Lurraldea Araba
Mendikatea Gasteizko mendiak
Altuera 1177 m.
Kokapena 42.76616,-2.53777
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak
Ibilbidea egindako eguna 2014-03-12
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Arluzea
Ibilbidearen helmuga Arluzea
Denbora igotzen 2:00 h.
Denbora guztira 3:30 h.
Distantzia 12,1 km.
Igoera desnibela 559 m.
Jeitsiera desnibela 586 m.

Kapildui

Gaurko mendi osterak Arluzean izango du irteera eta helmuga. Sei lagun batu gara, Julian, Angel, Arrate, Garate, Moya eta Andoni. Goizeko 7 ½ Untzaga plazan elkartu eta abiatu gara. Angelek eta Moyak daramatzate autoak. Gasteiz zeharkatuz 8:45etan Arluzeara iritsi gara..Mendietako tontorrak lainoturik azaltzen dira , baina goiza aurrera doala dena garbitzen joango da. Naiz eta 784 metrotako garaieran egon 10ºko tenperatura daukagu, oso bero garai honetarako, mendi ostera egin da gero, eguerdian, 17º izango ditugu

Nola Izkiko Parke naturala ia Arluzea bertaraino ailegatzen den, gaurko ibilaldiko gehiena parke barruan egingo dugu. Ipar aldera begiratuta, gure ezkerretara Olaraza haitza ikusten dugu, bere ezkerretik joan behar dugu El Molino erreka bilatzeko, besterik gabe errekekin topo egingo dugu. Gure bidea erraza da, errekari jarraitu bukatu arte. 15 minutu barru errota zahar bat ikusiko dugu, erreka gure eskuman lagata helduko diogu bideari, handik aurrera bidea garbia da. Ordu bete ibilitakoan ur-jauzi eder bat ikusiko dugu. Bidea baso barnetik doala zuhaitz mota ugariaz goza genezake, haritza, artea, hagina, gorostia, ipurua, e.a., eta goiko aldean izugarrizko pagadiaz.

Pagaditik gora, behin erreka desagertu eta gero, gure norabidea mantendu egin behar dugu Ipar aldera, laster alanbrezko hesi batekin topo egingo dugu, eskumara jo, Berrozitik datorren pista eta goiko antenara doana ikusiko dugu. Antena gure bistan dagoenez, erraza da mendi punta topatzea. 2 ½ tan tontorrean gaude. Haizea gogor dabil eta hotz sentsazioa handitzen du, arropak jantzi behar.

Gure aurrean amildegia daukagu, Sortaldera abiatuko gara , amildegia ezkerretara utzita. Bide bat aukeratu behar dugu , lehengo Sortaldera doana eta gero poliki poliki, pista bihurtuz, Ego aldera hartzen duena, Arluzearuntz. Tontorra laga eta 50 minutura Corral de Ramón deitutako zelai zabal batzuetara iritsiko gara, jatsi behera eta eskumara hartu. Errekatxo ondotik doan pista zuzenean Arluzeara doa. (3:25 ordu

Mendizale ikuspegitik ibilaldi honek ez du ezer berezirik, baina naturaz gozatzeko bai da aproposa, bide osoan ez dugu gizakirik ikusi, ezta ere gizakiek egindako markak edo pinturak. Errekaren eta txorien soinuak soilik. Gaur egunean hau ez da ohiko, eta ezkertzen da.

Beste oharrak:

-Treviñon bazkaldu dugu. Ondo zaindu gaituzte, menua, kafea barne, 11€. Janariari 6.5ko nota ipini diogu

-Bidai honetarako eta hurrengoentzat akordio honetara iritsi gara. Autoen gastuak denon artean egin behar ditugula (txoferra barne) , kilometroa 0,1 € ordainduaz, gehi autobideak.

Powered by Wikiloc