Lurraldea Nafarroa
Mendikatea Hauza
Altuera 1304 m.
Kokapena 43.15133,-1.42028
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak Hautza
Ibilbidea egindako eguna 2016-05-05
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Izpegi mendatea
Ibilbidearen helmuga Izpegi mendatea
Denbora igotzen 2:07 h.
Denbora guztira 3:45 h.
Distantzia 9,7 km.
Igoera desnibela 902 m.
Jeitsiera desnibela 902 m.

Hauza

  • Eibartik irteera: 7:30 etan.
  • Parte-hartzaileak: Garate, Julián, Roberto, Pintado, Andoni, Moya, Arrate
  • Autoak: Julian, Garate

Baztanetik pasa eta Izpegi mendatera iritsi gara, autoak aparkatu eta gaurko ibilbideari ekin diogu goizeko 9:15etan. Mendatetik Ipar Euskal Herrira begira gaudela, eskumara jo dugu (Ego alde), beste aldera joanez gero Iparlara abiatuko ginateke. Bideak marka asko ditu, GRa besteak beste , hasieran pagadian sartzen da eta aurrerago basoa utzi eta belardi garbietara garamatza, igoera suabe baten ondoren Nekaitz lepora ailegatzen gara (10:00), ekarri dugun norabidea mantenduz gure aurrean Hautza mendia dakusagu. Bidea, ondo markatua, aldapatsu bihurtzen da, gora goazela gure ezkerretara Harrigorri (1.115 m) (10:45) tontorrera hurbildu gara, bista ederrak Nafarroako Pirineo aldera.

Belardi garbietatik bide pikoari jarraituz Hautza.ko (1.304 m) (11:22) tontorrera iritsi gara. Eguraldi ederra daukagu eta ikusmirekin gozatu ahal izan dugu. Gaur Frantzian jai eguna da eta mendizale asko dabil inguruetan.

Ekarri dugun bidetik jaitsi gara Nekaitz lepora, baina hemen lehen ekarritako bidea eskuman utzi eta ezkerrera jo dugu Olhate lepora igotzeko (Ipar aldera) (seinale tantaia), bide-txingorrari jarraituz pagadi baten barna sartu gara, nahiz eta hasieran apur bat behera egin laster, igoera suabe baten ondoren, Usatxarreta (853 m) (12:40) tontortxoan gaude.Iparla eta Baigorri aldera bista ederrak dauzkagu. Bide-txingorrari jarraituz erraz iristen gara Izpegi.ra(13:00)

Bazkaltzera Doneztebera jo dugu, lehenagotik ezagutzen dugun Santamaria jatetxera. Bertan Lizarriturrikin batu gara, bera ere hemendik ibili da eta Burga mendia igo du. Menua 12 eurotan, kafea barne, oso ondo , mantelak eta eskuzapiak telazkoak, ardoa urtekoa eta zerbitzu ona. Janarietan aukera zabala eta ondo denak ondo prestatuak. Patxaran batzuekin 13 eurotan jarri da bazkaria.

Powered by Wikiloc