Lurraldea Nafarroa
Mendikatea Alkurruntz-Legate
Altuera 870 m.
Kokapena 43.17393,-1.56746
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak
Ibilbidea egindako eguna 2019-01-10
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Lekaroz
Ibilbidearen helmuga Lekaroz
Denbora igotzen 1:30 h.
Denbora guztira 4:15 h.
Distantzia 13,6 km.
Igoera desnibela 1030 m.
Jeitsiera desnibela 1030 m.

Legate

  • Eibartik irteera: 8:00etan.
  • Parte-hartzaileak: Agustín, Josetxo, Julián, Iñaxio, Garate, Pintado, Ángel, Roberto, Mari Carmen, Joserra, Julen Azpeitia eta Andoni.
  • Autoak: Angel, Garate eta Julian.

Eibartik abiatu gara 8:00etan Lekarozera joateko. Herri bertatik ekin diogu gure ibilaldi zirkularrari goizeko 9:30etan, ipar-ekialde norabidea hartuz eta eliza gure eskuman lagatzen dugula, herritik irteten ari garela ezkerrera jo dugu, apur bat beherantz doan pista bat hartzeko. Hartu dugun estrata Etxalar-bidea bezala ezagutzen da. Pista honetatik gora egingo dugu modu errazean, bidegurutze guztietan goranzko norabidea aukeratzen. Ibilbidea oso erosoa danez aukera ematen digu paisaiaz gozatzeko. Ordu bete pasatxo oinez gabiltzala (10:45) eta Iturralde bordara iritsi baino metro batzuk lehenago, ekarri dugun pista utzi eta gorantz egin dugu bidezidor batetik. Garbi ikusten den bidexkak zuzen egiten du gora, eta “Via Crucis”eko gurtzei jarraituz Legateko gurtzera garamatza (10:45), eta handik berehala mendi tontorrera Legate (870 m) (11:05).

Eguraldia nahiko ona izan arren tontorra lainopean dago. Haizea hotza dabil eta lurra zurdaz zurituta dago.

Gure hurrengo helburua Unboto mendia da, ekarri dugun norabidetik eskumara garbi ikusten dena, Ekialdean. Bera aurrean dugula bertara zuzendu gara, horretarako, beherantz jo dugu bide garbirik gabe pagadi ederrean barrena, ahalik eta ibiltzeko toki egokienak bilatzen. Mendi bien artean dagoen lepora heltzerakoan (12:00) errekatxo bat zeharkatu dugu igoerari ekiteko. Eskumarantz jo dugu pista batetik eta borda batera ailegatutakoan (12:05) utzi egin dugu ezkerrera hartzeko borda arretik, gero pagaditik zuzenean igoteko. Errepide batekin topo egin dugu (12:18) eta bertatik jarraitu dugu igotzen, baina laster utzi dugu (12:22) basotik zuzenean aldats gora abiatzeko tontorreraino, Unboto (802 m) (12:33).

Eguraldia garbitzen joan da, orain soilik 1000 metro altuera duten mendiak azaltzen dira txapelekin. Urteko sasoia kontutan hartuta, eguraldi oso ona.

Lekaroz aldera zuzenean hasi gara jaisten mendi bizkarretik (Hegoaldera), asfaltatutako errepide batera ailegatutakoan, ezkerrera jo dugu, baina laster, 50 bat metro egindakoan, errepidea utzi (12:55) eta eskumara hartu dugu pista batera jaisteko, gero berehala berriz eskumara (12:56). Bideak zuzen garamatza Lekarozera (13:45).

Herriko plazan dagoen iturrian garbitu ondoren Iruritara jo dugu, Olari jatetxean bazkaltzeko. Oso menu ona 11,5 €tan, ardo korrientea da baina janaria oso etxekoa eta telazko mantelak eta eskuzapiak. Kafeak eta kopak Agustinek ordaindu ditu aitaita titulua estreinatu duelako.

Powered by Wikiloc