seinale-tantaia daukagu, ezkerretara Gaztelu aldera markatzen duela, eta ezkerrera, berriz, Zuhatzu, Satrustegi,… aldera, eskumatik hartu dugu.

Pistak Andia aldera mantentzen du norabidea, bidegurutzeetan gehien ibilitako bidea aukeratuko dugu, bidea beti gorantz doala ezker aldera biratzen hasiko da (Eki aldera). Pagadi eder baten barrenetik goaz. Ordu bete oinez daramaguenean, bidea utzi eta pagaditik gorantz zuzen egin dugu, goian, gure eskuman, aldapa belartsu batekin bat egiteko. Behin pagadia utzita, aldapa piko belartsutik gora egin dugu, beti ezker aldera joaz, alanbrezko hesi batekin bat egin arte, honekin topo egindakoan bere ondotik gora egiteko mendi bizkarreraino, goia hartutakoan, eskumara , gainez-gain, tontorreraino joateko, Txurregi (1.128 m.) (10:30).

Eguraldi zoragarria daukagu, bista ederrak, Ollaran bailerako herrixkak Hego aldera eta Aralar Ipar aldera.

Etorri garen gangorretik berrekin diogu ibilbideari, gure aurrean (Eki aldean) gure hurrengo helburua den eta garbi dakusagun Gaztelu mendi aldera. Laster gangorra utziko dugu Olarregi lepora jaisteko, gure ezkerrean alanbrezko hesia daukagula, oso alda piko batetik. Hemen gorantz egin dugu, oso bide markatuetik, hurrengo tontorrera, Gaztelu (998 m.) (11:40).

Berriro jaitsi gara Olarregiko lepora (12:00) itzulerako bidea hartzeko, han eskumatik behera jo dugu bidezidor batetik, eta ezker aldera joaz pista batekin bat egin dugu. Berari jarraituz ,ordu-erdira (12:27) bidegurutze baten ezkerrera, Ekai herrira iritsi gara besterik gabe (12:50).

Bazkaltzera “Juanito Jatetxea” sagardotegira joan gara bazkaltzera. Itxuraz ez dute menu askorik ematen. Aukera motza eta gutxi landutako platerrak. Lagun arteko tratuekin eta ardo nafar onekin 12 €tan zerbitutako menua. Berriz joateko aurretik esan beharko genuke, presta daitezen. Bazkal aurretik hartutako kontsumizioekin, kafeekin eta patxaranekin 15,5 €tan jarri da dena.

Powered by Wikiloc