Lurraldea Araba
Mendikatea Urbasa
Altuera 1236 m.
Kokapena 42.79900,-2.04784
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak <>
Ibilbidea egindako eguna 2016-11-17
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Venta Berri (Urbasa)
Ibilbidearen helmuga Venta Berri (Urbasa)
Denbora igotzen 2:20 h.
Denbora guztira 4:10 h.
Distantzia 14,3 km.
Igoera desnibela 550 m.
Jeitsiera desnibela 550 m.

Dulantz

  • Irteera Eibartik: 8:00etan
  • Parte-hartzaileak: Roberto, Pintado, Garate, Andoni, Mari Carmen, Arrate, Iñaxio, Angel .
  • Autoak: Roberto, Andoni

Eibartik irten eta Etxegarate mendatetik pasa ostean Etxarri-Aranazen Lizarragara igotzen duen errepidea hartu dugu. Behin goian gaudela, 22. eta 23. Kilometroen artean gure eskuman dagoen Benta Berri deritzon etxe ondoan (ostatua izandakoa) aparkatu ditugu autoak.

Zelai aldera (Mendebal) doan pista batetik ekiten diogu txangoari (9:15), pista hau bukatzear dagoela (9:30) utzi eta ezkerrera jo dugu bi urtegi gure eskumara lagata pagadi baten sartzeko. Bertan, GR-282ren markak topatu ditugu, eta beraiei jarraituz egin dugu gora. Baso barnetik doan bidea oso erosoa da eta laster aurkitzen gara goiko zelaietan. GRaren marrak jarraituz bere aurrean ate-sare bat daukan txabola batera ailegatu gara (11:15), gure eskumara doazen GRaren markak laga eta aurrera egin dugu ate-saretik pasatuz. Hemen PR-NA 181-Aren marra zuri-horiak ikusi ditugu eta beraiei segitu diegu eskuma aldera, PR honi jarraituz tontorrera iritsi gara, Dulantz (1.236 m) (11:35).

Eguraldi ona daukagunez tontor inguruan atseden txiki bat hartu dugu zerbait jan-edanez. Etorri garen bidetik itzultzen gara, aurreneko PRtik, baina laster utziko dugu (12.00) eskumara jotzeko eta Alto de la Nevera-ra (1.211 m) igotzeko (12:07), norabidea mantenduz hasi gara jaisten, berriz PR_NA 181ekin topo egin arte, eskuma aldera hartzen dugu beherantz eta pagadian sartu gara, basoaren arbi-gune batera ailegatutakoan bideak eskumara egiten duen toki baten, gure ezkerrean hitoak ikusiko ditugu (12:25), PRa utzi eta bertatik abiatuko gara, baso itxiaren barrena, behera, Zunbeltzera (12:55) iritsi arte. Orain errepidetik ezkerrera jo dugu, baina berehala utzi (13:00), berriz ezkerretara eginez, errepide ondotik doan galtzada batetik jarraitzeko, Benta Berri parera ailegatutakoan utzi eta eskumara eginez autoetara heldu gara (13:25).

Arbizuko Izar-Ondo jatetxera joan gara bazkaltzera. Bertan Lizarriturrikin batu gara, hau Alleko mendian ibili da bere kabuz. Oso ondo jaten da, baina menu normalak baino garestixeagoa da, 14,5 €, mantela eta eskuzapiak telazkoak dira, urteko ardo nafarrak eta zerbitzu ona. Kafeekin eta patxarenekin 17,5 € pertsonako.

Powered by Wikiloc