Lurraldea Araba
Mendikatea Izki
Altuera 1055 m.
Kokapena 42.67158,-2.42915
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak La Muela
Ibilbidea egindako eguna 2015-11-19
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Korres
Ibilbidearen helmuga Korres
Denbora igotzen 3:06 h.
Denbora guztira 4:15 h.
Distantzia 14,7 km.
Igoera desnibela 920 m.
Jeitsiera desnibela 920 m.

Muela

Irteera Eibartik: 8:00

Parte-hartzaileak: Julian, Garate, Angel, Pintado, Andoni, Roberto

Autoak: Angel, Garate

Gasteiztik Lizarrara doan errepidea hartu dugu Korres.era iristeko. Gaurko txangoa Izki parke naturalean barne egingo dugu. Ikusi dugunez bideak ondo zainduta eta markatuak daude.

9:15etan hasten gara oinez, lehenbiziko helburua Soila mendia igotzea da, horretarako “Senda el Agin-Collado de Avellanedo” bezala marra horiekin markatuta dagoen bidetik jo dugu. Bidea, hasieran, basa zuhaixken artean doa eta gorago sastraka eremutik, marrak ez ezik hitoak ere topatuko ditugu. Erraz iristen gara Avellanedo lepora (9:47), eskumara hartu eta bizkar gainetik doan bidezidorrari jarraituz berehala gaude puntan, Soila (994 m) (10:00). Paisaia zoragarria ikus dezakeguna tontorretik.

Ekarri dugun bidea hartuko dugu Avellanedoko lepora itzultzeko, han eskumara zuzen behera doan bidexkatik jaitsiko gara, “Senda del Agin”ri jarraituz. Sokak ipinita daude jaitsiera errazteko, itxura baten behintzat, ez dirudi beharrezko direnik. Laster , bide honi izena ematen dion hagin zuhaitzera ailegatu gara, benetan izugarria da.

Jaitsierarekin jarraitu eta lehenengo aukera garbia eskumara hartzeko ikusten dugunean handik joango gara, berehala ondo markatutako bide baten aurkituko gara, GR markak eta horiak ere bai, bide honek Korresera eramango gaitu, Gaztelu haitzaren ostetik pasatuz. Bide-bazter batean begiratoki bat dago, bertatik, beheko bailara eta inguruko mendiak ikusi ahal ditugu.

Korresera iritsitakoan (11:06), behera, erreka aldera, doan lehenengo kaletik hartu dugu, berton, Muelako bidea markatzen duten seinaleek eta marrek ikusiko ditugu. Ondo markatutako bideak, basotik barne, La casilla lepora daramatza (12:10), basoa bukatu eta paisaia soildu egin da, hitoek markatzen dute tontorrera eroso doan bide-txindorra, Muela (1.055) (12:21). Goizean behe-lainoak izan baditugu ere, orain beheko lautadak garbi-garbiak azaltzen zaizkigu. Inguru ederra hemendik ikus dezakeguna.

Bide berdinetik itzuli gara Korresera (13:30). Aparkaleku ondoan iturri bat daukagu garbitzeko.

Maeztura joan gara bazkaltzera, Izki jatetxera, Verdejo ardo kopak eta zuritoak, 0.8€tan. Menua 11 € kafeak barne, Errioxako ardo gorriarekin. Patxaran kopa 1,75 €. Janaria oso ona eta zerbitzua ere bai. Dena kontutan hartuta , bikaina.

Powered by Wikiloc