- Eibartik irteera: 8:00 h
- Parte-hartzaileak: Julian, Angel, Pintado, Andoni, Roberto
- Autoak: Julian
Eibartik eguraldi garbiekin irten ginen, baina Agurainera hurbiltzen goazela, Alanguara joateko, konturatzen gara mendi guztiak txapelekin daudela, lainoek ez dirudite euririk ekarriko dutenik, baina pega-pega eginda gelditzen direnekoak ematen dute.
Deskribapenekin hasi baino lehenago, esan beharra dago guk hartu genuen bidea ez dela batere gomendagarria. Alde batetik, gorako ibilbideak, baso itxi baten barnetik, ez daukalako ez biderik ez bidezidorrik, beraz, GPSrekin izan ezik, oso zaila izango da bidearekin asmatzea. Beste aldetik, pagadi barnetik egin beharreko zeharkaldia oso deserosoa egiten delako (zuhaitz eroriak, izugarrizko aldapa, …).
Alanguan (8:45) dagoen iturri bakarraren ondotik doan bidetik ekin genion txangoari, 10 minutura (8:55) bidea utzi eta ezkerretara, gorantz jo genuen belardi batzuen barna (Ego aldera), gero pagadi baten barrutik jarraituko dugu igotzen, hasieran, laster desagertu diren, bidezidorrei jarraituz. Erreferentzia moduan esan genezake, errekatxo baten sorburua den koba zulo beten ondotik igaro ginela. Ordu erdi pasa gorantz goazela basoa zeharkatzen hasi ginen eskumarantz, (Mendebalde), bide arrastorik gabe, poloki-poliki igotzen, goiko bizkarrera pasatzen utziko digun lepo bat bilatu arte (10:00).
Baso barruan ez genuen gauza handirik ikusten , baina goiko muinotara ailegatutakoan antzera gaude, han zuhaitzak ziren oztopo, hemen, berriz, lainoa. Zerua estalita dagoela hotz egiten du eta arropak jantzi egin behar izan genituen.
Hemendik aurrera bidea erraza da, bide-txindorrari jarraitu behar diogu (Ekialdera), belardiak, sastrakak eta basoak, denetik pasako ditugu. Lehenengo tontorra, Larredez (1.105 m) (10:30), aurrerago Arrigorrista (1.152 m) (11:10). Ez dugu denbora luzean egon tontorrean eguraldia ez delako erosoa.
Norabidea mantenduz laster lepo batera iristen gara (11:30), hemen mendi bizkarra utzi eta ezkerretara joko dugu (norabide aldatu eta Mendebaldera hartuz) beherantz, pagadi baten barna, bide markatu batetik. Aurrerago markek eskumara jotzen dute (11:47), Opakua herrira doaz, gu aurrera jarraituko dugu dakargun bidetik. Asteak darama euririk egin gabe, baina bazter guztiak lokazturik daude, toki batzuetan zeharkatzeko ere kontuak.
Basotik irtendakoan ezkerretara jo behar dugu (11:55) zelai zabaletik zehar Alanguara iristeko(12:25).
Hemen behean zerua garbi dago, baina mendi tontorrak lainopean darraie, honez gero ez dira garbituko egun osoan. Iturrian freskatzen gara eta bertan dagoen harraskan botak garbitu ditugu, bazuten beharra eta.
San Millan.era joan ginen bazkaltzera, A1 eta Araia arteko bidegurutzean dagoen “El ventorro” tabernara. Menua 12,5 €, kafea barne, patxaranekin 13,6 €. Nota ONDO ipini genion. Bazkaria oso ona, baina ardoa oso ahula eta paperezko mantela ere eskasa.