Lurraldea Araba
Mendikatea Gorbeia
Altuera 1031 m.
Kokapena 43.00964,-2.72424
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak Gorbeitxiki
Ibilbidea egindako eguna 2016-04-02
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Ubide
Ibilbidearen helmuga Ubide
Denbora igotzen 2:25 h.
Denbora guztira 3:50 h.
Distantzia 14,1 km.
Igoera desnibela 746 m.
Jeitsiera desnibela 746 m.

Oketa

  • Irteera Eibartik: 8:30 etan
  • Parte-hartzaileak: Julián, Ángel, Pintado, Roberto, Mari Carmen, Arrate, Andoni
  • Autoak: Garate, Andoni.

Denbora luze da azken irteera egin genuenetik, arazo askoren artean eguraldi traketsak ere izan du eragina. Jarraipena izan da ere, esan genezake aro berri bati ekiten diogula.

Oketa mendiari Gorbeitxiki ere deritzote, Gorbeatik hurbil dagoelako eta, txikiago izan da ere, antza handia daukalako.

Beste askotan bezala txango zirkular bat antolatu dugu, Ubideatik irten eta toki berdinean bukatzeko. 9:15ean hasi ginen oinez eliza ondotik, Ipar-Mendebaldeko norabidea, laster pista bihurtuko den errepide batetik. Pistatik goazela gure ezkerretara Zubixola erreka daukagu, aurrerago, bidea eta erreka hurbiltzen joango dira, paralelo joan arte. Erreka bertan daukagunean zeharkatu egin behar dugu beste aldera pasatzeko(10:08). Asken euriteak medio erreka hasita dator eta ez dago zubirik, ahalegindu gara beste aukerarik bilatzen (gorago joaten), baina azkenean oinetakoak erantzi behar izan ditugu erreka zeharkatzeko.

Behin beste aldean, baso baten barruan, hasieran erreka ondotik gora abiatzen gara, baina laster poliki-poliki ezkerrera jotzen dugu igoera suabe baten, Oketarako norabidea hartuz, kontuetan hartuta erreka gurutzatu dugunean Ego aldera genuela tontorra.

Basoa utzi baino lehenago ondo zaindutako mendi-aterpe bat daukagu, bertan atsedena hartu genuen. Igoerari jarraituz, bidegurutze batera iristen gara (11:12) baina norabidea mantenduz belardi zabal batera ailegatzen gara, Gorbeia mendia gure eskumara dakusagu, igoera erosoekin jarraituz laster gaude tontorrean Oketa (1.031 m) (11:40).

Eguraldi onera egin du eta ikuspegi ederrak uzten digu Gorbeiara, Anbotora, eta abar. Haizea suabe baina hotza dabil. Laster jaitsierari ekiten diogu beste aldetik, bide zabal batetik, ekarri dugun norabideari jarraituz (Ego-ekialde). Bidea ondo markatuta dago Ubideatik datorren bide normala delako, hasieran ezkerretara jotzen du, Ipar norabidea hartu arte, bidegurutze batera heldutakoan (12:08), eskumara hartuko dugu (Mendebalde), berehala beste bidegurutze baten gaude (12:12), bertatik Siskino mendira (859 m) (12:21) igotzeko aukera daukagu.

Soilik bertatik Anboto aldera dauzkagun bistak ikustearren merezi du mendi txiki hau igotzea.

Berriz itzulita aurreko bidegurutzera, ekarri dugun bideari ekingo diogu, eta besterik gabe Ubideara (13:04) iristen gara.

Freskatu erreka ondoan , aldagarriak jantzi eta bertako taberna baten zerbait edan eta gero Otxandiora abiatu ginen poteoari jarraipena emateko. Dimako errepidean dagoen Korostondo jantokira joan ginen bazkaltzera. Zapatua izanda badute 12,5eko menua, janaria oso ondo dago baina oso mantso ibili ziren ateratzen, 2:30 ordu. Erretegi ondoko mahai baten jarri gintuzten eta izugarrizko ke usainekin itzuli ginen etxera. Ondo.

Powered by Wikiloc