Lurraldea Nafarroa
Mendikatea Txamantxoia
Altuera 1941 m.
Kokapena 42.90228,-0.81700
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak Maz
Ibilbidea egindako eguna 2016-06-02
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Fuente de los clérigos (Zuriza)
Ibilbidearen helmuga Fuente de los clérigos (Zuriza)
Denbora igotzen 2:15 h.
Denbora guztira 3:45 h.
Distantzia 10,6 km.
Igoera desnibela 782 m.
Jeitsiera desnibela 782 m.

Txamantxoia

SARRERA:

Ekainaren 1ean irten ginen Eibartik Izaba aldera goizeko 7etan. Hiru egunetan hiru mendi igotzeko asmoz (1. Idoia, 2. Txamantxoia, 3. Kartxela). Guztira 12 parte-hartzaile gara: Julian, Angel, Pintado, Roberto, Mari Carmen, Garate, Joserra, Txurruka, Iñaxio Abanzabalegi, Moya eta Andoni; taldea Lizarriturrik osatzen du, baina honek bere programa pertsonala dauka eta ez da besteokin mendira etorriko.

Joserrak,Robertok eta Moyak ipintzen dituzte autoak. Lizarriturrik berea darama bere kabuz ibiliko delako eta, azkenean, Andonik ere, bere kotxea darama, lehenago bueltatu beharreko arriskuan dagoelako.

Txiki ostatuan dauzkagu erreserbak eginda, mantendu erdian, 37€ dira pertsonako egunean. Pozik irten ginen, bai kalitateekin, bai zerbitzuekin.

  • Irteera: Fuente de los clérigos (Zuriza): 9:00 etan

Goizeko 8etan gosalduta Belagua aldera jo dugu Kartxela mendira joateko asmoekin, baina lainoz estalita ikusi dugu, ipar aldera ematen duten beste mendiek bezala. Baina, Txamantxoia mendia garbi azaltzen dela ikusita, plana aldatu eta bertara joatea irabaki dugu, horrela, Zuriza aldera hartu dugu. Fuente de los clérigos.en ondoan aparkatu ditugu autoak.

Hemengo mendiak garbi azaltzen zaizkigu, Txamantxoia ere lainorik gabe dakusagu gure aurrean. Errepidearen ezkerreko aldean seinale-tantaia batek Ricón de Maz.era joateko bidea erakusten digu, bide zabal batetik ekiten diogu (9:00), ordu-erdi eroso ibili eta gero (9:30) gure eskumara “collado de Maz”era joateko seinalea daukagu, bertatik jo dugu, baso barrenean gorantz sartzen den bidezidorretik. Gure eskuman dauzkagun Txamantxoiaren paretak inguratzen ari gara, hauek saihestu eta mendira beste aldetik igotzeko. Baso barrenean, lepo bat igaro eta gero, beherantz hasiko gara borda baten ondotik igarotzen den pista batekin topo egin arte. Pistatik eskumara joko dugu, eta bukatzear dagoela, basotik irtenda, gure eskumara 180º bira egingo dugu, zelaietatik gora egiteko (10:05). Magaletatik gorantz joateko modu erosoenak bilatuz, beste arazorik gabe iritsi gara tontorrera Txamantxoia (1.941 m) (11:15). Itxura denez, erabakiarekin asmatu egin dugu, ipar aldeko mendiak estalita diraute oraindik.

Jaisteko, ekarritako bidetik egingo ditugu metro batzuk, baina berehala eskumara (Ipar) hartu dugu, aldapa pikuetatik behera, Zuriza eta Rincón de Belagua batzen duen Aztaparreta lepo aldera, baina lepo horretara ailegatu baino lehenago eskuma jo dugu, hito batzuei jarraituz, bide markatu batetik zuzen errepidera iristeko (12:33), txoferrak autoen bila joan dira, Fuente de los clérigos (12:45).

Linzako aterpe ondoan dauden mahai batzuetara abiatu gara, aterpea itxita dago, baina sukalde librea zabalik eta bertan ura daukagu.

Freskatu, zerbait jan-edan eta lasai Izaba aldera itzuli gara.

Powered by Wikiloc