Lurraldea Araba
Mendikatea Toloño
Altuera 1271 m.
Kokapena 42.62289,-2.76404
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak <>
Ibilbidea egindako eguna 2014-09-10
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Bergantzu
Ibilbidearen helmuga Bergantzu
Denbora igotzen 2:40 h.
Denbora guztira 4:25 h.
Distantzia 15 km.
Igoera desnibela 995 m.
Jeitsiera desnibela 995 m.

Toloño

Aldatzen joateko pentsamenduari eutsiz, gaurkoan Araba aldera joatea erabaki dugu, zehazki Toloñora. Julianek Bergantzutik joatea proposatu du eta, berehala, ideia ona zela konturatu gara, Labastidatik joan baginen kiskaldu egingo ginelako zegoen berokin.

Hiru lagun bakarrik goaz, Julian, Pintado era Andoni, Eibarren 8etan daukagu hitzordua, Julianek ipini du autoa. Egun beroa dator, Iraileko lehenengo egun hauek urteko beroenak izaten ari dira. Gasteizetik pasatzerakoan oraindik lainopean aurkitzen dugu.

Bergantzun (9:20) eman diogu hasiera. Jendeari “Barranco de San Vicente”gaitik galdetzen diogu eta azkar topatzen dugu gora doan bidea (pista gehiago da bidea baino). Hasi eta berehala betalde bat ikusten dugu eta bertan, behi baten bizkar gainean txori batek harritzen gaitu, ez da ez arrunta gure inguruetan. Gero jakin genuen “garcilla bueyera” bezala ezagutzen dela.

Bideak gora garamatza baso baten barne, baso aberatsa –pagoak, arteak, gurbitzak, ea.- mendi-bizkar zabal bateraino, hemen eskumara joko dugu Arbinara (952 m) (10:13) iristeko. Bertan komunikazio antena haundi batekin topo egingo dugu. Etorri garen pistatik itzuliko gara eta aurrera egingo dugu mendi lepotik. Argi joan behar dugu, pista lagata, gure eskumara doan bidezidor bat aurkitzeko, hitoekin markatuta dago (10:35) . Bidea garbia da eta goiko haitzetara eramango gaitu, hauek ezkerretik hartuta laster gaude Peñalasdoceren tontorrean (1.250 m) (11:10). Ekialdera begiratuta, gure aurrean Peña del Castillo, eta apur bat aurrerago ezkerretara Toloño ikusten ditugu.

Peña del Castillora hurbilduta itzuli osoa eman diogu, baina ez dugu bide errazik aurkitzen, ez behintzat soka gabe egiteko, han gelditu zen igo gabe, Gero jakin genuen II+ zailtasuneko igoera zela.

Aurrera jotzen dugu eta komentu baten hondakinak eskuman lagata pasa gara, bide argi batek tontorrera garamatza, Toloño (1.271 m) (12:00). Tontor azpian dagoen zuloa ikustera hurbildu gara eta handik tontor geodesikora (1.263 m) (12:11). Igo garen tokitik jaitsi gara komentu aldera eta hau ezkerretara utziz zelaitik aurrera egin dugu. Laster gure eskumara goitik behera doan bide bat ikusiko dugu (hitoak), bertatik joanda lehenengo baso bat zeharkatuko dugu eta gero zelai batzuetatik ezkerretara jo behar dugu. Bidea garbi doa Bergantzura (13:45). Herrian iturri eder bat daukagu edateko eta freskatzeko.

Gasteizeko bidean dagoen Ruta de Europa tabernan bazkaldu genuen. Oso ondo, 14€ kafekin.

Powered by Wikiloc