Lurraldea Nafarroa
Mendikatea Alaitz
Altuera 987 m.
Kokapena 42.65750,-1.61489
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak Untzueko harria, Peña de Unzué
Ibilbidea egindako eguna 2021-11-18
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Untzue
Ibilbidearen helmuga Untzue
Denbora igotzen 4:40 h.
Denbora guztira 5:15 h.
Distantzia 16,4 km.
Igoera desnibela 1140 m.
Jeitsiera desnibela 1140 m.

Untzueko haitza

Eibartik irteera: 7:30etan.

Parte-hartzaileak: Fernando, Anton, Julian, Moya, Iñaxio, Garate, Ávila, Joserra, Josetxo, Julen, Pintado Mari Carmen eta Roberto.

Andonik eta Angelek ezin izan dute gaur etorri, baina, bi egun beranduago etorri dira beren kabuz.

Autoak: Roberto, Fernando, Anton eta Garate.

Proposatutako ibilbidea Alaitz mendilerroa zeharkatzen duen zirkular bat da. Nafarroako Untzue herrian hasita, tontor hauetatik pasako gara; Orrontz, Orranaundia, Badigorri eta, bukatzeko, Untzueko haitzetik, hemendik Untzuera itzultzeko.

Udaletxe atzean dagoen aparkalekutik ekin diogu txangoari (9:10), herriko Hego-ekialdera doan kaletik beherantz eginez, aska baten ondotik pasa eta, gure eskumatik doan bidea hartu dugu pista zabal batera joateko, bertatik jarraitu 200 bat metro eta gure ezkerrean “San Bernabe 1,2 Km.” ipintzen duen seinale bateri jarraitu diogu , gu ez goaz ermitara baina bertatik joanda pistaren itzulingurua saihestu dugu. Berriz pistan, bertatik jarraitu, beti gorantz.

Gorago, lurrezko pista batekin topo egin eta gurutzatu (9:55), hemen bidarriekin markatutako bidetik segi dugu. Txabola baten hondakin ondotik pasa ondoren, adi egon behar dugu(10:20), gure ezkerretik gaurko lehenbiziko tontorrera eramango gaituen bidezidorra hartzeko, Orrontz (10:40) (1123m.).

Ipar-ekialdera ondo markatuta doan bidezidorrari jarraituz, ordu erdi barru hurrengo tontorrean gaude, Orranaundia (11:10) (1155m.). Mendi hau, “El Carrascal” moduan ere ezagutzen da.

Nora bide berdinari eutsiz, eta bidarrekin markatutako bidezidorretik jarraituz, hurrengo mendira igo gara, Badigorri o Alaitz (11:40) (1171m.).

Jaitsierari ekin diogu, hasieran bidezidorretik eta gero bide zabaletik, adi egon behar dugu gure eskumatik irteten den bidezidor bati (12:05), itzulinguru bat saihesteko, berriro bide zabalean, pagoz eta ezpelez hornitutako bailara zabal batera jaitsi gara.

Lehenengo soroetara iritsitakoan, seinale tantaia baten ondotik pasa eta metro gutxitara , gure ezkerrean gorantz doan bidezidor batetik egin dugu gora, galtzeko arriskurik gabe zelai zabal batera irten gara, hau zehartu eta eskumara hartu bide zabal batetik lepo batera igotzeko, behin hemen, ezkerrera jo dugu eta burdinazko ate bat pasa ondoren haize-errotatik doan pista zabalera heldu gara, hau eskumara hartu eta azkeneko haize-errotaraino joan gara.

Puntu honetan hasten da gaurko azkeneko tontorrera doan, ondo markatuta, bidezidorra. Haitzera heldutakoan bi aukera ditugu, eskumatik (bide normala) edo zuzenean, erraz igotzen den, arrakala batetik, biek ala biek berehala garamatzate tontorrera, Untzueko Haitza (987m.) (13:50). Historialarien arabera hemen egon omen zen Guergako gaztelu mitikoa. Berreraikitze lan batzuk egin dituztela ikus daitezke.

Argazki batzuk egin eta beheranzko bideari ekin diogu, artadia bukatu baino lehen , bidegurutze baten , eskumako bidezidorretik jo dugu (Hego aldera) (14:00) hurrengo bidegurutzean (14:05) eskumara eta besterik gabe, Untzuen gaude berriro (14:25).

Freskatu, arropak aldatu eta zuzenean Campanas herrian dagoen Teré jatetxera jo dugu bazkaltzera. Menua, kafea barne duela, 12 € dira, aparte eskatu dugun ardo gorri nafarra eta kopa batzuk gehituz 16 €tan gelditu da. Prezio kontutan hartuta, bazkaria ondo dago.

Alaitz mendilerroa ezagutzeko txango ederra.

Powered by Wikiloc