Lurraldea Araba
Mendikatea Peña Gobea
Altuera 1135 m.
Kokapena 42.86075,-3.17648
Ikusi Google Mapsen
Ikusi OpenStreetMapen
Mendiaren beste izenak Peña Carrias
Ibilbidea egindako eguna 2017-10-05
Ibilbidearen tracka Deskargatu
Ikusi Wikiloc-en
Ibilbidearen abiapuntua Km 49,2 A-2622 (Corro)
Ibilbidearen helmuga Km 49,2 A-2622 (Corro)
Denbora igotzen 1:50 h.
Denbora guztira 3:50 h.
Distantzia 9,2 km.
Igoera desnibela 550 m.
Jeitsiera desnibela 550 m.

Karria

Eibartik irteera: 8:00etan

Parte-hartzaileak : Pintado, Andoni, Julián, Agustin, Fernando Zuazua

Autoa: Julian.

Gasteiz aldera jo dugu autopistaz, gero A-2.622 errepidea hartu dugu, Espejo herria zeharkatu eta 49,2 kilometroan, Corro herrixkara joateko dagoen bidegurutzean aparkatu dugu.

Gure ezkerrean (Hego-ekialde) dagoen pista batetik oinez abiatu gara (9:20), gure aurrean Karria mendiaren harrizko paretak garbi gailentzen dira. Bidean dauden seinaleei jarraituz baso baten sartu gara, bere barnetik bide zabalak suabe egiten du gorantz, ibilaldi atsegina. Pista bukatzen denean (10:05) gure eskuman dagoen bidezidor batetik egin dugu zuzen gorantz, laster, bertatik bertara ikusiko ditugu Karriaren haitzezko hormak, alanbrezko hezi batera ailegatutakoan zeharkatu egin dugu zelai batetik jarraitzeko (Campo Santidrian)(10:14). Orain bidezidorrak eskumarantz egiten du harrizko paretaren beste aldera joateko.

Behin beste aldean, orain horma bertikala gure eskuman dugula , bidezidorretik jarraitu dugu, gure ezkerrean, beheko bailaran Arroyo de San Zadornil herria nabarmentzen da. Aurrera egingo dugu altuera galdu gabe, laster beheko haranetik datorren bidezidorrekin bat egin dugu, hemendik aurrera bidezidorrak hitoak eta marrak izango ditu ia tontorreraino. Hasieran aldapa pikoa hormara iritsi arte, pinturek esaten digute non hasten den harkaitzeko igoaldia. Pintadok puntu honetan gelditzea erabaki du.

Haitz arteko igoera ia bertikala da, kable bat, kateak eta klabija batzuk dauzkagu lagungarri gora egiteko, dena dela, argi ibiltzeko zeharkaldia, Karria (1.135 m) (11:10).

Eguraldi ederra lagun, igoeraz disfrutatu egin dugu.

Jaitsieran, toki batzuetan sokaz aseguratu edo rapelatzea erabaki dugu. Honek denbora hartzen digu baina merezi duela begitantzen zaigu.

Beheko bidezidorrean Pintado daukagu zain, behin denok bat egindakoan zerbait jan-edaten gelditu gara. Jaitsiera osoa etorritako bidetik egin dugu. Autora iritsitakoan 13:10 dira.

Errepidera ailegatu baino apur bat lehenago erreka bat daukagu bere ur-jauzi eta guzti, bertan garbitu gara, Agustinek bainu eder bat hartu du bertako putzu baten.

Bazkaltzera Ruta de Europa jatetxera abiatu gara. Ondo jaten da, plater asko aukeratzeko eta mantela eta eskuzapiak telazkoak. Ardo gorria nafarra. Menua 12,75 €tan, kafeak eta patxaranak gehituta 16€, kopa bakoitza 2,8 €.

Powered by Wikiloc