Lurraldea Nafarroa
Mendikatea Mendaur
Altuera 1054 m.
Kokapena 43.15653,-1.78344
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak Irain
Ibilbidea egindako eguna 2018-10-04
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Zubieta
Ibilbidearen helmuga Zubieta
Denbora igotzen 2:40 h.
Denbora guztira 5:47 h.
Distantzia 17 km.
Igoera desnibela 1330 m.
Jeitsiera desnibela 1330 m.

Loitzate

  • Eibar irteera: 7:30etan
  • Parte-hartzaileak: Josetxo, Julian, Iñaxio, Garate, Pintado, Arrate, Maricarmen, Roberto
  • Autoak: Julian, Josetxo.

Gaurko ibilbide zirkular bat antolatu dugu, Zubieta herritik hasi Loitzate mendira joan eta Ekintzatik pasa ondoren jaisteko.

Goiz lainotsu batean, 8:50etan Zubietan (Nafarroa) eman diogu hasiera gaurko txangoari, herriko sarreran dagoen zubia zeharkatu eta Leitza aldera doan errepidea hartuz. 40 metro egindakoan eskuman dagoen estrata batetik jo dugu gorantz (marra zuri-moratuak), aldapa pikoak baserri batetik pasa eta porlanezko pista batera eraman gaitu. Gure ezkerrean dagoen bide markatu bat hartu dugu (marra hori-zuriak) (9:13), gorantz jarraitzen dugu, berehala beste bidegurutze batean (9:18) berriz ezkerretik eta hurrengo bidegurutzean (9:40), iratzez jantzitako mendi bizkarretik gorantz egin dugu. Orain, lainoak behean utzita Mendaur eta Ekaitzako tontorrak ikus ditzakegu, aldapa pikoatik Lizartzetaren (849 m) (10:09) tontorrera iritsi gara, harrizko gurutze txiki batek markatua. Ipar aldera jarraituz pagaditik zehar Usategieta lepora jaitsi gara (10:22). Norabidea mantenduz gorantz egin dugu, lehenengo mendixka ezkerretik inguratuz aldapa ekiditeko, gero berriz aldapa gogor bati aurre egin diogu Iramendiko (1.014 m) (11:00) puntara heltzeko.

Ipar aldera jarraituz, Biamendiko lepora jaitsi gara Mairubaratza cromlechetik pasatuz, mendi bizkarraren ezkerretik doa Loitzatera igotzeko bidezidorra, behin mendi gangorrean, ezkerrera egin dugu puntara joateko, Loitzate (1038 m) (11:30).

Bistak ezin hobeak dauzkagu tontorretik, Aralar, Aitzkorri, Hernio, Aiako harriak, eta abar.

Zerbait jan-edan ostean, mendi kordelera itzuli eta berari jarraituz -orain Ipar-ekialderantz- , Arainburu (1.054 m) (12:07) menditik pasatu eta gero mendi bizkarretik jarraituz, kordala bitan banatzen denean eskumara hartuz (Hego-ekialde), Ekaitza (1046 m) (12:40) mendira heldu gara.

Soilik beheko bailarara jaistea falta zaigu, Hego aldera doan kordelik ekin diogu jaitsierari, harrizko tontorra duen Oltzorrotz mendia ezkerrean utzi eta pagadian sartu gara, pista bat ikusi dugunean bertatik segi dugu beherantz, momentu baten (13:53) eskumara itxi-itxian egin dugu Txitxillo errekaren bila, amuarrainak ikusi ditugu, pista zabaletik segituz Zubietara ailegatu gara (14:37).

Gaurko jarduera nahiko gogorra izan da, bost tontor eta 17 kilometro baino gehiago, dena dela, pozik gaude ekitaldiekin.

Zubi ondoan dagoen harraskan freskatu eta bertan dagoen Errandonea tabernara jo dugu bazkaltzera. Menua, gehien bat, etxeko produktuekin egindakoa, postreko gazta eta menbriloa ere bai. Ez dute ez ardo gorririk ezta patxaran hotzik. Mahia mantelik gabe. Menua, bazkal aurreko garagardoekin , kafeekin eta pare bat patxaran kopekin 12 €tan jarri zaigu. Sukaldea ez da beste mundukoa , baina prezio horretan konforme irten gara.

Powered by Wikiloc