- Eibartik irteera: 7:00etan
- Parte-hartzaileak: Pintado, Andoni, Julian, Garate, Iñaxio, Roberto, Mari Carmen, Jose, Agustín, Angel y Arrate
- Autoak: Roberto, Jose y Andoni
Eibartik irtenda goizeko 7:00etan Iruña aldera jo dugu, gero Huescara doan autobiara, Agoitzeko irteera hartu eta hau atzean utzi eta gero, Azparren herrira ailegatu gara.
Oinez hasten garenean elizako kanpaiak goizeko 9ak jo dute. Goiza garbia daukagu, baina hotza, zelaiak izotzez zurituta. Ekarri dugun norabidea mantenduz herritik irten gara , bide zabal batetik igotzen, berehala bidegurutze batera iritsi gara, burdinazko seinale batek Baigura ezkerrera markatzen du, baina ez diogu kasu egin eta aurrera jarraitu dugu gorantz, laster, landutako harri batek esaten digu hemendik ere joan daitekeela Baigurara. Bide zirkular bateri ekiten ari gara, gero, orain ezkerrean lagatako bidegurutzean, agertuko gara.
Hartu dugun bideak, hitoak ere badaude, galtzeko aukera gabe eramango gaitu, pagadi eder bat zeharkatu ondoren, goiko zelaietan dagoen Maitzako lepora (10:00). Hemen hitoak desagertzen dira, baina erreza da, eguraldi onekin behintzat, norabidea mantenduz aurrera egitea zelaietan barne. Goiko larretara oraintsu etorritako artaldeak paisaia edertzen du. Kontutan hartuta Baigura mendia gure ezkerretara dagoela, poliki poliki, gora goazela, ezkerrera jotzen joan gara goiko lepo batera iritsi arte, hemendik bistan daukagu harri metatuekin osatutako tontorra, Baigura (1.474 m) (10:35).
Nahiz eta eguraldi ona izan, haize hotzetik babesteko behera egin dugu, etorri garen tokitik, eta haitzak atzean utzita toki babestua topatu dugu zerbait jan-edateko.
Jaitsierakin jarraituz lepo zabal batera ailegatutakoan (11:00) eskumara jo dugu (lehen hona ezkerretik etorri gara) pagadi handi baten sartzeko, alanbrezko hezi batekin topo egin dugu, eskumara joan gara eta aska baten parean hezia zeharkatu. Jaisten jarraitzen dugu ezkerrera hartuz bide garbi batekin topo egin arte (11:15), marra zuri-horiak dauka. Behera goazela bidea pista zabal bihurtzen da eta hartu dugunetik ordu erdi oinez goazela, gure ezkerrera hito bat ikusiko dugu, pista lagatzera gonbidatuz, ez diogu kasurik egingo, bide hori zuzen Azparrenera doa eta guk lehenengo oso esaguna den “Azparreneko elorria” bisitatu nahi dugu.
Beraz, pistatik segitu dugu baina berehala uzteko, gure eskuman ikusi dugun lehenengo bidetik joateko (11:47), gorantz doan bide honek zelai batera garamatza eta zelaiaren erdi-erdian dago izugarrizko elorri zuria (12:00). Nafarroako gobernuak monumentu natural moduan du izendatuta zuhaitz hau. Bizirik dirau baina nahiko zahartuta dago. Ekarri dugun bidetik itzuli gara, berriz pista hartu eta Azparrenera jaisteko (13:00). Oso bidai polita izanda gaurkoa, bide osoan ez dugu pertsona bat ere ikusi.
Herriko plazan dagoen iturriak apaintzen laguntzen digu. Bazkaltzera Agoitz herriaren sarreran dagoen “Hotel Ekai”era joan gara. Han Lizarriturrikin bat egin dugu, Tangorri (845 m) y al Irulegi (893 m) mendiak igo ditu bere kabuz joanda. Oso ondo jaten da, zerbitzu ona, mantela eta esku zapiak telazkoak. Menua 11,80 €tan dago ardo nafarra barne. Kalitate-prezio oso erlazio onekoa. Kontuak ateratzen arazo txiki bat izan dugu , halako batean konturatu gara menu bat gutxiago kobratzen ari zirela, zerbitzariak poz hartu du esan diogunean. Kafeekin eta patxarenekin (2,5 €), 14 €/pertsonako.